GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/10/11

URTEKO 28. IGANDEA C 2019-10-13

SARRERA

Joan den astean, urriaren 5ean, larunbatean, eskerrak emateko eguna ospatu genuen liturgian. Gaur ere, lehenengo irakurgaian eta ebanjelioan, modu berezian ageri da Jainkoari eskerrak emate hori. Bestalde, iganderoko Eukaristia bera eskerrak emateko ospakizuna dugu.
Aldi berean, ordea, esan behar da: eskerrak ematea bera bezain inportantea dela Jainkoa goratzea, Jainkoa aintzatzea: «Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari», dugu; bai ederra! Halaxe ageri da gaurko ebanjelioan

2019/10/08

SENDATZEA (Lukas 17,11-19)

Urteko 28. igandea C 2019-10-13

Ezaguna da pasadizoa. Jesusek hamar lepradun sendatu ditu eta apaizengana bidali, beren familiara itzultzeko baimena eman diezaieten. Horretan amaitzen ahal zen kontakizuna. Baina, ez; haietako baten erreakzioa nabarmendu nahi izan du ebanjelariak.

Behin sendatuz gero, lepradunak ezkutatu egin dira eszenatik. Ez dakigu ezer haietaz. Ematen du ez dela ezer gertatu haien bizitzan. Halaz guztiz, haietako batek «sendatua ikusi du bere burua» eta konturatu da ezen

2019/10/08

Urteko 28. igandea C ABESTIAK 2019-10-13
SARRERA

Eskerrak Jauna damazkizugu (Gora J.2,102)

Eskerrak, Jauna, / damazkizugu // guregana / zarelako,
bai eta ere / zeure biziaz // bizitu gai / tuzulako.
Eman zaguzu / goiko indarra // gu zurekin / bat egoteko,
senideak di / tugun pertsonak // maite ahal i / zateko,
Zuk erakutsi / dizkiguzunak // gizartean / betetzeko.

AINTZA

“Aintza aintza Aleluia” (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du

2019/10/08

2019/10/08

Aita Santuaren hitzaldia 2019-10-07
Sinodoan Amazoniaz

Arreba eta anaiak, egunon!
Ongi etorri guztiok eta eskerrik asko prestaketan egin duzuen lanagatik: guztiek egiten dute hainbesteko lana, Puerto Maldonadoko une hartatik gaur arte. Mila esker.

Sinodoa… gaztelaniaz hitz egingo dut, hobeto.

Amazoniari dagokion Sinodoak, esan dezakegu, lau maila dituela: maila pastorala, maila kulturala, maila soziala eta maila ekologikoa. Lehena, maila pastorala, dugu funtsezkoa: dena du hartzen bere baitan. Kristau-bihotzaz hurbildu behar dugu Amazoniaren errealitatea eta

2019/10/07

«Gaiztoak», baina esker oneko

Urteko 28. igandea C (2019-10-13)

Bi «gaizto» esker oneko

Igande honetako irakurgaiak erraz ulertzekoak dira, eta Jainkoarekin esker oneko izatera dei egiten digute. Itun Zaharrekoak eta ebanjelioak antzeko pertsonaiak dituzte protagonista: kasu bietan atzerritar bat. Siriarra da lehena, eta siriarren eta israeldarrek harremanak gaur bezain txarrak ziren orduan. Bigarrena samariarra da; gaur egun palestinarra esatea bezala da hori. Hori gutxi bailitzan, nola siriarra hala samariarra leprak joak dira.

Naaman siriarra

2019/10/07

SINETSI ESKERTU GABE (Lukas 17,11-19)

Urteko 28. igandea C 2019-10-13

Samaria inguruan hamar lepradunen talde bat sendatu izana kontatuz hasi da gaurko kontakizuna. Baina, oraingo honetan, Lukas ez da luzatu sendatzearen xehetasunak deskribatzen, baizik eta lepradunetako batek, sendaturik sentitzean, zein erreakzio izan duen agertu du. Arduratsu deskribatu ditu haren urrats guztiak; kristau ez gutxiren ohikeriazko fedeari astindu bat eman nahi dio horrela.

Jesusek eskatu die lepradunei apaizengana joateko, gizartean integratzeko baimena emango dien

2019/10/05

Urteko 27. igandea C 2019-10-06

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioan bi zati bereiz ditzakegu; biak, ordea, estu erlazionatuak.

Batetik, ikasleek eskari hau egin diote Jesusi: «Handitu ezazu sinesmena gugan». Eskari hau ulertzeko, Lukasen ebanjelioak lerro gutxi batzuk lehenago dakarrena hartu behar da kontuan. Jesusek esan die: batetik, zoritxarrekoa dela beste bat galbidean hartzen duena; bestetik, irainak barkatu egin behar direla beti.

Ikasleek ez dute ulertu, nola egin daitekeen hori guztia. Horregatik eskatu diote Jesusi fedea handitzeko.

2019/10/04

URTEKO 27. IGANDEA C 2019-10-06

SARRERA

Senideok, ongi etorri Eukaristia bizitzera. Jesusen hitza entzutera. Jesusen bizitza geure artean berregitera. Jesusen heriotzaz eta piztueraz gogoeta egin eta geure sinesmena indartzera.
Apostoluek bezala esango diogu Jesusi: handitu, Jauna, gure sinesmena, gure fedea, gure konfiantza..
Zenbat eta harreman gehiago izan Jesusekin, fidagarriago agertuko eta egingo zaigu hura. Eska diezaiogun, beraz, argia, bera ezagutzeko eta bihotzeko begiez ikusteko. Lehen irakurgaian Habakukek dioena ere kontuan hartzekoa

2019/10/04

ONTASUNA MUNDUAREN ESPERANTZA

«Ontasunak du salbatzen mundua, jendearen eguneroko ontasunak, batzuek besteei eskaintzen dieten ontasunak. Ontasun hori, ontasun zoro hori, da gizakiagan dagoen alderik gizatiarrena, gizakia definitzen duena, gizakiak irits dezakeen lorpenik handiena. Batzuetan ontasun horrek oso txikia eta ahula dela ematen du gaitzaren izugarrikeriaren eta hedaduraren ondoan. Halaz guztiz, beraren txikitasuna eta ahuldadea gorabehera, ez du gaitzak sekula garaituko. Horra: ontasuna, bizitzako dardarizoetako bat den horixe, da munduaren esperantza. Monasterio

Page 62 of 218