GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/08/12

2019-08-15 Andre Maria Zeruratua ABESTIAK
2019/08/15
Andre Mariaren zeruratzea ABESTIAK 2015-08-15

SARRERA (Bened 552)

Guztiok bat eginda, / bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada / Mariren ontasuna. / Andre Maria.

Zeru-talde guztiak / kantuz lehiatzen dira,
zu beti jasotzera / ahal duten goienera. / Andre Maria.

Santuen Erregina / gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun / zerura jo dezagun. / Andre Maria.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari

2019/08/12

«Gizon hau ez da ari herriaren ongiaren bila,
baizik haren zoritxarraren bila»

Urteko 20. igandea C 2019-08-18

Titulu hau gaurko lehen irakurgaitik (Jeremias 38,4-6.8-10) hartu dut. Jerusalemgo agintariek Jeremiasez esaten dutena da. K.a.587an gaude. Hiriak urtebete darama Babiloniako armadak setiaturik, jendea goseak hiltzen ari da eta errenditzeko eskatzen ari da profeta. Abertzale nazionalisten ustez, herria desanimatzen dihardu profetak, herriaren zoritxarraren bila.

Horixe bera uste izango zuen jende askok Jesusek ebanjelioan (Lukas

2019/08/12

SURIK GABE EZIN Lukas 12.49-53
Urteko 20. igandea C 2019-08-18

Estilo garbiro profetikoan, ezohiko hitz hauez laburbildu du Jesusek bere bizitza osoa: «Munduan sua piztera etorri naiz, eta ai balego jada sutan!». Zertaz mintzo da Jesus? Haren hizkera enigmatiko horrek erantzuna norabide desberdinetan bilatzera eraman ditu exegetak. Nolanahi ere, Jesusen misteriora suharkiago eta grinatsuago hurbiltzera gonbidatzen gaitu «suaren» irudi horrek.

Jesusek bere barruan duen sua Jainkoarekiko grina da eta sufritzen ari direnekiko

2019/08/11

ANDRE MARIAREN JASOKUNDEA (2019-08-15)

SARRERA

Senideok, Andre Mariaren Jasokundea, zeruratzea, jainkotzea ospatzen dugu. Zer esan nahi duen? Hauxe: Mariak heriotza garaitu duela, Mariak bere betearen betea lortu duela zeruan, Jesu Kristo bere Semearen antzera. Jainkoak beragan hartu du Andre Maria. Jainkoak bete-betean onartu du Maria.
Jainkoak Mariaz betidanik zuen asmoa eta gogoa bete du: Maria, gorputz eta arima, Jesu Kristoren aintzaren partaide bihurtu du. Bukatu da Mariarentzat bere Semeagandik urrun bizitzea.
Mariak

2019/08/11

MARIA, JESUSEN JARRAITZAILE LEIALA Lukas 1,39-56
2019-08-15 Jasokundea

Ebanjelariek, Andre Maria aurkeztean, Jesusen Amaganako gure debozioa errepiztu dezaketen moduko ezaugarriez horniturik agertzen digute. Ikuspegi horrek Andre Maria maitatzen laguntzen digu, hartaz gogoeta egiten, hura imitatzen, hari otoitz egiten, harengan konfiantza izaten, espiritu berriaz eta ebanjelikoagoaz.

Fededun handia da Andre Maria. Jesusen lehen jarraitzailea. Bere Semearen egintzak eta hitzak bihotzean hausnartzeko gai izan den emakumea. Semeak iragarri duen eta pobreen salbatzailea den Jainkoa

2019/08/10

Urteko 19. igandea C 2019-08-11
HOMILIA

Anai-arrebok?

Kolonbiako Hermann Rodriguez jesuitak, gaurko bere komentarioan, pasadizo bat dakar. Londresen gertatu da. Eskale bat, iluntzean, kale gorrian lo egiteko prestatu da. Tamesis ibaiaren ertzeko pareta batean etzan da. Lokartzear dagoela auto dotore bat gelditu da. Neska bat hurbildu zaio, eta berarekin joatera gonbidatu du. Afari ederra eman dio eta ohe atsegina. Lokartu aurretik, bisita egin dio neskak. Artean esna nago eskalea. Hizketalditxo bat egin,

2019/08/09

URTEKO 19. IGANDEA C (2019-08-11)

SARRERA

Senideok, urteko 19garren igandea ospatzen dugu gaur. Jainkoaren Erreinua kontuan hartzera gonbidatzen gaitu ebanjelioak. Jesusek ez digu eman definizio zehatz bat Erreinu horretaz. Jesusek ez ditu atsegin errezetak: orain hau, gero hori, hurrena hura. Aspaldi hartan kristau-ikasbidea galdera eta erantzun labur batzuen bidez ikasten zen. Jesusek ez du jokatu horrela. Errealitate bizi bat bezala aurkeztu digu Jesusek Jainkoaren Erreinua. Azken batean, eta funtsean, bere burua, bere

2019/08/08

Urteko 19. igandea C ABESTIAK 2019-08-11

SARRERA

Bihotz batez elkarturik / Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi, / Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

Aldarean aurkitzen da / kristau-alaitasuna,
kristau-alaitasuna.

Emaguzu zure argi, / Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

Gurutzea taٮaldarean / daukagu osasuna,
daukagu osasuna.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari;
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

Jaunaren hitza / gure

2019/08/05

Inoiz baino gehiago behar ditugu (Lukas 12,32-48)

Urteko 19. igandea C 2019-08-11

Lehen kristau-belaunaldiak beharturik gertatu ziren arazo erabakitzaile bati aurre egitera. Kristo berpiztuaren etorrera atzeratzen ari zen, hasiera batean uste izan zuten baino gehiago. Luze jotzen hasi ziren itxarote hura. Nola eutsi bizirik esperantzari? Nola ez etsi, ez nekatu, ez amore eman?

Ebanjelioetan xede bakarra duten aholku, parabola eta dei asko ikusten dugu: kristau-elkarteen erantzukizuna bizirik gorde nahi dute. Ezagunenetako batek

2019/08/05

GUTXIENA USTE IZANGO DUZUENEAN

Urteko 19. igandea C 2019-08-11

Oporretako hilabete honetan (Europan bederen), segurtasun eta zaintza-gomendioak errepikatzen diren honetan, liturgiak ere zain-zain bizitzera gonbidatzen gaitu, arazo desberdinetan bada ere.

Ebanjelioaren irakurpen laburraren alde (Lukas 12,32-48 kontra 12,35-40)

Apaizak, igande honetan, bien artean aukera egin dezake: ebanjelioaren irakurpen luzea nahiz laburra. Bi arrazoi ageri dira laburra hartzearen alde: 1) irakurpen luzeak hiru zati ditu: bigarrenak eta hirugarrenak zerikusia dute zain-zain bizitzearekin; lehena, berriz, Jainkoaren

Page 68 of 218