GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/06/22

CORPUS CHRISTI (Lukas 9,11b-17)

HOMILIA 2019-06-23

Anai-arrebok!

Corpus eguna ospatzen dugu gaur. Baina zer esan nahi du jai honek? Bada jenderik, gure gaztetako prozesio handi haiek amesten dituenik. Baina hori al da jai honen muina?

Lehenik eta behin, gogoan izan behar da, Corpus jai hau 13. mendean hasi zirela ospatzen Eliza osoan. Lehenago eta geroago, Ostegun Santuko jaia ospatu izan da. Zer alde dago bien artean?

Gaurko ebanjelioa kontuan hartzen badugu, esan daiteke, Corpus egun

2019/06/21

URTEKO 12. IGANDEA C CORPUS 2019-06-23

SARRERA

Ongi etorri guztiok, Kristoren Gorputz Odolen jai hau ospatzera. Hil duten, baina zeruko Aitak piztu duen Jesusek gure artean jarraitu nahi izan du. Modu askotan jarraitu ere: lan egiten dugunean, jolas egitean, jatean nahiz edatean, otoitz egitean, Jainkoaren Hitza entzutean, etab.
Modu berezi-berezian, ordea, jarraitu nahi izan du gure artean bere ikasleekin ospatu zuen Azken Afaria gogoratzeko eta berritzeko elkartzen garenean.
Azken Afaria gogoratzeak

2019/06/21

Corpus Christi eguna C ABESTIAK 2019-06-23

SARRERA

Jauna gure Jainkoa, bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, bedeinkatua zu!

Jesus, Jainko Semea, bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, bedeinkatua zu!

Espiritu Santua, bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, bedeinkatua zu!

2019/06/18

KRISIALDIAN (Lukas 9,11-17)

CORPUS CHRISTI

Urteko 12. igandea C 2019-06-23

Jende asko ari da jasaten, eta era askotan, ekonomia-krisia. Ez dezagula engaina geure burua. Ezin bizi gintezke beste aldera begira. Geure ingurunean, urrunago nahiz hurbilago, ikusiaz joango gara karitateaz bizitzera beharturiko familiak, etxe-desjabetzeak mehatxatzen dituenak, langabeziak jo dituen auzokoak, osasunaren edo botiken arazoa nola konpondu ez dakiten gaixoak.

Inork ez daki, justu, nola erreakzionatuko duen gizarteak. Familia batzuetan haziz joan daiteke, bai ezintasuna, bai

2019/06/17

Jesusek elikatu, elkarteak gogoratu
Corpus Christi Jaia
Urteko 12. igandea C 2019-06-23

Eukaristiaren eratzea Ostegun Santuan ospatu ohi dugu. Zer zentzu du misterio horri berorri beste jai bat eskaintzeak? Esan genezake, Ostegun Santuan, protagonismoa Jesusena dela, bere burua eskaintzen duelarik. Corpus jaian, berriz, protagonismoa kristau-elkartearena da, erregalu hori aitortu eta jendaurrean eskertzen duelarik. Jai hau ospatzen Belgikan hasi ziren 1246an, eta jendaurreko zabaltasunik handiena bi mende geroago lortu zuen, 1447an, Nikolas

2019/06/17

2019/06/17

Bi itzulpen-mota euskarazko meza-liburu berrian
bata laborategikoa, bestea oinak lurrean egina

● Bata. Meza erdiko orain artekoa: «zuentzat eta guztientzat… ixuriko dana»; berria: «zuentzat eta askorentzat… isuriko dena».

● Bestea. GURE AITAko orain artekoa: «eta ez gu tentaldira eraman»; berria: «ez gaitzazu utzi tentaldian erotzen».

● Bata. Itzulpen batzuk:

-Nova Vulgata. Mateo 26, 28: «qui pro multis effunditur»: Markos 14,24: idem. Lukas 22,20: qui pro vobis effunditur. 1 Ko 11,24-26 (txatal hori bakarrik

2019/06/15

HIRUTASUN SANTU SANTUA C 2019-06-16
Urteko 11. igandea
HOMILIA

Anai-arrebok!

Hirutasun Santua. Jainkoa hiru pertsonen batasuna! Kristautasunaren muin-muineko irakaspena da. Baina ahaztu egin izan dugu, askotan, Jainkoa atzemanezina dela, ezin ulertua dela, ezin ikusia dela. Ahaztu egiten gara, Jainkoaz modu sinbolikoan bakarrik hitz egin dezakegula. Esaterako, Jainkoak hiru pertsonek osatua? Zer esan nahi du «pertsona» terminoak Jainkoari aplikaturik? Jainko Aita, ni, Dionisio, bezalako pertsona dela? Galdera bera Jainkoaren Semeaz eta Espirituaz. Jainkoaz

2019/06/14

HIRUTASUN SANTUA C 2019-06-16
SARRERA

Senideok, ongi etorri Eukaristiara. Gaur, Hirutasun Santuaren jaia ospatzen dugu: Aita, Semea eta Espiritu Santua.
Aita, gurekiko maitasun huts bezala ageri da: mundua kreatu du, gu kreatu gaitu. Eta mirari handiagoa oraindik: gizakia bere onetik erori denean, bere Semea bidali digu. Itun Zaharrean Jakinduria deitzen zaio Seme horri. Gizadiaren sorreratik egon da gizartean; gaurko lehen irakurgaiak horrela aurkezten digu: Aitak mundua egin zuenean, hor nengoen, eta

2019/06/14

Hirutasun Santua C ABESTIAK 2019-06-16

SARRERA

V/. Bedeinkatua Zu, Jauna, / gure arbasoen Jainkoa
R/. Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.

V/. Bedeinkatua / zure izen santu eta aintzagarria.
R/. Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.

V/. Bedeinkatua Zu, / jauretxe santu eta aintzagarrian.
R/. Aintza ta gorespen zuri gizaldietan.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna, / (e)ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako, / gora zu, bedeinkatua zu,
gorespen zuri,

Page 73 of 218