GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/09/13

2019/09/13

Urteko 24. igandea C ABESTIAK 2019-09-15

SARRERA BAI ZUTITUKO NAIZ (Loiola 494)

R/.-Bai zutituko naiz / Aitarengana nijoa.

1.-Zugan daukat nik neure arima, / neure Jaungoiko Salbatzaile.- R/.

2.-Ikus, Jauna, nire zorigaitza, / isur, otoi, zure grazia.- R/.-

3.-Zure aurpegi bila nabil, Jauna, / entzun, arren, erruki nitaz.-R/.

AINTZA

Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan (2).

Goresten zaitugu zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.-R/.

SALMOA

Zuk eman, Jauna,

2019/09/10

PARABOLA BAT GAUR GAURKOA (Lukas 15,1-32)

Urteko 24 igandea C (2019-09-15)

Beste inongo parabolatan ez gaitu sarrarazi nahi izan Jesusek Jainkoaren misterioan eta giza izatearen misterioan gaurko honetan bezain sakon. Besterik ez da guretzat «Aita onaren» parabola hau bezain gaurko.

Seme gazteenak diotso aitari: «emadazu dagokidan ondare-zatia». Eskari hori egitean, aitaren heriotza ari da eskatzen hein batean. Libre izan nahi du, loturak eten nahi ditu. Ez du izango zorionik aita galdurik ikusi arte.

2019/09/10

KEINURIK ESKANDALAGARRIENA

Urteko 24. igandea C 2019-09-15

Jesusen keinurik probokatzaile eta eskandalagarriena izan zen, dudarik gabe, bekatariei sinpatia bereziaz harrera egitea, hau da, gidari erlijiosoek zokoraturik zituzten eta gizartean, Legeaz kanpo jokatzeagatik, markatuak zirenei. Jende hura gehienik haserrarazten zuena, Jesusek bekatariekin adiskidetsuki otorduak egitea zen.

Gehienetan, ahaztu egiten dugu Jesusek egoera harrigarri bat sortu zuela bere garaiko gizartean. Bekatariak ez doaz ihesi harengandik. Aitzitik, erakarririk sentitzen dira, bai Jesusek berak, bai haren mezuak.

2019/09/10

Urteko 24. urtea C 2019-09-15

Lau jarrera bekatariei dagokienez

Batera etortze bitxi batengatik, igande honetako hiru irakurgaiak bekatariei eskaini beharreko barkazioaz mintzo dira; gai egokia errukiaren urte honetarako.

Moises: erregua (1. irakurgaia: Irteera 32,7-11.13-14)

Irteera liburuaren arabera, Moisesek lau egun egin zuen Sinai mendian Jainkoarekin hizketan. Denbora gehiegi herriarentzat, hil egin dela uste izango baitu azkenean. Eta bermea eta segurtasuna eskainiko dion zerbaiten bila, konbentzitu du herriak Aaron apaiza urrezko zekor bat egin dezan.

2019/09/07

Urteko 23. igandea C 2019-09-08
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko lehen irakurgaiak, joan-etorri handiko oharra egin digu: «Nork ezagutu ditzake Jainkoaren asmoak, zuk jakinduria ematen ez badizu, zerutik Espiritu Santua bidaliz?»

Gaurko ebanjelioan, Jesusek dakarzkigun bi konparazioekin esan nahi digun ideia bertsua da: dorre bat egin nahi baduzu, ez al zara hasiko, horretarako baliabiderik edo dirurik ba ote duzun aztertuz? Eta gauza bertsua esan nahi du bigarren konparazioarekin; gaur egungo kasu jakin bati alderantziz aplikatuz:

2019/09/06

URTEKO 23. IGANDEA C eusk (2019-09-08)

SARRERA

Senideok, urteko 23. igandea ospatzen dugu gaur.
Bestalde, nolabait esateko, udako oporrak ere bukatu ditugu. Haur eta gazte askok hasi dute, joan den aste honetan, ikasturte berria.
Horrek guztiak, gogoeta sakon bat egitera bultzatzen gaitu. Eta ebanjelioak oso zorrotz eskaintzen digu gogoeta horretarako gaia. Begira zer esaten digun: «Ondasun guztiei uko egiten ez diena, ezin izan da nire ikasle».
Jakina, Jesusek aipatzen duen gai hori

2019/09/06

2019/09/05

2019/09/05

Page 65 of 218