GUTXIENGOAN BIZI Lukas 12,32-48
Urteko 19. igandea C 2019-08-11
Lukasek bere ebanjelioan hitz bereziak bildu ditu, Jesusek bere jarraitzaileei zuzenduak, guztiz amultsu eta samurrak. Sarritan, oharkabeki irakurri edo entzun ohi dira. Alabaina, gure parrokietan edo kristau-elkarteetan arretaz irakurriz gero, egun-egunekoak dira harrigarriki. Horixe da Jesusengandik entzun behar duguna fedea bizitzeko oso erosoa ez den aldi honetan.
«Ene artaldetxoa». Egundoko txeraz begiratzen dio Jesusek jarraitzaileen talde txiki bati. Gutxi dira. Gutxiengo baten bokazioa dute.
Urteko 18. igandea C 2019-08-04
HOMILIA
Anai-arrebok!
Entzun dugu gaurko ebanjelioko zoroarena: «bere uzta bildu, urtetarako bakea egin du, lasai asko bizi daiteke, baina horretara iritsi orduko, hor etorri zaio herioa»
Era askotan egin genezake geuk ere zoroaren zorakeria hori bera. Mandioa egin. Ghetto bat egin, eta geure buruari esan: «lasai asko bi hinteke».
Egin dugun mandioa edo bildu dugun uzta era askotakoa izan daiteke. Afrikatik jenderik etor ez dadin arantzazko sare bat eraikiz.
URTEKO 18. IGANDEA C (2019-08-04)
SARRERA
Senideok, urteko 18garren igandea ospatzen dugu gaur. Giza bizitza bere osotasunean hartzera gonbidatzen gaituzte irakurgaiek. Gauza oso bat bezala. Orainaldiko mundu hau ezin hartu dugu geroko mundutik aparte. Ezta geroko hura ere oraingo honetatik aparte.
Lehen irakurgaiak guztiz ezkor, guztiz pesimista agertzen digu bizitza. Hain juxtu, askotan Jainkoagandik aparte hartzen dugulako. Osorik hartzen ez duelako.
Ebanjelioan, Jesusek jakinaren gainean jartzen gaitu: diru-goseak edo aberastasunen ametsak ezin
URTEKO 18. IGANDEA C (2019-08-04) ABESTIAK
SARRERA BAT DENON JAUNA (Bened 423)
R/. Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.
1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
AINTZA
Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.
SALMOA Sal 094 Entzungo ahal duzue gaur haren mintzoa (Bened 788)
R/. Entzungo ahal duzue gaur /
Bi jakintsu aberastasunei dagokienez
Urteko 18. igandea C 2019-08-04
Joan den igandean, Lukasentzat garrantzi handia duen gai bati erreparatu zion ebanjelioak: otoitza. Igande honetan bere ebanjelioko gai nagusi batez ari zaigu ebanjelaria: jarrera aberastasunei dagokienez.
Hautapen bitxi bat: Lehen irakurgaia (Kohelet 1,2; 2,21-23)
Itun Zaharrean, aberastasunak, batzuetan, Jainkoaren bedeinkazioaren seinaletzat hartu izan dira (Abrahamen eta Salomonen kasuak); beste batzuetan, arriskutzat, Jainkoaz ahaztera eta harrokeriara eramaten dutelako; profetek, sarritan, zapalkuntzaren eta ustiaketaren fruitutzat hartzen
ZORAKERIAREN AURKA (Lukas 12,13-21)
Urteko 18. igandea C 2019-08-04
Egunetik egunera ezagunagoa dugu hogeita hamar urteetan Jesusek bizi izan zuen Galileako egoera sozial eta ekonomikoa. Seforis eta Tiberiades hirietan aberastasuna handituz zihoan bitartean, herrixketan haziz zihoan gosea eta miseria. Landa-jendea lurrik gabe geldituz zihoan eta lurjabe handiek silo eta mandio handiagoak eraikitzen zituzten.
Kontakizun koxkor batean, Lukasek gorde digun honetan, Jesusek egoera hartaz zer pentsatzen duen agertu digu: Jainkoak nahi izandako egitasmoaren
Loiolako Ignazio santua 2019-07-31
HOMILIA
Anai-arrebok:
Poz handiz ospatzen dugu gaur Loiolako Ignazio santuaren jaia. Geure artekoa dugu. Hurbil-hurbilekoa.
Batez ere, Ignaziorengan ikusten ditugun gauza bitxi eta zoragarriek eragiten digute poza eta harridura.
Adibidez eta hasteko, zer iruditzen zaizue Ignazioren ateraldi hau? Iruñean, Gaztelako erregearen gudarostean, nafarren kontra ari da borrokan. Utzi dezagun alde batera kontraesan handi hori alde batera: gipuzkoar bat nafarren kontra! Baina ikus dezagun beste gertaera hau. Nafarrek gogor
LOIOLAKO SAN IGNAZIO (2019-07-31)
SARRERA
Senideok, Loiolako Ignazio santuaren eguna ospatzen dugu gaur. Iruñeko zauritik sendatu, Loiolatik irten eta munduan ibiltari ibili ondoren, Parisen egonkortu zen neurri batean. Han lagun batzuk egin zituen. Tartean Xabierko Frantzisko. Iñigo izena utzirik, Ignazio izena hartu zuen.
Egonkortu esan dugu. Baina urrats bat gehiago egin behar izan zuen Erroman erabat egonkortu arte. Han gauzatu zuen bere bizitzako egintzarik handiena. Jesusen Lagundia sortu zuen.
Mila bostehun eta
LOIOLAKO IGNAZIO SANTUA (2019-07-31)
Bere kixotetasunez bizi ispilu
Ignazio ameslari handia izan zen. Haren bihotzaren zeruertza itsasoen eta ozeanoen zeruertza baino harago iristen zen. Garai hartan ezagunak zituzten zoko guztietara eraman nahi zuen ebanjelioa.
Ignazio ameslaria zen, konbertitu aurretik jada. Lehenik eta behin, Loiolako bizipenak, artean gaztetxo, urruneko lurraldeak besarkatzeko irudimena eragin zion. Bazituen, bere arbasoen artean, lurraldeak konkistatzera jo zutenak.
Bigarren, Arevalon (Gaztelan), bizitzera hamasei urteko hara joan zelarik, erregearekin jarduten zuen
Loiolako Ignazio Santua ABESTIAK 2019-07-31
SARRERA
Argiaren seme eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu / bihotzean.
AINTZA
Aintza zeruan (2),
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea (2),
urrean gizonari
eta bakea (2),
lurrean gizonari.
SALMOA
R/.- Bai dohatsu, / gau ta+egun Jaunaren legea
hausnartzen duena.
● Bai dohatsu, / gaiztoen asmoari / jarraitzen ez zaiona, /
hobendunen bidean / ez
Page 69 of 218