GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/07/27

Urteko 17. igandea C 2019-07-28
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko bi irakurgaien, lehenengoaren eta ebanjelioaren, gaia otoitza da. Lehen begiratuan, esango litzateke, eskari-otoitz soila dutela mintzagai. Baina sakonkixeago erreparatzen badiegu, askoz ere sakonago mintzo dira. Adibidez, ebanjelioak Jainkoari ABBA / AITA esaten irakatsi digu. Ondo, bihotz-hondoan, benetan hausnartzeko hitza dugu: AITA.
Eta Jainkoari eskatu beharko geniokeen gauzarik inportanteena, horixe da: eman diezagula Espiritu Santua, Jainkoa AITA bezala zer den ikusteko, bizitzeko eta ahogozatzeko argia

2019/07/26

URTEKO 17. IGANDEA C (2019-07-28)

SARRERA

Senideok, bi irakurgaiak ─lehena eta ebanjelioa─ eskari-otoitzaz mintzo zaizkigu. Autore bat hau esateraino iritsi da: Biblian eskari-otoitza bakarrik ageri dela. Dudarik gabe, gehiegi esatea da hori; izan ere, adorazio- eta gurtza-otoitza ere ageri da, baita esker onaren otoitza ere. Halere, egia da, Biblian garrantzi handia ematen zaio eskari-otoitzari. Horren lekuko dira gaurko bi irakurgai hauek.
Eta gure artean eskari-otoitza egiten dugu gehiena. Baina arazoa ez da

2019/07/24

URTEKO 17. IGANDEA C Abestiak (2019-07-28)

SARRERA Bihotz batez elkarturik

Bihotz batez elkarturik / Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi, /Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

AINTZA zeruetan Jaungoikoari

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari.
Eta bakea,
eta bakea
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Zu zaitut, Jauna, / ondasuna.

Jauna, bihotz-bihotzez / dizkizut eskerrak emango,
nire hitzak entzun dituzulako.
Eresi dizut egingo / Aingeruen aurrean,
ahuspeztuko naiz / zure jauretxe santuan.- R/.

ALELUIA

2019/07/23

Otoitza nola egin ikasten

Urteko 17. igandea C 2019-07-28

Joan den igandean, Jesusi aditzera animatu gintuen ebanjelioak, Mariak bezala. Gaur Jainkoari hitz egitera animatu nahi gaitu. Pertsonaia garrantzizko baten aurrean aise geratu gaitezke zer esan ez dakigula, hitzik gabe. Askoz gehiago Jainkoaren aurrean. Agian, horregatik, ikasleek ez dute otoitz egiten. Jakin-mina eragin die Jesus otoitzean ikusteak. Zer esaten du? Zergatik ez die irakasten Jainkoari hitz egiten? Hau izango da gaurko ebanjelioaren gaia.

2019/07/22

JESUSEN HIRU DEI (Lukas 11,1-13

Urteko 17. igandea C 2019-07-28

«Nik diotsuet: Eskatu eta emango dizue Jainkoak. Bilatu eta aurkituko duzue. Jo atea eta irekiko dizue». Izan daiteke, Jesusek hitz hauek jaulki izana, Galileako herrixketan barna zebilenean, jateko zerbaiten eske, harrera bila eta ate joka. Bazekien Jesusek bizitzako esperientzia xumeenez baliatzen, bere jarraitzaileengan guztien Aita Onaganako konfiantza esnatzeko.

Gauza kuriosa da jakitea, inoiz ere ez digula Jesusek esaten, ez zer eskatu, ez zeren

2019/07/21

SANTIAGO EGUNA (2019-07-25)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Santiagoren eguna ospatzen dugu gaur. Joanen anaia zen Santiago. Santiago Handia esaten diogu, apostoluen artean beste Santiago bat ere izan zelako: Jesusen anaia, Jerusalemeko gotzaina; hau ere martiria.

Izaera berezia agertu zuten bi anaiek, Santiagok eta Joanek, ebanjelioan. Odolbero ziren. Arrantzale. Jesusek dei egin zienean, berehala utzi zituzten, bai familia, bai lanbidea, Jesusi jarraitzeko.

Halere, kostatu zitzaien Jesusen mezua ulertzea. Behin batean, Samariatik igarotzean, bertakoek ez zioten ostaturik

2019/07/21

SANTIAGO APOSTOLUA (2019-07-25)

SARRERA

Senideok, Santiago apostolu eta martiriaren jaia ospatzen dugu. Dakizuenez, Jesusek, jendaurreko bere bizitza hasi orduko, hainbat jende aukeratu zuen. Era berezian «eskolatu» nahi zituen, laguntzaile berezi izan zitezen. Hamabi apostolu aukeratu zituela esan ohi dugu. Beti bezala, «hamabi» zenbaki hori sinbolikoa da: Israelgo hamabi leinuak adierazten ditu. Esan nahi du, Israel osoari hots egin behar diotela Berri Ona Jesusen jarraitzaileek.
Aukeratu berezi horietarik bat, Santiago izan zen; Santiago

2019/07/20

Urteko 16. igandea C 2019-07-21

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur / Atzo goizean, larunbata, Gorespenetan 92 (91) Salmoa otoiztu dugu; ederra irudi zait beraren hasiera, gaurko ebanjelioarekin zerikusi handia duena: «Bai eder, Jauna, zu gorestea eta Goi-goiko hori kantuz ospatzea, GOIZEAN ZURE MAITASUNA IRAGARTZEA, ARRATSEAN ZURE LEIALTASUNA BAIESTEA».

Goizean, Jainkoaren maitasuna iragarri eta arratsean haren leialtasuna baietsi. Jakina, goiza eta arratsa ez dira hartu behar materialki. Baizik eta, hau esan nahi du: batetik, Jainkoaren maitasuna iragarri,

2019/07/19

URTEKO 16. IGANDEA OHARRAK (2019-07-21)

SARRERA

Senideok. Bai lehen irakurgaiak, bai ebanjelioak, pertsona batzuek Jaunari eskaini dioten harrera ona agertzen digute. Abrahamek batetik; Martak eta Mariak bestetik. Bai jarrera gizakoia eta atsegina kasu bietan.
Jarrera horren azpian edo hondoan dagoenaz gogoeta egitera garamatza horrek. Abrahami bere berezko gizatasunetik sortu zaio eman duen erantzuna; jakin du berezkotasun on hori gordetzen; Kreatzaileak bihotzean txertatu dion ontasuna da. Martak eta Mariak ere berezko ontasun

2019/07/17

BEHARREZKOA ETA PREMIAZKOA (Lk 10,38-42)

Urteko 16. igandea C 2019-07-21-1

Ikasle-taldea bere bidean aurrera doala, bakarrik sartu da Jesus herrixka batean eta asko maite dituen bi ahizpen etxerantz hartu du. Jesusen aurrean erreakzio desberdinak izan dituzte bi emakume horiek.

Maria -segur aski, bietan gazteena- dena bertan behera utzi eta «Jaunaren oinetan eseri da». Hari entzutea du bere ardura guztia. Benetako ikasleari dagozkion ezaugarriez deskribatu du ebanjelariak Maria: Maisuaren oinetan, hari adi-adi, haren Hitza

Page 70 of 218