GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/12/24

Jesusen Jaiotza
Hiru Meza egun berean (2019-12-25)

Ez dakit noiz hasi zen Eguberri egunean hiru Meza emateko ohitura. Pentsatzen dut oso aspaldikoa izango dela ohitura. Gauerdiko Mezarekin hasten gara; egunsentikoa dator ondoren, eta egunekoa azkenik. Horietako bakoitzak bere irakurgaiak ditu, irakurgai berak hiru urteetan (A, B,C). Gauerdikoa eta egunekoa (ebanjeliorik zailena) ulertzeko balio dukeen zerbait adieraztera mugatuko naiz.

Gauerdiko Meza

Pozerako hiru arrazoi (Isaias 9,2-7)

Bigarren Mundu Gerran girotutako pelikula bat da (ez naiz

2019/12/24

Eguberri eguna A ABESTIAK 2019-12-25

SARRERA

Hator, hator, / Jesus, etxera,
mundua maitez betetzera,
gizon-andre / elkartutzeko
Joseren ta / amaren ondoan,
Hirekin eta / santu denekin
poz betean / bil gaitezen.

Guztiz alai / denok,
gogotik hartuko haugu,
gurean bizi hadila
gurean bizi hadila
Aupa, pozik, pum!
Gure bizi poza / izan hi hadin.-R/

AINTZA

“Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari
Norbait larri eta estu
zure beharrez bada,
emaiozu neurri gabe
maitasun besarkada,
hurkoari

2019/12/24

EGUBERRI EGUNA (A) 2019-12-25
(eguneko meza)
SARRERA

Senideok, jai handia ospatzen dugu gaur. Jainkoa gizon egina, gure artera etorri da. Jainkoa-gurekin. Jada ez da urruneko Jainkoa. Gure ondoan bizi da. Haragi egin da. Gizon egin da. Jainkoaren aspaldiko misterio da, Jainkoaren aspaldiko asmoa, gauzatu da, bete da. Gu bezalako egin da Aitaren Semea eta agertu digu posible dela Jainkoarekin hitz egitea, posible dela Jainkoaren nahia betetzea. Jesus da gizon hori.

2019/12/24

Eguberri eguna 2019
Homilia

Anai-arrebok!

Eguberri zoriontsuak guztioi! Eguberri ebanjelioaren araberakoak guztioi! Eguberri gizakiaren araberakoak guztioi!

Zein dira, ordea, Eguberri zoriontsuak? Isaiasek, lehen irakurgaian honela definitu ditu gutxi gorabehera: «zorionekoak dira bakea iragartzen dutenak, garaipena iragartzen dutenak, Jauna aurrez aurre ikusten dutenak, Jaunak herriari kontsolamendua eman diola adierazten dutenak».

Gaurko gizarteak horrela hartzen al ditu Eguberriak? Eskerrak gure gizarte basati honetan, Isaiasen araberako edo usaineko Eguberririk bizi duenik ere baden. Hauetako al naiz ni?

Zer

2019/12/23

HURBILEKO JAINKOA (Lukas 2,1-14)
Eguberri Gauerdiko Meza (2019-12-25

Eguberri jaiak egun hauetan gure kaleetan arnasten den giro azaleko eta manipulatu hori baino askoz sakonagoak dira. Gure kontsumo-gizartearen trikimailu guztiak baino jai barnekoiago eta pozgarriagoak.

Fededunek eskuratu beharra dugu berriro jai hauen muina, eta aurkitu beharra, hainbesterainoko arintasunaren eta zorakeriaren gainetik, geure alaitasunaren jatorria den misterioa. Ikasi beharra dugu Eguberriak «ospatzen». Ez dakite guztiek zer den ospatzea. Ez dakite guztiek zer den alaitasunari

2019/12/23

BETLEEMERA ITZULI (Lukas 2,1-14)
Jaunaren Jaiotza A (2019-12-25)

Zorion-agur eta erregalu artean, afari eta zarata artean, argiek, arbolek eta izarrek kasik ezkutaturik, posible da oraino Eguberrietako jaien artean «haur bat ganbelan etzana» sumatzea. Gauza bera gertatu da Betleemeko kontaeran. Bada argirik, aingerurik eta abestirik, baina eszena handios horren bihotza ganbelan datzan haur batek betetzen du.

Ebanjelariak Mesiasen jaiotza soiltasun harriga-rriz kontatu du. Mariari «erditzeko ordua iritsi zi-tzaion eta bere semea erdi zuen».

2019/12/21

ABENDUALDIKO 4. IGANDEA A 2019-12-22

SARRERA

Senideok, Eguberri-jaiak gainean ditugu. Eguberrik Jainkoaren misterio handia esan nahi du. Misterio handia, hau da, Jainkoaren maitasun-asmoa. Jainkoak gizadiaz izan duen eta duen asmo salbatzailea.
Baina Jainkoa ez da gelditu asmo hutsean, baizik eta, asmo horrek eraginik, bere Semea bidali digu.
Ez dadila gerta guregan San Joan ebanjelariak bere ebanjelioan esaten duen hau: Jainkoaren Semea mundura etorri da, baina munduko jendeak ez du onartu, ez dio

2019/12/21

Abendualdiko 4. igandea A 2019-12-22
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko lehen irakurgaian entzun dugu, Jaunak seinale hau eman diola Akaz erregeari: «birjina haurdun dago, eta seme bat izango du, eta Emmanuel izena ezarriko dio».

Isaias profetaren garaian, zenbait jendek uste izan zuen, Isaiasek aipatutako neskatxa birjina hura erregearen emaztea zela; Emmanuel semea, berriz, errege zintzo izango zen Ezekias zela.

Zintzoa izan arren, Ezekias erregeak ez zuen bete beragan jarria zuten esperantza. Mendeak pasatu ziren, eta esperantza

2019/12/20

Abendualdiko 4. ig. A ABESTIAK 2019-12-22

SARRERA Bakea ta justizia (Bened 157) (Loiola 447)

Bakea ta justizia
bidali mundura, Jauna.
Zure jaiotzak gugana
bekar poza, zoriona.

R/.-Zatoz, Jauna,
zatoz lurrera
zure herri hau
salbatzera.

Erbestetuei herria,
gose direnei ogia;
salba ezazu ludia,
agertu zeure errukia. R/.

SALMOA

Jauna, zure onginahia / erakuts iezaguzu, / zure salbamena / emaguzu.

Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dutenak, / lurbira eta bertan bizi direnak.
Hark eman dizkio itsasoak oinarri, /

2019/12/20

AZTERKETA 2019-12-21

Duela gutxi, Aita Santuak eskatuta, biblialari batzuek Biblia osoaren aurkezpen sistematiko bat egin dute. Bibliako zati laburrak irakurriz, Bibliaren ikuspegi osoa lardaskatu egiten duguna konpondu nahi dute horrela. Gustukoa izango nuke horrelako lan bat..

Hace poco, un grupo de biblistas, por indicación del Papa, han realizado una presentación sistemática de la Biblia, para ayudar a superar esan visión falseada por cortísimos textos, sin una visión del conjunto de la Biblia.

Page 59 of 218