GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/09/03

ERREALISMO ARDURATSUA (Lukas 14,25-33)

Urteko 23. igandea-1 C (2019-09-08)

Jesusek darabiltzan adibideak oso desberdinak dira, baina haien irakaspena beti bat bera: egitasmo bati modu arduragabean ekiten dionak, gogoan duena lortzeko baliabiderik eta indarrik ba ote duen aurrez aztertu gabe, porrot eginez amaitzeko arriskua du.

Inongo laborarik ez dio ekiten, mahastia babesteko, dorrea eraikitzeari, aurrez kalkulatu gabe hura arrakastaz gauzatzeko ahalmenik ba ote duen, hasitakoa bukatu ezinik gelditu beharra izan ez dezan, auzokoen isekagarri

2019/09/03

Hauteskunde anti-kanpaina (Lukas 14,25-33)

Urteko 23. igandea C 2019-09-08

Bere hauteskunde-kanpaina soldaten beherapena, zergen igoera eta langabeziaren handitzea aginduz hasiko lukeen politikoak nekez eragingo luke gogo-berotasun handirik. Gainera, gehituko balu: «Botoa niri emango didana, kartzelara joango da», inondik ere, guztiz bakarrik geldituko litzateke.

Jesusek hau baino ere kanpaina askoz zoroagoa gauzatu zuen. Beraren ikasle izateko, maitasunik handienak (familiari eta norberari dagozkienak) alde batera uztea eskatzen du, norberaren ospea eta bizia arriskatzea, gauza

2019/09/03

EZ NOLANAHI (Lukas 14,25-33)

Urteko 23. igandea C 2019-09-08

Jerusalemerako bidean gora doa Jesus. Ebanjelariak diosku «jende asko zuela bidelagun». Halaz guztiz, Jesusek ez du ametsik egiten. Ez da engainatuko jendearen gogo bero erraz bat nabaritzean. Jende bat kezkaturik dabil gaur egun, kristauen kopurua beheraka doala eta. Bere jarraitzaileen kopurua baino gogokoago zuen Jesusek jarraitzaileen kalitatea.

Bat batean, «itzuli» eta jendetzari hitz egiten hasi da, berari bihotz argiz eta erantzulez jarraitzeak dituen eskakizun

2019/08/31

Urteko 22. igandea C 2019-09-01

HOMILIA

Anai-arrebok!

Behin batean, fariseu handiki batek bazkaltzera gonbidatu zuen Jesus. Larunbata zen. Fariseuk zelatan zegozkion. Zergatik zelatan? Irakurri dugun pasarteak alde batera utzi puska labur bat, baina oso garrantzizkoa. Hau dio puska labur horrek: gonbidatu zuen fariseuaren etxera iritsi zenean, hidropiko bat etorri zitzaion Jesus. Zelatan zegozkion, zer egingo: larunbatean debekatua zegoen norbait sendatzea, eskuarki bederen; sendatuko ote du gaixo hau? Ba, bai. Sendatu egin zuen. Eta

2019/08/30

URTEKO 22. IGANDEA C (2019-09-01)

SARRERA

Senideok, urteko 22garren igandea ospatzen dugu gaur. Ebanjelioan, lehen postuen bila ez ibiltzeko eskatzen digu Jesusek. Gainera, doan ere lan egiteko gai izan gaitezela, beti sari edo esker on baten bila ibili gabe.
Gure mundu honetan, gainerakoak baino gehiago edo handiago izaten saiatzen ez dena, zorotzat jo ohi da askotan. Dena lehiaketa da: bai eguneroko bizitzan, bai politikan, bai kirolean etab. Dena da hierarkizazioa, dena hurrenkera,

2019/08/30

Urteko 22. igandea C ABESTIAK 2019-09-01

SARRERA

Zein gozo ta eder den / anaiok elkartu
eta denok batera / Jainkoa goratu.

Zabal gogoak / Jaunaren hitza entzuteko,
bere nahia jakinik / zuzen ibiltzeko.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari, / eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari / eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

Zeru ta lurren egilea, dugu lagun ta zaintzailea.

Zintzoak pozten dira, / Jainkoaren aurrean alaitzen:
Pozetan dira asetzen.

2019/08/28

2019/08/27

Ordainetan ezer espero gabe (Lukas 14,1.7-14)

Urteko 22. igandea-1 C. 2019-09-01

Jesus bazkaltzen ari da lurralde horretako fariseu handiki batek gonbidaturik. Lukasek diosku fariseuak etengabe zelatan dituela Jesusek. Halaz guztiz, libre ikusten du bere burua Jesusek lehen eserlekuen bila dabiltzanak kritikatzeko eta, are, gonbidatu duenari esateko aurrerantzean zein gonbidatu behar duen.

Gonbidatzaileari egindako interpelazio hau harritzekoa da egiaz. Hitz argi eta xumez, nola jardun esaten dio Jesusek: «Ez gonbidatu zeure adiskideak, ez haurrideak,

2019/08/26

Jai-otordua, irakaspena eta aholkua (Lukas 14,1.7-14)
Urteko 22. igandea C 2019-09-01

Hainbat igandetan ebanjelio korapilatsuak entzun ditugu eta edukiz trinkoak. Gaurkoa harrigarriro ulerterraza da. Hain erraza non tranpa bat dakarrela ematen baitu.

Jai-otordu bat tranpa batekin (Lukas 14,1-6)

Larunbat batean, ez da esaten non izan den, fariseu-buruzagietako batek otordu batera gonbidatu du Jesus, eta honek onartu. Etxe hartara iritsi denean, hidropiko bat irten zaio bidera. (Hidropesia gorputz-ehunetan likidoa atxikitzean datza, batez ere sabelean,

2019/08/26

BAZTERTU GABI (Lukas 14,1.7-14)
Urteko 22. igandea C 2019-09-01

Jesus jaiotordu batera joan da, eskualdeko «fariseu handikietako batek» gonbidaturik. Otordu berezia da, larunbatekoa, bezperatik arduraz prestatua. Ohi bezala, gonbidatuak gonbidatzailearen adiskide dira, izen handiko fariseu, lege-maisu, herri osoarentzat bizitza erlijiosoaren eredu.

Itxuraz, Jesus ez dago batere eroso. Bere adiskide pobreen falta nabari du. Bidean eskean ikusi ohi duen jende hura. Inork inoiz ere gonbidatzen ez duen hura. Ezer ez den hura: bizikidetzatik

Page 66 of 218