GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/07/03

Urteko 14. igandea C ABESTIAK 2019-07-07

SARRERA. Jainko gizon eginari

R/. Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesukristo erregeri
Esker, otoitz, maitasuna” (2)

1.-Mundu guztiak bete dezala
Jesukristoren legea,
Mundu guztira heldu dadila
Harek dakarren argia. R/.

2.-Ager dadila denetan Jesus
etxetan eta herrian,
egiteetan eta hitzetan:
jende guztien erdian R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari.
Eta bakea,
eta bakea
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Lur osoa,
egiozu
irrintzi Jainkoari.

Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari,
egin

2019/07/02

Omenaldia apostolu anonimoei (Lukas 10,1-12.17-20)
Urteko 14. igandea C 2019-07-07

Misiolari bidali dituenean, Jesusek ikasleei emandako argibideak, Mateoren ebanjelioan, Hamabiei emanak dira; Lukasenean, berriz, hirurogeita hamabiei. Lukasen ikuspegian, misioa ez da pertsona hautatu bakar batzuen talde koxkor baten lana; ebanjelioaren mezua Erromatar inperioan zabaldu bazen, pertsona anonimo askori esker izan zen, gaur egun gertatzen ari den bezala.

Hiru oharpen aldez aurretik ebanjelioaz

1) Hirurogeita hamabiak bidaltzearen eta itzultzearen artean, Jesusen beste hitz batzuk tartekatu

2019/07/02

JAINKOAREN BAKEA (Lukas 10,1-12.17-20)
Urteko 14. igandea C 2019-07-07

Hitz gutxiz abusatu izan da« bake» hitzaz adina. Denok mintzo gara «bakeaz», baina hitz honen esangura aldatuz joan da, sakon, bere esangura biblikotik gero eta gehiago urrunduz. Era probetxugarrian erabiltzearen erabiltzeaz, termino anbiguo eta problematiko bilakatu da. Gaur egun, kasik beti, bake-mezuak errezelotsu izaten dira eta ez dute lortzen sinesgarritasunik.

Lehen kristau-elkarteetan bakeaz mintzo direnean, ez dute izaten gogoan, lehenik eta behin, bizitza

2019/06/29

Urteko 13. igandea C 2019-06-30
HOMILIA

Anai-arrebok!

Datorren urrian, 6tik 27ra, Sinodo bat egingo da Amazoniaz. Besteak beste, pertsona ezkondu batzuk apaiztu ala ez aztertuko dute, partikularki «pertsona indigena, errespetagarri eta nor bere elkarteak onartuak». Baiezkoa izango ahal da erantzuna. Han eta nonahi, larria da apaiz-falta.

Gaurko bi irakurgaiak, lehena eta ebanjelioa, bokazioaz ari dira nagusiki. Baina, jakina, bokazioa esatean, ez da esaten apaiz-bokazioa bakarrik. Pertsona orok, fededuna ala ez, bere bokazioa du.

2019/06/28

URTEKO C 13 ig OHAR 2019-06-30

SARRERA

Senideok, urteko 13garren igandea ospatzen dugu gaur. Lehen irakurgaian eta ebanjelioan, berari jarraitzeko deia egin digu Jaunak. Bokazio-dei dira..
Kreatuak izate hutsak, berekin dakar bokazio bat. Izan ere, Jainkoak, kreatu gaituenean, ez gaitu kreatu ezer ez izateko edo ezer ez egiteko. Geure burua haziz edo kreatuz joan gaitezen kreatu gaitu.
Bestetik, Lukasek dio ebanjelioan funtsezko erabakia hartu duela Jesusek. Lukasen ebanjelioan Jerusalem du Jesusek helmuga.

2019/06/28

2019/06/28

2019/06/27

Urteko 13. igandea C ABESTIAK 2019-06-30

SARRERA

Jaungoikoaren / hegalen pean
“zer bakean!” (bis) / Indar guztiak
dituenaren / “itzalean!” (bis).

Jaunari diot: / Nire geriza / zure baitan;
bihotz guztiaz / nago Jaunaren eskuetan.

AINTZA

Aintza ta aintza / zuri, Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan

Goresten zaitugu zu, / zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, / Aita zerukoa.- R/.

SALMOA

R/.- Zu zaitut, Jauna, / ondasuna.

Zaindu nazazu, Jauna, / babes bila bainator Zugana.
Honela diotsot

2019/06/24

Ukatzea eta jarraitzea

Urteko 13. igandea C 2019-06-30

Datorren urrian, (6tik 27ra), Amazoniako Sinodoak pertsona ezkonduak, «indigenak, itzal handikoak eta elkarteak onartuak», apaiz ordenatu ala ez aztertuko du. Espero dezagun, erantzuna baiezkoa izango dela, eta munduko beste batzuei ere aplikatuko zaiela hori, apaiz-bokazioen arazoa larria baita. Bokazio-gaia da gaurko irakurgaietan lehenengoa, posiblea den kontrako ukoarekin.

Eliseoren bokazioa (1. irakurgaia: 1 Erregeak 19,16b.19-21)

Jainkoak Eliasi emandako aginduarekin hasi da guztia: Eliseo profeta gantzutzeko agindu dio.

2019/06/24

NOLA JARRAITU JESUSI (Lukas 9,51-62)

Urteko 13. igandea C 2019-06-30

Jesusek deliberatuki ekin dio Jerusalemerako bideari. Jakinaren gainean da han izango duen arriskuaz, baina ezerk ez dio atzera eginarazi. Bere bizitzan xede bakarra du: Jainkoaren erreinuaren egitasmoa hots egin eta sustatu. Ibilbidea gaizki hasi da: samariarrek uko egin diote. Jesus, ordea, egina dago horretara: gauza bera gertatu zaio Nazaret bere herrian.

Jesusek badaki ez dela gauza erraza beraren bidelagun izatea, profeta ibiltariaren bizitzan.

Page 72 of 218