GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/09/29

Urteko 27. igandea B 2021-10-03
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur, alde batetik, zailtasun berezi bat sentitzen dut hitz egiteko: ezkontza-bizitza! Nor naiz ni gai horretaz hitz egiteko? Bestetik, poza ere sentitzen dut: neure gurasoen ezkontza-bizitza ezagutu eta bizi izan dut; neure gurasoena bezala, beste askorena ere, maila apalagoan izan bada ere.

Zailtasunarena ere leundu egiten dit, pentsatzeak, Jesusek dioenaz, eta Hasiera liburuak dioenaz, eta ni baino jantziago diren beste batzuen esperientziaz balia naitekeela.

Lehenik eta behin,

2021/09/29

APARTATU AURRETIK Marcos 10,2-16
Urteko 27. igandea B 2021-10-03

Gaur egun gero eta gutxiago entzuten da leialtasunaz hitz egiten. Aski da hizketaldi batzuei erreparatzea, ingurumen oso desberdin bat egiaztatzeko: «Nork bere kontura egin dugu oporraldia», «senarrak amodio-kontu bat izan zuen, asko kostatu zitzaidan onartzea, baina zer egiten ahal nuen?», «senarrarekin bakarrik aspertu egiten bainaiz».

Bikote batzuek uste izaten dute maitasuna zerbait berezkoa dela. Erne eta bizirik jarraitzen badu, dena ondo joaten da.

2021/09/29

Urteko 27. Igandea B ABESTIAK 2021-10-03

SARRERA

R/.-Dohatsu bihotz garbiak, ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu bihotz-barnez pobreak, haiena baita zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak, agindutako lurraz baitira jabetuko.-R/.

Dohatsu negarretan direnak, gozotasuna izango dute Jaunagandik.
Dohatsu zuzen gose direnak, ho(r)ien goseak bere asea izango du.-R/.

AINTZA

Aintza zeruetan Jainkoari, / bakea lurrean gizonari.

Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua Zu, eskerrak zuri.-R/.

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna, gorespen zuri.-R/.

Jesu Kristo, Jainko Jauna, Aitaren Seme.

2021/09/29

URTEKO 27. IGANDEA B (2021-10-03)

SARRERA

Senideok, urteko 27garren igandea ospatzen dugu gaur. Ezkontza-bizitza da gaurko irakurgaien, lehenengoaren eta ebanjelioaren, gai nagusia.
Maitasunean, atseginean eta azkenik gabeko zorionean du zentzua ezkontza-bizitzak. «Azkenik gabeko» hori azpimarratu behar da; izan ere, ezkontza-bizitzak bere oinarri duen maitasunak mugagabeki handitzera jotzen du, betiko egiteraino. Maitasunari denboraren muga bat jartzea, maitasuna ukatzea da.
Benetan elkar maite duten ezkontideek beren zoriona eta familiarena betiko izatea amesten

2021/09/26

Dibortzioaren problema (Markos 10,02-16)
Urteko 27. igandea B 2021-10-03

Bere ebanjelioaren bigarren zatia ikasleen formazioari eskaini dio Markosek. Askotariko aldeak aipatzen ditu formazio horretan, baina ordena logikorik gabe eman ditu. Joan den igandean adiskideez eta arerioez mintzatu zen ebanjelioa eta eskandaluaren problemaz. Gaurkoak dibortzioa du ardatz. Bi eszena dakartza kontaerak: lehenengoan, fariseuek Jesusi egindako galdera dator, ea, alegia, zilegi al den emaztea zapuztea eta jaso duten erantzuna (Mk 10,2-9); bigarrengoan, etxean

2021/09/26

GIZONEZKOAREN BOTEREAREN AURKA (Markos 10,2-16)
Urteko 27. igandea B 2021-10-03

Fariseuek galdera bat egin diote Jesusi, probatzeko. Oraingo honetan ez da garrantzirik gabea. Galileako emakumeei asko sufriarazten dien gertaera da, eta lege-maisuen eskola desberdinen jarraitzaileen artean eztabaida biziak eragiten dituena: «Zilegi al du senarrak andreari dibortzio-agiria ematea?»

Kontua ez da gaur egun ezagutzen dugun dibortzioa, baizik eta gizonezkoak kontrolatu ohi zuen ezkontza barruko emakume juduak bizi ohi zuen egoera. Moisesen legearen arabera,

2021/09/23

Urteko 26. Igandea B 2021-09-26
HOMILIA

Anai-arrebok!

Esanahi handikoak dira igande honetako ebanjelioaz idaztean, autore desberdinek beren idazkiari eman dizkioten tituluak.

Markos ebanjelariaren esapide nagusiari eman dioten erantzuna da, Jesusen beraren erantzunari jarraituz. «Joanek esan zion Jesusi: “Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa.” Baina Jesusek erantzun zion: “Ez eragotzi; ez baita inor nire izenean mirari bat egin eta gero

2021/09/23

URTEKO 26. IGANDEA B (2021-09-26)

SARRERA

Senideok, Urteko 26garren igandea ospatzen dugu gaur. Markos ebanjelariak esaten digunez, Jesusen ikasleek berentzat nahi dute monopolioa: mirariena, egiarena, ongiarena, fedearena, salbazioarena, baita Jainkoarena bera ere. Izan ere, beren taldekoa ez den bat ikusi dute Jesusen izenean hitz egiten. Eta ikasleek ezin hori onartu. Dena berek antolatu eta erabaki nahi. Horren azpian, nagusi izatea eta pribilegioen jabetza daude. Eta ez gizakiaren zerbitzari izatea eta haren salbazioa.

2021/09/23

Urteko 26. Igandea B ABESTIAK 2021-09-26

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala / zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari, / eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun / Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, / eta bakea, /

2021/09/20

ARAZO BERAGATIK ARI GARA BORROKAN
Marcos 9,38-43.45.47-48
Urteko 26. Igandea B 2021-09-26

Sarritan, kristauok ez dugu gainditzen geure hau erlijio pribilegiatua delako ustea; eta horrek ez digu aintzat hartzen uzten gure fedetik urrun bizi den jendearen artean ere sustatzen den ongia. Oharkabean, kasik, uste izateko joera dugu gu soilik garela egiaren eroale bakarrak, eta Jainkoaren Espirituak gu bitartekoa garela bakarrik jarduten duela.

Jesusen mezua oker hartu izanak Jainkoaren erreinua eta Eliza gauza

Page 7 of 218