GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/01/17

URTEKO 2. IGANDEA A 2020-01-19
SARRERA

Anai-arrebok, Eguberri-jaiak bukatu dira. Gaurtik aurrera, Garizuma ” hasi arte, Urtekoa deitzen den aldia ospatuko dugu. Ez da jai berezirik ospatzen. Eguneroko kristau-bizimodua nola bizi agertuko digute, bai mezako irakurgaiek, bai mezako otoitzek.
Irakurgaietan Jainkoaren zerbitzaria zer den entzungo dugu. Hitz batean esateko, jendea argitzen duen zerbitzaria da. Horretarako, Espiritua hartu du. Zerbitzari izan da Jesus, zerbitzari izan dira apostoluak, zerbitzari da gutako bakoitza.

2020/01/14

Urteko 2. igandea A ABESTIAK 2020-01-19

SARRERA

Bihotz batez elkarturik, / “Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi, / grazi (e)ta maitasuna. / Entzun arren Jauna!

AINTZA

Apaizak./ Aintza zeruetan Jaungoikoari

R/.- Aintza, Zuri, Jauna, / eta eskerrak Zuri.

Eta bakea lurrean / Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur, / eskerrak Zuri.- R/.

Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo, /

2020/01/13

LEHEN ZEREGINA (Joan 1,29-34)
Urteko 2. igandea A 2020-01-19

Lehen mendeko ingurumenean kristau batzuek ardura handiaz jokatu zuten Bataiatzailearen jarraitzaileekin nahas ez zitzaten. Aldea, beraien ustez, egundokoa zen. «Bataiatzailearenak» pertsona eraldatzen ez zuen azaleko erritu baten arabera bizi ziren: ur-bataioaren arabera. «Kristauek», aitzitik, Jesusen Espirituari barnez eralda zitzan uzten zioten.

Hau ahaztea hilkorra izango litzateke Elizarentzat. Jesusen mugimenduak ez ditu bere sostengu, ez doktrinak, ez arauak eta ez azaleko errituak. Jesus bera

2020/01/12

Joan Bataiatzailearen testigantza (Joan 1,29-34)

Urteko 2. igandea A 2020-01-19

Joan den igandean Jesusen Bataioa gogoratu genuen. Markosen eta Lukasen ebanjelioetan, Joan Bataiatzaileak ez du hitz egiten. Mateorenean, solasaldi labur bat egin du Jesusekin; ez baitu ulertu zertan datorkion hau bataioa eskatuz. Laugarren ebanjelioak beste bide bat hartu du, oso bestelakoa: Jesus Jordanera doa, baina ez du bataiorik aipatzen; aitzitik, Joan Bataiatzailearen hitzaldi labur bat dakar. Igande honetan irakurriko dugun testua da

2020/01/11

Jesusen bataioa A 2020-01-12

HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesusen bataioa ospatzen dugu gaur. Eta geure bataioa. Mezu aberatsa dakarkigute irakurgaiek.

Joan den astelehenean, artean haur agertu zitzaigun Jesus. Eguberri egunean pobreei eta apalei agertu zaie. Epifania egunean paganoei edo jentilei.

Eta bataiokoan? Marcos ebanjelariak modu laburrean agertu digu guztia: «Uretik irtetean, zerua urratzen ikusi zuen Jesusek, eta Espiritua beragana jaisten uso baten irudipean», eta ahots bat entzun zen: «Nire Seme maitea zara zu, nire kutuna». Markosen arabera,

2020/01/10

JAUNAREN BATAIOA (A) 2020-01-12

SARRERA

Senideok, joan den astelehenean, Epifania egunean, artean haur zen Jesus ospatu genuen. Gaur, liturgiak jauzi handi bat egitera garamatza: Jesus gizon eginik aurkezten digu.
Hain zuzen, Jesusen Bataio-eguna ospatzen dugu gaur. Hogeita hamar urte inguru zituen Jesusek. Beste jende bekatariaren lerroan jarri zen bera ere.
Zergatik, ordea? Jesusek ez zuen bekaturik.. Ez da gauza erraza galdera horri erantzutea. Behar bada, honengatik: gizon egitean egin zuen bezala, beste

2020/01/06

Jesusen Bataioa A ABESTIAK 2020-01-12

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu….R/.-

Erakusten du / hau dela gure bidea,
egin dezagun / batasun eta bakea:
hargatik gora diogu.-R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta / salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe.-R/

Jainkoa baita / nire indarra / (e)ta

2020/01/06

BESTE ETAPA BAT (Mateo 3,13-17)
Jesusen Bataioa A 2020-01-12

Jesusen profeta-jarduera kontatu aurretik, haren bizitza errotik aldatuko duen haren esperientzia batez mintzo zaizkigu ebanjelariak. Joanen bataioa hartu ondoren, Jesusek sentitu du Jainkoaren Seme maitea dela, goitik behera Espirituaz betea. Espiritu horrek arnasturik, Jesusek ibiliari eman dio guztiei hots egiteko, bere bizieraz eta mezuaz, gizakiaren adiskide eta salbatzaile den Jainko baten Berri Ona.

Ez da harritzekoa, Aita Santuak guztiok gonbidatzea datozen urteetan «beste

2020/01/06

Jesusen Bataioa A (2020-01-12)

Ebanjelioa: testu laburra baina edukiz oso aberatsa (Mateo 3,13-17)

Jesusek Jordan ibaira egindako bidaia kontatuz hasi da Mateo, han Joanek bataia dezan. Mateoren informazioa ezin laburragoa da. Nondik nora izan zuen Jesusek Bataiatzailearen jardueraren berri? Bere bizitzako zein unetan? Zein adinetan? Zerk eragin zion bila joatera? Ebanjelariak ez du ezer esaten. Ez dio aipatu ere irakurleari Jesusen eta lehentxeago aipatutako pertsonaiaren arteko kontraste sakona. Joanek bera baino ahaltsuagoa

2020/01/06

ESPERIENTZIA PERTSONALA (Mateo 3,13-17)

Jesusen Bataioa A 2020-01-12

Jesusek Joan Bataiatzailearekin izan zuen topaketa, bere bizitzari bira eman zion esperientzia izan zuen. Jordan ibaiko bataioaren ondoren, Jesus ez da itzuli jada Nazareteko bere lanera; ez zaio atxiki Bataiatzailearen mugimenduari ere. Bere bizitzan xede bakar bat du orain: guztiei aldarrikatzea gizakia salbatu nahi duen Jainkoaren Berri Ona.
Baina Jesusen ibilbidea aldarazi dutenak ez dira izan, ez Bataiatzaileari entzun dizkion hitzak, ezta

Page 56 of 218