GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/08/24

Urteko 21. igandea C 2019-08-25

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioa, Jesusi pertsona batek egin dion galdera honen jirabiran garatu da: «Jauna, gutxi izango al dira salbatuko direnak?»

Galdera hau ulertzeko, kontuan izan behar da juduek salbazioaz zuten ustea. Mende asko behar izan zuten beste munduko edo beste bizitzako salbazioaz hitz egiten hasteko. Denborarekin, ordea, iritsi ziren planteatzera: Jainkoa ona eta zuzena izanik, ezin pentsa liteke mundu honetan zintzo eta zuzen izan den jendeak, azkenean, gaizto

2019/08/23

URTEKO 21. IGANDEA-1 C (2019-08-25)

SARRERA

Senideok, urteko 21garren igandea ospatzen dugu gaur. Ate estuaren izena eman ohi zaio; ebanjelioan irudi hori ageri delako. Nolanahi ere, ate estu estuaren irudi hori baino askoz gehiago da gaurko ebanjelioa, eta aberatsagoa. Ate estu hori ez da Jainkoak ezarri nahi digun zigorra; ez da propioki apalak izateko deia. Bizitzan izaten ditugun zailtasunei aurpegi eman beharra esan nahi, zailtasunei aurre egin beharra.
Itun Zaharrean onartua zegoen,

2019/08/21

Urteko 21. igandea C ABESTIAK 2019-08-25

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala / zure izena, Jauna.

1. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea,

2019/08/19

Zenbat, nola eta zein salbatuko dira (Lukas 13,22-30)

Urteko 21. igandea C 2019-08-25

Mendetan, israeldarrek ez zuten izan kezka-gai beste bizitzan salbatuak edo gaitzetsiak izatearen gaia. Heriotzaren ondoren, guztiak, on eta gaizto, aberats eta behartsu, zapaltzaile eta zapaldu, lurrazpiko mundura, Sheol-era, jaisten ziren beraien ustez; han ez pena eta ez loria existituko ziren, itzal bailiran. Jainkoaren zuzentasunaren problema, jende onaren sariarena eta gaiztoaren zigorrarena, planteatzen zutenek erantzuten zuten sariaren eta zigorraren arazo

2019/08/19

KONFIANTZA, BAI, ARINKERIA, EZ (Lukas 13,22-30)
Urteko 21. igandea C 2019-08-25

Gizarte modernoa gero eta indar handiagoz ari da ezartzen biziera jakin bat, berehalakoaren pragmatismoak markatua. Ozta-ozta dute interesik bizitzako galdera handiek. Ez dugu jada ez ziurtasun sendorik, ez konbentzimendu sakonik. Apurka apurka, izaki hutsal ari gara bihurtzen, topikoz beteriko, unean uneko ongizatea eta segurtasuna baino harago, gure eguneroko bizitza arnastu lezaketen barne-funtsik eta idealik gabeko.

Guztiz esanguratsua da behatzea kristau ez

2019/08/17

Urteko 20. igandea C 2019-08-18
HOMILIA

Anai-arrebok!

Latza izan zen Jeremias profetaren bizitza. Behin baino gehiagotan utzi nahi izan zuen alde batera Jainkoak eman zion egitekoa. Baina ezin. Barruak aurrera jarraitzeko eskatzen zion.

Gaurko lehen irakurgaian ageri da Jeremiasek jasan zuen bizitza latzaren adibide bat. Israel herriaren hiriburua zen Jerusalem. Babiloniarrek noiz inbadituko zain dago. Bertako buruzagiak itsuturik daude. Uste dute, Egiptoren laguntzarekin hondatuko dutela babiloniarren gudarostea. Jeremiasek begiak irekitzeko eskatzen dio herriari:

2019/08/14

URTEKO 20. IGANDEA C (2019-08-18)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko 20garren igandea ospatzen dugu gaur. Ebanjelioan, Jesusek esan digu, ez dela etorri bakea ekartzera, baizik sua. Jesusek ez gaitu engainatu nahi. Berak bizi izan duena, hura bizi beharko du haren ikasleak.
Baina zer esan nahi du Jesusek aipatzen duen suaren metafora horrek? Bi esanahi izan ditzake. Batetik, metalak garbitu eta fintzeko erabili ohi den sua; alde horretatik, esan nahiko luke, ikasleak probak bizi beharko

2019/08/14

MEZA URTEKO C 20 IGANDEA 2019-08-18
Abestiak

SARRERA

Argiaren seme eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,

2019/08/14

Andre Maria Zeruratua 2019-08-15
HOMILIA

Anai-arrebok!

Andre Mariaren zeruratzea ospatzen dugu. Andre Mariaren piztuera. Andre Maria, orduaz gero, Kristorekin erabat eta betiko bat eginik bizi da. Kristo bezala, mundu honetako gure arazoetan partaide bizi da. Ebanjelioak esaten digu, Jainko Aitaren asmoa bere-bere egin zuela Kristok; horregatik zeruko Aitak piztu egin zuela Kristo. Era berean esan behar dugu Mariaz ere: bere Semearen asmoa bere-bere egin duelako, piztu egin du Maria zeruko Aitak bere

2019/08/12

SU EMAN (Lukas 12,49-53)
Urteko 20. igandea C 2019-08-18

Aski ugari dira, ongizatearen munduan sakon erroturik, kristautasuna honela ikusten duten kristauak: legea eta ezarritako ordenua mantentzeaz arduratu beharko lukeen erlijio bezala, ezertan aldatu gabe.

Horregatik, arrotz gertatzen zaie Jesusi entzutea, ez immobilismora eta kontserbatismora gonbidatzen duten esaerak, baizik gizartea sakon eta errotik eraldatzera: «Munduari su ematera etorri naiz eta ai sutan balego jada… Uste al duzue munduari bakea ekartzera etorri naizela? Ez

Page 67 of 218