GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/12/20

Elkarteko penitentzia 2019-12-21 Larunbata
Homilia
Anai-arrebok! Mateo ebanjelariaren pasarte ezaguna entzun dugu. Zer esan nahi digu Jesusek hitz horiekin?
●Duela gutxi, Frantzisko aita santuak esana dugu: «Jainkoak ezin opa du inor ere betiko kondenatzea, gaitzaren edo bekatuaren esklaborik handiena izanik ere».
●Eta Adolfo Nicolasek, jesuiten kongregazio-buru izanak eta orain, erretiraturik, bere Japonia maitean bizi denak esan du: «Jainkoak edozein ematen dio buru-argitasunezko une bat». Nolabait, Akinoko Tomasek esan zuena errepikatuz.

2019/12/17

BARNE ESPERIENTZIA (Mateo 1,18-24)

Abendualdiko 4. igandea A (2019-12-22)

Mateo ebanjelariak aparteko interesa du irakurleei esateko, Jesusi «Emanuel» izena ere eman behar zaiola. Ondotxo daki gauza bitxi eta harrigarri gerta daitekeela hori. Nori eman dakioke izen bat, «Jainkoa gurekin» esan nahi duena? Halaz guztiz, izen horrek biltzen du kristau-fedearen giharra eta izen horrek adierazten du Eguberriak ospatzearen erdigunea.

Alde guztietatik inguratzen gaituen hondo-hondoko misterio hori, fededunok «Jainkoa» deitzen dugun hori, ez da gugandik

2019/12/16

EZ AL DUGU JAINKOAREN BEHARRIK GEURE ARTEAN?
Abendualdiko 4. Igandea A 2019-12-22

Bada galdera bat urtero etorri ohi zaidana, kaleetan prestaketak hasi direla erreparatzen diodanean, Eguberriak hurbil direla iragartzeko. Zer egiazkorik geratzen da, ordea, probetxu kontsumistak eta erdipurdiko gure jarrerak hartaraino narrastu dituzten jai horien hondoan?

Eta ez naiz bakarra. Jende askori entzuten diot hitz egiten Eguberri jaien azal-huskeriaz, familiaren eta sukalde epelaren izaera galdu izanaz, sinbolo erlijiosoak hain lotsagabeki maneiatzeaz eta

2019/12/15

Beti tokatzen den loteria bat (Mateo 1,18-24)

Abendualdiko 4. igandea A urtea (2019-12-22)

Aurten, abendualdiko laugarren igandea, Espainian bederen, Eguberrietako Loteriaren zozketa egunean dator. Irakurgaiak zinezko loteriaz mintzo dira, munduko alde guztietan eta egunero tokatu izan den eta tokatzen jarraitzen duen loteriaz, alegia.

Saria

Ez da milioika euroren kontua. Saria handiagoa da: pertsona bat. Hasieran etsigarri gerta daiteke. Sari honekin ezin erosi da txalet handirik, ezta azken ereduko autorik ere. Ez digu emango itsas

2019/12/14

JESUSEN NORTASUNA (Mateo 11,2-11)

Abendualdiko 3. igandea A 2019-12-15

Makeronteko presondegiraino, han baitago Antipasek atxiloturik, iritsi zaizkio Joani Jesusen albisteak. Entzuten ari denak, ordea, nahasturik utzi du. Ez da espero zuena. Bere burua Jainkoaren auziaren indar ikaragarriz ezartzen duen Mesias bat espero zuen, beraren bataioa onartu dutenak salbatuz eta uko egin diotenak gaitzetsiz. Nor da Jesus? Dudak uxatzeko, bere bi ikasleri gomendatu die, Jesusi berari galdegin diezaioten bere egiazko nortasunaz: «Zu al

2019/12/14

Senideok!

Joan Bataiatzaileak bezala, gure arteko askok ere duda handiak bizi ditu: zein da zorionerako bidea? Duda-muda asko. Eliztarren jokabideak ez ditu asetzen. Jesusi berari ere jende askok ukatzen dio fidagarritasuna. Jainkoari berari ere bai.

Beste askok, berriz, ikusirik jende asko urrundu dela kristautasunetik, fundamentalismora jo du, eta sektakeriara. Munduan ebanjelioa zabaltzera irten ordez, aspaldi samarreko bide hartara jo du beldurrak eraginda. Gure txikitako bide hartara. Frantzisko aita santuaren aro hau noiz

2019/12/14

Abendualdiko 3. igandea A (2019-12-15
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioak gertaera bitxi eta harrigarri bat dakarkigu: Joan Bataiatzaileari duda sortu zaio: Jesus hau ote da egiazko Mesias?, hau ote da profeten bidez Jainkoak salbatzailetzat agindu ziguna?

Bitxia eta harrigarria, esan dut. Izan ere, ez al zigun esan Joan horrek berak: nik urez bataiatzen dut, honek, ordea, urez eta Espirituaz bataiatuko zaituzte?; ez al zigun esan: ni ez naiz Mesias, baina zeuen artean duzue Mesias?,

2019/10/21

Katakonbetako Ituna Etxe Komunaren alde
Aurpegi amazoniar, behartsu eta zerbitzari,
profetiko eta samariardun Elizaren alde

Guk, Sinodo Pan-Amazoniarreko partaideok, poz hau partekatu nahi dugu: Planetako lurralde erraldoi honetako herri indigena askoren, kilonbolen, ribereinoen, migratzaileen, berorien aldiriko elkarteen artean bizitzearen poza, alegia. Beroriekin esperimentatu dugu txikiengan diharduen Ebanjelioaren indarra. Herri horiekin topo egitea erronka gertatu zaigu, eta biziera sinpleago eta doakoa bizitzera gonbidatu gaitu. Berorien intziri eta malkoak entzuteak eraginik, bihotzez onartzen

2019/10/21

JARRERA ZUZENA (Lukas 18,9-14)
Urteko 30. igandea C (2019-10-27)

Jainkoaren aurrean zuzenak zirela uste zuten eta gainerakoak mespretxatzen zituzten batzuei zuzendu zien Jesusek fariseuaren eta zerga-biltzailearen parabola hau, Lukasen arabera. Tenplura otoitz egitera igo diren bi protagonistek bi jarrera erlijioso ordezkatzen dituzte, jarrera kontrajarriak eta bateraezinak. Baina zein da jarrera zuzena eta zinezkoa Jainkoaren aurrean? Hori da sakoneko galdera.

Legearen betetzaile zorrotza da fariseua, eta bere erlijioa fidelki betetzen du. Bere burua

2019/10/21

NOR NAIZ NI INOR JUZKATZEKO? (Lukas 18,9-14)
Urteko 30. igandea C 2019-10-27

Fariseuaren eta zerga-biltzailearen parabolak, batetik, uko handia eragin ohi du kristau askorengan, fariseuaren kontra, Jainkoaren aurrean harro eta bere buruaz seguru agertu den horren kontra; bestetik, berezko sinpatia-edo sortu ohi du zerga-biltzailearen alde, bere bekatua apal-apal aitortu duen horren alde. Paradoxikoki, kontakizunak sentimendu hau eragin lezake gugan: «Eskerrak, ene Jainko, fariseu hau bezalakoa ez naizelakoa».

Parabolaren mezua zuzen hartu ahal

Page 60 of 218