Epifania 2020-01-06
HOMILIA
Anai-arrebok!
Epifania hitzak agerpena esan nahi du. Liturgiak eguberrialdiko jaiak banatzean eta bereiztean, didaktika apur batez baliatu nahi du Jainkoa gizon egitearen misterioa hein batean argitzeko. Eguberrialdia, definizioz, Jainkoa gizadiari agertu izana da.
Batetik, Hebrearrei egindako idazkian (1,1-2) garbi dator: Jainkoak antzina era askotan hitz egin zion gizadiari profetez bidez; azken egun hauetan bere Semearen bidez hitz egin digu. Eta gaurko bezperetan antifona hau otoizten dugu: «Egun santu honetan
Eguberri ondoko 2. igandea A 2020-01-05
HOMILIA
Anai-arrebok!
Mateok (10,27) esana digu: «Gau ilunez esan dizuedana, esan zuen egun-argiz». Antzeko zerbait esan digu Joanek gaurko ebanjelioan: «Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argi honek ilunpean egiten du argi, baina ilunak ez zuen onartu» (Jn 1,4-5).
Argi hori Jainkoaren sinboloa da. Eta Itun Berrian, batez ere, Jesus sinbolo.
Baina erreparatu diezaiogun Joanek esan duenari: Hitzarengan, hau da, Jesu Kristogan bizia zegoen, eta
Epifania A ABESTIAK 2020-01-06
SARRERA
Zatozte, kristauak, / bihotzak pozturik,
zatozte guztiok / Belenera
jaio den gure / Jesus ikustera.
“Jauna gurtu dezagun” (3), / ahuspezturik.
AINTZA
Aintza zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) Bened 88 L-1 010-14
Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.
Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak Zuri.-R/
Jainko Jauna, Zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna.
Jauna
EPIFANIA (A) 2020-01-06
SARRERA
Jaunaren Epifania ospatzen dugu gaur. Epifaniak Agerpena esan nahi du. Gaur, beraz, Jesus Jaunaren Agerpena ospatzen dugu. Jesus ez da etorri juduentzat bakarrik. Lurreko gizon-emakume guztientzat etorri da. Judu nahiz pagano.
Gaur, behin eta berriz, entzungo dugu hau: Jainkoaren maitasun salbatzaileak ez du mugarik, ez du onartzen inor baztertzerik; gizon-emakume guztiengana etorri da. Hau entzungo dugu: Jainkoaren maitasunak Jesus duela izena. Jesusek agertu digula Jainkoa zer den.
Munduaren
Errege magoak gu geu gara
Epifania Festaburua (2020-01-06)
Lehen ebanjelioaren idazleak (Mateorenak), inondik ere Siriako Antiokian bizi denak, urteak daramatza esperientzia berezi bat bizitzen: Jesus judua izan zen arren, judurik gehienek ez dute onartu Mesiastzat; aldiz, gero eta handiagoa da paganoen kopurua, kristau-elkarteko egiten ari dena. Zenbait jendek era guztiz gizatarrez interpreta lezake gertaera bitxi hau: konbertitzen diren paganoak pertsona jainkozaleak lirateke, juduen sinagogari oso atxikiak, baina ez ausartzen ez direnak erdaintzeko
JAINKOA ADORATZEN IKASI (Mateo 2,1-12)
Epifania A 2020-01-06
Gaur egun aski hitz egiten da fede-krisiaz, baina doi-doi esaten da ezer sentimendu erlijiosoaren krisiaz. Eta, halere, teologo batek aipatu duenez, gaur egungo gizakiaren drama ez da, agian, sinesteko duen gaitasun-falta, baizik eta Jainkoa Jainko sentitzeko duen zailtasuna. Sinestedun direla esaten dutenak berak ere, ematen du, Jainkoaren aurrean jarrera erlijioso batzuk bizitzeko gaitasuna galtzen ari direla.
Adibide bistako bat, Jainkoa adoratzeko duten zailtasuna da. Orain
Eguberri ondoko 2. igandea A
ABESTIAK
SARRERA
Zatozte, kristauak,
bihotzak pozturik;
zatozte guztiok Belenera,
jaio den gure Jesus ikustera
Jauna gurtu dezagun” (3)
ahuspezturik.
Gure maitasunez,
askatxo batean
hotzez dar-dar zaude, Jesus ona!
Zatoz gugana, Haur gozo laztana.
Jauna gurtu dezagun” (3)
ahuspezturik.
AINTZA
Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.
SALMOA
Hitza haragi egin zaigu.
Gurean haren bizileku.
Jerusalem, ospa ezazu Jauna,
Sion, goretsazu zure Jainkoa.
Zure
JAINKOAREN AURPEGI GIZATIARRA (Joan 1,1-18)
Eguberri ondoko 2. igandea A 2020-01-05
Laugarren ebanjelioa hitzaurre oso berezi batekin hasten da. Gorazarre antzeko bat da; lehen mendeetatik, laguntza aparta eskaini zien kristauei hitzaurre horrek Jesusengan ezkutatzen den misterioan sakontzeko. Fede xumez aditzen badugu, gaur ere laguntza handiko izan dezakegu Jesusengan era sakonean sinetsi ahal izateko. Erdi-erdiko baieztapen batzuez bakarrik ariko gara hemen.
«Jainkoaren Hitza haragi egin da». Jainkoa ez dago mutu. Ez da egon
Jakinduria eta Hitza
Eguberri ondoko 2. igandea (2020-01-05)
Homilia problematiko bat
Aurten, 2020an, Eguberri ondoko bigarren igande honetan predikatzea erronka bat da. Fededunik gehienek Erregeen kabalkada izango dute gogoan, arratsaldean egingo dena, egin edo hartuko dituzten erregaluak. Meza arratsean bada, ez da izango jada igandekoa, baizik eta Epifania bezperakoa. Eta ebanjelioa San Joanen hitzaurrea izango da, Eguberri egunean irakurri zena bera, Joan Bataiatzaileari dagozkion zatiak kentzen ahalko direlarik.
Ihesbide on bat (Efesoarrei 1,3-6.15-18)
Apaizak jo
EGUBERRI ONDOKO 2. IGANDEA (A) 2020-01-05
SARRERA
Senideok: Jainkoaren Semea gizon egin da; Seme hori, horrela, Emmanuel da guretzat, hau da, «Jainkoa gurekin» da; misterio hori ospatzen dugu nagusiki Eguberrialdi guztian: Jainkoa gurekin. Gizon-emakume guztientzat argi eta berotasun izatera etorri da Kristo: Jainkoa bizia, argia, maitasuna dela agertu digu Jesusek. Geure helbururako bidean, guri bidea erakutsi eta laguntzera etorri da Jesus.
Gaurko irakurgaietan, Jesusen bidez, Jainkoa sumatzen, ikusten eta kontenplatzen dugu;
Page 57 of 218