GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/07/17

Urteko 16. igandea C ABESTIAK 2019-07-21

SARRERA Argiaren lehen xirrinta (Bened 465)

R/.- Argiaren lehen xirrinta / zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil / eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia, / Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia; / Jauna baitan bozkaria.- R/.

AINTZA

1.-Aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
abestu Jaunari.

2.-Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza

2019/07/16

EKIN ETA EKIN ALA ADITU?

Urteko 16. igandea C 2019-07-21

Joan den igandean, samariar onaren parabola ekintzarako gonbita eginez bukatu zen: «Zoaz, eta egin zeuk ere gauza bera». Irudika dezagun, aurrean duguna ez dela zartaka erdi hilik utzitako gizajo bat, baizik Jesus bera. Eguerdian azaldu da etxean. Zer da garrantzizkoago: jaten ondo emateko ekin eta ekin aritzea ala berari aditzeko esertzea?

Ebanjelioa otordurako gonbitaz ari delako, lehen irakurgairako Abrahamen pasadizo sonatu bat aukeratu

2019/07/16

EZER EZ BEHARREZKOAGORIK San Lukas 11,1-13

Urteko 16. igandea C 2019-07-21

Harrigarria da pasadizoa. Jesusek bidelagun dituen ikasleak eszenaz kanpo gelditu dira. Lazaro ere, Martaren eta Mariaren neba, ez dago. Betaniako herrixkako etxean, bi emakumerekin bakarrik dago Jesus; hau iristean, bi jarrera desberdin hartu dituzte emakumeek.

Martak, ahizpa nagusia inondik ere, etxekoandre gisa egin dio harrera Jesusi, eta honen zerbitzura jarri da buru-belarri. Ulertzekoa da. Garai hartako ikusmoldearen arabera, etxeko lanak emakumeari bakarrik

2019/07/13

Urteko 15. igandea C 2019-07-14

HOMILIA

Anai-arrebok!

Lege-maisu batek galdetu dio Jesusi: zer egin behar dut betiko bizia lortzeko? Eta Jesusek: Maitatu Jauna zeure Jainkoa eta maitatu zeure lagun hurkoa.

Harritzekoa da lege-maisuaren galdera. Ematen du, Jainkoa ezagutzen duela eta lagun hurkoa ez.

Zergatik harritzekoa? Jainkoa ezagutzen badu, ondo asko jakin beharko lukeelako lagun hurkoa zein den. Izan ere, Jainkoa ezagutzen baduzu, badakizu, hark egina dela unibertsoa, hark egina dela gure mundu hau, hark egina

2019/07/12

URTEKO 15. IGANDEA C ohar (2019-07-14)

SARRERA

Senideok! Gaurko ebanjelioak geure kristau-bizitzaz gogoeta serios bat egitera gonbidatzen gaitu. Samariar onaren parabolaren bidez. Esaten digu, Ebanjelioa ezagutzea faltsukeria gerta daitekeela, baldin eta gure sentimenduak kutsatzen ez baditu, baldin eta Jesusek agertu zituen sentimenduen antzekoak bizitzera eragiten ez badigu.
Jesusen garaiko juduek ondo ezagutzen dute Moisesen Legea; hala uste dute. Baina bihotza ez die ukitu. Legearen mezuak ez die ezer esaten bizitzarako.
Jarrera horren

2019/07/12

Urteko 15. igandea C ABESTIAK 2019-07-14

SARRERA

Goiz argia, / hilik zirenen eguzkia:
itsuengana etorria,
goza dezaten argi berri pizgarria.
Zatoz, Jesus Jauna,
diren guztien argia.

R/. Heldu da; hona, / Jaunaren eguna.
Ongi etorri, / Jaunak igorri / Salbatzaileari.

Goiz argia, / hilik zirenen eguzkia:
itsuengana etorria,
goza dezaten argi berri pizgarria.
Zatoz, Jesus Jauna,
diren guztien argia.-R/

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari

2019/07/08

Carola Rackete, emakume «samariar» ona

Urteko 15. igandea C. 2019-07-14

Sea Wacht 3 itsasontziko emakume kapitaina da Carola Rackte. Italiako Salvini barne ministroak hura atxilotzeko agindu du (2019-06-29), Mediterraneo itsasoan migratzaile ilegalak jasotzeagatik. Jada epaileak aske utzi du. Bata bestearen aurkako erreakzioak eragin ditu operazio honek guztiak. Gehienek Carola defendatu eta txalotu egin dute. Beste batzuek, itsasoan jasotako jende horren tragedia ─nolabait esateko─ beren arazo egin arren, uste dute legea lege dela,

2019/07/08

EZ EGIN EZIKUSIARENIK (Lukas 10, 25-37)
Urteko 15. igandea C 2019-07-14

«Eta izan errukitsuak, zuen Aita errukitsua den bezala». Hau da Jesusek gizadiari utzi dion ondarea. Historian txertatu nahi izan duen iraultza ulertzeko, arretaz irakurri beharra dugu «samariar onaren» kontakizuna. Hartan deskribatu digu sustatu behar dugun jarrera, gure ustekeriak eta jarrera ideologiko edo erlijiosoak baino harago, mundu gizakoiago bat eraikitzeko.

Bide bakarti baten ertzean gizaki batek datza, ostu egin diote, eraso, dena

2019/07/06

Urteko 14. igandea C 2019-07-07
HOMILIA

Anai-arrebok!

Ribadeneira biografoak San Ignazioren uste ikusgarri hau kontatzen digu. Dio Ribadeneirak: «Gure Jaunaren zerbitzurako egiten zituen lan guztietan, eskura zituen giza baliabide guztiez baliatzen zen Ignazio, eta haietaz halako arretaz baliatzen zen, non uste baitzuen bere lanaren arrakasta haien esku zegoela; aldi berean, ordea, halako konfiantza jartzen zuen Jainkoagan, non uste baitzuen, giza baliabideen indarra Jainkoaren esku bakarrik dagoela». Eta jarraitzen du Rivadeneirak: «Gauzak egin

2019/07/05

URTEKO 14. ig C (2019-07-07)

SARRERA

Senideok. Paulo VI.a aita santuak idatzi zuen 1963an: «liturgia santua da lehen iturburua Jainkoarekin harremanak izateko; harreman horietan Jainkoaren bizia bera komunikatzen zaigu». Senideok, Paulo VI.ak bi elementu aipatzen ditu.
Batetik, Jainkoarekin harremanak. Hain zuzen, liturgia Jainkoari entzutea da, eta Jainkoari hitz egitea; Jainkoarekin harremanak izatea da: bihotzetik bihotzera, pertsonatik pertsonara . Kafetegi baten aurrean, toldopean eseri, eta lagun batekin berriketan jardun ohi zaren bezala..
Bestetik,

Page 71 of 218