GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/12/31

Andre Maria Jainkoaren Ama A 2020-01-01
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur gai edo jai asko ospatzen ditugu batera: Haur jaio berriari Jesus izen ipintzea, Andre Maria Jainkoaren Ama dela aitortzea, mundu osoan bakea aldarrikatzea, urte berria.

Jesus izena ipintzea. Jesus, hau da, Salbatzailea. Ez da Josek edo Mariak asmatutako izena, baizik Jainkoak berak inspiratua. Izen honek Jesusen bizitza guztia adierazten du: Salbatzailea da. Salbatze hori, bekatuak barkatze hutsa baino askoz gehiago da: gu guztiok Jainkoaren

2019/12/29

Andre Maria Jainkoaren Amaren jaia

Hiru jarrera urte berrirako (2020-01-01)

Aldaketa bitxi bat 1970ean

Judu orok daki haur ar bat erdaindu egin behar dela jaio eta 8. egunean. Hala agindu zion Jainkoak Abrahami: «Jaio eta 8. egunean, belaunaldiko zuen haur ar guztiak erdaindu egin behar dituzue» (Hasiera 17,12). Ondorioz, Elizak abenduaren 25a Jesusen jaioteguntzat hartu zuenean, urtarrilaren 1a erdainkuntza-egun bihurtu zen eta Jesus izena ipintzearen egun.

Bazen Andre Mariaren, Jainkoaren Amaren, egun bat

2019/12/29

AMA (Lukas 2,16-21)

Andre Maria Jainkoaren Ama 2020-01-01

Jende askori gerta dakioke txundigarri, urte zibilaren lehen egunean Elizak Andre Mariaren, Jainkoaren Amaren, jaia ipini izana. Halaz guztiz, esanguratsua da: IV. mendeaz gero, Elizak, Salbatzailearen jaiotza goraki ospatu ondoren, urteberri-eguna Mariaren, Salbatzailearen eta gure Amaren, babespean jarri nahi izan du.

Gaur egungo kristauek galdera egin beharko genuke: zer egin dugu azken urte hauetan Mariaz? Izan ere, geure fedea pobretu egin dugu, segur aski, Andre

2019/12/29

ANDRE MARIA, JAINKOAREN AMA (A) 2020-01-01

SARRERA

Andre Mariaren jaia handia dugu gaurkoa: Jesusen Amaren jaia. Bigarren, Jesus izena jarri izana. Hirugarren, Bakearen Eguna ospatzen dugu. Laugarren, Urte berria hasi dugu.
Antzina, gaurko egunean, Jaunaren Erdainkuntza ospatu ohi zuten, Eguberri-egunaren zortziurrena delako, haurrari izena ezartzen zitzaion eguna delako.
Azken aldi honetan, ordea, Andre Mariaren jaia ospatzen dugu nagusiki. Maria Jesusen Ama. Bestalde, San Agustinek garbi dio: Ez da inportantea Maria Jesusen ama

2019/12/28

ANDRE MARIA JAINKOAREN AMA A Abestiak 2020-01-01

SARRERA

Agur, Jesusen Ama, / Birjina maitea;
Agur itsasoko izar / Distiratzailea.
Agur zeruko eguzki / Pozkidaz betea;
Agur bekatarien / Kaia ta estalpea. (bis

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

Aintza, aintza, Aleluia!! (3) / abestu Jaunari

SALMOA Agertu zure bihotz ona (Sal

2019/12/28

Familia Santua A 2019-12-29
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko liturgiak Maria, Jose eta Jesus jartzen dizkigu begi aurrean. Egiptotik itzulian. Herodes Handi krudelaren beldurrez Egiptora joanak ziren, Josek ametsetan hartuko abisuari jarraituz. Izan ere, Herodes erregea konturatu zen Magoek ihes egin ziotela; konturatu zen ez ziotela eman nahi izan Jesus haurtxoaren berririk. Hargatik, Betleem inguruko haurtxo guztiak erailtzeko agindua eman zuen, haien artean Jesus haurtxoa ere harrapatuko zuelakoan.

Egiptotik itzultzean ere, amets egin zuen Josek,

2019/12/27

NAZARETEKO FAMILIA SANTUA A 2019-12-29

SARRERA

Nazareteko Familia Santuaren jaia ospatzen dugu gaur. Familia batean jaio eta bizi izan zen Jesus. Gure arteko beste edozeini gertatu izan zaion eta gertatzen zaion bezala, familiak lagundu zion Jesusi hazten, bai fisikoki, bai psikikoki, bai kulturaz eta espirituz. Familiak lagundu zion historian txertatzen, herri batean, hizkuntza batean, ohitura batzuetan, fede batean, jai batzuetan txertatzen.
Dena den, familiaren inguruko zertzeladak baino gehiago, hau dugu azpimarratu

2019/12/26

FAMILIA SANTUA A Abestiak (2019-12-29)

SARRERA HAUR TXIKI EDER

Haur txiki / eder polit bat,
jaio zaigu / gaur guretzat;
lasterka / goazen harat,
nork lehenago+ikustera.
Jesus, Maria / eta deun Jose.

Gloria / goian Jaunari,
gloria Jesus Haurrari,
lurrean kristau onari
zorion ta pakea.
Jesus, Maria / eta deun Jose.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan, aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari.

SALMOA Jaunaren beldur den gizona

2019/12/26

JAINKOAREN EGITASMOARI IREKIRIK

Familia Santua A PAGOLA 2019-12-29

Ebanjelio-kontaeretan ez da ageri inolako dudarik. Jesusen arabera, Jainkoak egitasmo handi bat du: munduan familia handi bat eraikitzea. Egitasmo honek erakarririk, Jesusek erabat eman dio asmo hau gauzatzeari: guztiek Jainkoa Aitatzat senti dezaten eta guztiak saia daitezen anai-arreba bezala bizitzen. Hau da bidea gizadiaren salbaziorako.
Zenbait jenderentzat, gaur egungo familia hankaz gora jartzen ari da, «kristau-familiaren» ideal tradizionala galdu delako. Beste batzuentzat, edozein berritasun

2019/12/26

Familia Santu bat bitan aterpetua
A urtea 2019-12-29

Esan ohi da familia krisian dagoela. Elizaz ezkondutako bikoteak, baita herriz ezkonduak ere, gutxitzen ari dira nabarmenki; dibortzioak eta apartatzeak gehituz doaz. Zer mezu espero lezake Familia Santuaren egunean mezara joango den kristauak? Nolanahi ere, ezusteko handia jaso lezake.

Seme-alaba adinekoak eta guraso adin handikoak (1. irakurgaia: Sirak 3,3-7.14-17a)

Gauza bitxia: lehen irakurgaia ez zaie mintzo gurasoei, baizik eta seme-alabei. Baina ez seme-alaba txikiei, baizik

Page 58 of 218