GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/10/19

Urteko 29. igandea C 2019-10-20 DOMUND
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lehen irakurgaia eta ebanjelioa otoitzaz mintzo zaizkigu.

Lehen irakurgaian, Moises da otoitz egiten duena. Baina zer otoitz egiten du? Egiptotik Palestinako bidean kontra egin dieten tribu batekin egin dute topo Moisesek eta beraren taldeak. Jainkoari eskatzen diote, suntsitu dezala tribu etsai hori. Zer iruditzen zaizue? Jainkoak onartuko al du eskari hori? Kontuan har dezagun: Moises Itun Zaharreko gizona da. Itun Zaharrean badute konbentzimendu handi bat:

2019/10/18

URTEKO 29. IGANDEA C 2019-10-20

SARRERA

Jesusek, bere bizitzako otordu nagusia (Azken Afarikoan Lk 22,15-20: Hona nire gorputz-odolak eta Mt 26,26-29) prestatu egin du, gonbidatu egin ditu ikasleak, ospatu egin du, zentzu berri bat eman dio bizitzari, eta bera oroituz otordu hori berregiteko, eguneratzeko, gertaberritzeko agindu digu. Elkartea bildu, Jesusen hitza hots egin, elkartea janaritu eta bidali (misiolari): horra Eukaristia. Bere gorputz edo bere burua eman du eta eskaini du.

2019/10/17

Urteko 29. igandea ABESTIAK 2019-10-20

SARRERA Argiaren seme eta egunaren (Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, (seme)
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi

2019/10/17

2019/10/15

SUFRITZEN ARI DIRENEN DEIADARRA (Lukas 18,1-8)

Urteko 29. igandea C (2019-10-20)

Emakume alargunaren eta eskrupulorik gabeko epailearen parabola hau, beste hainbat bezala, kontakizun irekia da; oihartzun desberdinak eragin ditzake entzuleengan. Lukasen arabera, etsi gabe otoitz egiteko deia da; aldi berean, gonbita da gau eta egun dei egiten diotenei Jainkoak justizia egingo diela konfiantza izatera. Zer oihartzun izan lezake gaur egun gu baitan kontakizun dramatiko honek, beren zoriaren menpe zuzengabeki utziak ditugun hainbeste

2019/10/15

Otoitza, munduaren azkena eta zuzengabekeriak (Lukas 18,1-8)

Urteko 29. igandea C 2019-10-19

Otoitzaz beste ikuspegi bat

Lukasek bere ebanjelioa idatzi zien kristauak ez zeuden oso ohituak otoitz egitera; izan ere, haietako gehienak berrikitan kristau egindako paganoak ziren. Gaur egungo kristau askoren antzera, trumoiak jotzean bakarrik jotzen zuten Santa Barbaragana. Otoitzaren garrantzia adierazten saiatu zen Lukas; hainbat jende aurkeztu du: Elisabet, Maria, aingeruak, Zakarias, Simeon; guztiak ere, gorespen- eta esker-forma desberdinenak jaulkitzen; batez ere,

2019/10/15

USTERIK BAI ORAINO ZUZENTASUNEAN? (Lukas 18,1-8)

Urteko 29. igandea C 2019-10-20

Lukasek parabola labur bat dakarkigu; diosku, Jesusek kontatu zuela, ikasleei adierazteko «beti egin behar zutela otoitz, gogogabetu gabe». Ebanjelariak oso gustukoa du gai hau, eta batzuetan ideia bera errepikatzen du. Jakina denez, gonbit bat bezala hartu izan da beti parabola hau, Jainkoari egiten diogun otoitzari eten gabe eutsi behar diogula esateko.

Alabaina, kontakizunaren edukiari eta Jesusek berak atera duen konklusioari erreparatzen badiegu,

2019/10/14

2019/10/13

2019/10/12

Urteko 28. igandea C 2019-10-13
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioa ere, Kafarnaumetik Jerusalemerako bidean gertatutako mirari batez mintzo zaigu. Esan nahi da, Jesusek ez dituela mirariak egiten besterik gabe, ez dituela egiten asmo sakon bat betetzeko baizik: ikasleak eta gainerako jendea egiazko bidean jarri nahi du. Mirariak egin, azken betean, fedearen beharra agertzeko egiten ditu. Ez da gelditzen gaitz fisiko bat sendatzearekin. Errepara diezaiogun gaurko ebanjelioko azkenari: «zeure fedeak salbatu zaitu» esan dio

Page 61 of 218