GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/01/27

ADITU ZORIONTASUNAK
BERTATIK BERTARA Mateo 5,1-12
2020-02-02

Jesus mendira igo eta zoriontasunak hots egiteko eseri denean, jendetza dago ingurune hartan, baina «ikasleak bakarrik hurbildu zaizkio» eman nahi duen mezua hobeto aditzeko. Zer aditzen dugu gaur Jesu-sen ikasleok beragana hurbiltzen bagara?

Zorionekoak «espirituz behartsuak», gutxirekin bizitzen dakitenak, beti Jainkoagan konfiantza ipiniz. Zorionekoa behartsuaren arima duen Eliza, arazo gutxiago izango baitu, adiago izango baita premian direnekiko eta askatasun handiagoz biziko baitu Ebanjelioa. Halakoarena da

2020/01/27

FEDE XUMEA Lukas 2,22-40

Jaunaren Aurkezpena A 2020ko otsailaren 2a

Jesusen jaiotzaren kontakizuna txundigarria da. Lukasen arabera, harrera egiteko lekurik ez duen herri batean jaio da Jesus. Artzainek Betleem osoan ibili behar izan dute haren bila, harik eta bazter batean aurkitu duten arte, ganadu-aska batean etzana, gurasoak beste lekukorik gabe.

Itxuraz, Lukasek bigarren kontakizun bat eraiki beharra sentitu du, haurra anonimatutik atera eta jendaurrean aurkezteko. Eta zein leku egokiagorik Jerusalemgo Tenplua baino, Jesus

2020/01/26

Zortzi ate Jainkoaren Erreinuan sartzeko

Urteko 4. igandea A (2020-02-02)

Joan den igandean, Mateoren ebanjelioak Galilean barna ibilki agertu zigun Jesus, Jainkoaren Erregetzaren berri ona hots egiten. Gaurdanik, jendea zerupeko entzute-areto handi batean bilaraziko du Jesusek, bere inguruan eseraraziz, Jainkoaren erreinu horretako egitaraua entzunez: «Mendiko Hitzaldia»; guk segidako igandetan entzungo duguna.

Entzuleak hautatzea

Jesus ez da politiko bat, ez dabil boto bila gauza guztien gainetik, jendea engainatuz, eta beteko ez dituen promesak eginez. Garbi

2020/01/25

Urteko 3. igandea A 2020-01-26
HOMILIA

Anai-arrebok!

Aurten, nagusiki, San Mateoren ebanjelioa entzungo dugu igandeetan. Gaurko honetan, Jesusen jardueraren hasiera entzun dugu. Ebanjelioaren pasarte honetan puntu hauek dira nabarmentzekoak.

Jesusen jardueraren hasiera. Joan Bataiatzailea preso hartu dutela jakitean ekin dio Jesusek bere ekintzari. Zergatik une honetan? Bada hemen, gauza interesgarri bat kontuan hartzekoa. Gertaera jakin batek eragin dio Jesusi predikatzen hastera. Honek badu zerikusia, duela urte batzuez gero, teologian aipatzen den esapide eta

2020/01/24

URTEKO 3. IGANDEA A 2020-01-26

SARRERA

Senideok, pozik gatoz beste behin Jaunaren hitza entzun eta ospatzera. Hitz hori geure argi izango dugu, eguneroko geure eta munduko gorabeherak egoki ulertu ahal izateko. Izan ere, Jainkoa gorabehera horietan agertuko zaigu. Eta gorabehera horietan zuzen jokatu nahi badugu, hau da egin beharreko galdera: Hau eta hori eta beste hura, gizakiaren onerako al dira? Izan ere, Jainkoaren aintzat gizakia onik ikustea da.
Horretan guztian, Jesus

2020/01/24

Urteko 3. igandea A ABESTIAK 2020-01-26

SARRERA

R/.- Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona! / Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona, / gu geraden guztia. -R/.

Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia. . -R/.

AINTZA

“Aintza zeruan” (3), / Jaunari,
“eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari” (2).

SALMOA

R/.-Jauna dut argi, / eta salbamen.

Jauna dut argi eta salbamen, / nork ni beldurtu?
Jauna

2020/01/21

ZERTAN DUGU ALDATU BEHARRA? (Mateo 4,17-23)

Urteko 3. urtea A 2020-01-26

Ez da gauza zaila Jesusen mezua laburtzea: Jainkoa ez da izaki ez-axola eta urruneko, bere munduan bizi den bat, ardura guztia bere ohorea eta eskubideak zaintzea duen bat. Aitzitik, guztientzat zoririk ona du gogoko. Beraren indar salbatzailea jardunean ari da bizi denaren hondorik hondoenean. Bere sorkarien lankidetza bakarrik nahi du, mundua bere betera gidatzeko: «Hurbil da Jainkoaren erreinua. Bihotz-berri zaitezte».

Baina zertan

2020/01/21

Jesusen jardueraren hasiera
Urteko 3. igandea A (2020-01-26)

Aurreko bi igandeetan Jordan ibaian izan gara, Jesusen bataioa eta Joan Bataiatzaileak eskaini zuen testigantza gogoratuz. Liturgiak, gaur, jauzi handi bat egin du. Jesusen tentazioak (Garizumako lehen igandean irakurriko ditugunak) alde batera utzirik, geroagoko une batean jarri gaitu, Herodesek, Joan Bataiatzailearen predikuaz asperturik, hura kartzelan sartzea erabaki duen unean. Segidan gertatu dena hiru pasarte laburretan kontatu du Mateoren ebanjelioak: Jesusen hasierako jarduera, lehen

2020/01/21

ZERBAIT BERRI ETA ON Pagola-1 (Mateo 4,12-23)
Urteko 3. igandea A (2020-01-26)

Jesusen jarduera eta mezua bildu zituen lehen idazleak hitz hauekin laburbildu zituen: «Jainkoaren Berri Ona» hots egiten zuela Jesusek. Geroago, gainerako ebanjelariek grekozko termino bera (euaggelion) erabili zuten, konbentzimendu bera adieraziz: Jesusek hots egindako Jainkoagan, zerbait «berri» eta «on» sumatzen zuen jendeak.

Ba ote da Ebanjelio horretan, gaur oraino, gure gizarte axolagabe eta fedegabe honetan, gure egun hauetako gizon-emakumeentzat

2020/01/17

Urteko 2. igandea A (2020-01-19)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaiek dei handi bat egin digute: parte hartzeko Jainkoaren erreinua eraikitzen: Jainkoak nahi duen bakearen, adiskidetasunaren, maitasunaren erreinua.

Lehenengo irakurgaian, Babiloniako erbestealdian bere fedeari irmo eutsi dion taldetxoa du buruan idazleak: taldetxo hura izango da argia, ez bakarrik Israel herriarentzat, baita herri guztientzat ere.

Bigarren irakurgaian, Paulok, Korintoko kristau-taldeari idaztean, mundu osoa du gogoan.

Ebanjelioan, Joan Bataiatzailearen arabera, mundu guztia salbatzeko, bere burua eskaini duen bildotsa da

Page 55 of 218