GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/02/08

Kristaua ezin izan da legalista

Urteko 6. igandea A (2020-02-16)

Aldez aurreko oharra

Liturgiak bi ahalbide eskaintzen dizkigu ebanjelioari dagokionez: bata, irakurgai laburra, Mateo 5,17-37ko baieztapen nagusi batzuk bakarrik jaso dituena; eta irakurgai luzea ezer baztertu ez duena, laburraren edukia garatuz. Lehena desharagitua gertatzen da batzuetan eta ideia oso garrantzizkoak utzi ditu alde batera; luzea, berriz, hain korapilatsua da, eta gai han desberdinak jasotzen ditu, ezinezkoa baita homilia batean denak argitzea. Laburrari

2020/02/06

Urteko 5. igandea A 2020-02-09
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaiek, era berezi-berezian jartzen digute begi aurrean geure egitekoa mundualdi honetan. Lehen irakurgaiak, Isaiasen lumaz, esaten digu: Jainkoari eskainitako kultua, otoitza, baraua ez dira ezer, baldin eta goseak den lagun hurkoari kasu egiten ez badiozu. Ebanjelioak, berriz, hona zer dioskun: munduaren gatz eta argi zarete.

Isaias profetak kritika handia egin dio bere garaiko herriari. Joera dute garai horretako israeldarrek otoitz asko egiteko, barau egiteko, Jainkoaren

2020/02/05

URTEKO 5. IGANDEA A 2020-02-09

SARRERA

Senideok, mezara etortzea gauza pozgarria bezain konpromiso handikoa da; hori bizi-bizi ikusteko, Jesusen Espirituaren argia beharko genuke.
Alde batetik, gauza pozgarria da Meza bizitzea. Zergatik? Mezakoan, sagarapenaren ondoko otoitzean esaten dugun bezala, Jainkoak misterio handi hau ospatzera deitu gaituelako; zer poza ez zuten izango Jesusek Azken Afarira gonbidatu zituen haiek?!
Bestetik, konpromisoa da Meza bizitzea. Zer konpromiso? Jesusek ez zituen gonbidatu Azken Afari hartara afaltzera

2020/02/04

MEZA URTEKO A 5 ig ABESTIAK

SARRERA

Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko egia, / Jesus, betiko bizia

Gure bihotz barruan / piztu zure argia;
gaitezen gu munduan / argi Jainkoz betea. R/.

AINTZA

“Aintza, aintza, / Aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

SALMOA Jauna dut argi (Zintzoentzat) (Mintzo-Urteko 2014 3-32)

Jauna dut argi / eta salbamen.

Zintzoentzat /
ilunpean

2020/02/03

IRTEN PERIFERIARA (Mateo 5.13-16)
Urteko 5. igandea A (2020-02-09)

Bi irudi ausart eta harrigarriz eman du aditzera Jesusek zer iritzi duen bere jarraitzaileez eta zer espero duen haiengandik. Ez dute bizi behar, kaskoan beti beren onura, beren fama edo beren boterea dutela. Nahiz eta talde koxkor bat diren Erromaren Inperio tzarraren erdian, lurrak beharrezko duen «gatz» izan behar dute eta munduari falta zaion «argi».

«Lurraren gatz zarete zuek». Galileako jende xumeak berez

2020/02/03

EGITATE ONEN ARGIA (Mateo 5,13-16)
Urteko 5. igandea A 2020-02-09

Gizakiok joera dugu, besteen aurrean garen baino adimentsuago, hobeago, jatorrago agertzeko. Bizi ez dugun perfekzioaren itxurak egiten ematen dugu bizitza, geure eta besteen aurrean.

Psikologoek diote, joera hau, batez ere, geure eta besteen aurrean geure burua baiesteko nahiari zor diogula, besteen balizko gorentasunaren aurrean geure burua defenditu nahi izateari.

«Egitate onen» egia falta izaten dugu, eta hitzontzi eta berriketatsu egiten dugu geure bizitza.

2020/02/02

Gatza eta argia

Urteko 5. igandea A (2020-02-09)

Joan den igandean, Jesusen Aurkezpenaren jaia ospatzean, ez genuen irakurri Mendiko Hitzaldiaren, Zoriontasunen, hasiera. Eta funtsezkoa da hura segidan datozen bi parabola labur hauek ulertzeko.

Parabolak eta zoriontasunak

Zoriontasunak Jesusen mezuaz ardura duen eta bera ulertu nahi duen jendeaz mintzo dira; kristau-elkarteko (Jainkoaren erregetzaren hasieran) kide izan daitekeenaz. Baliorik ezohikoenak aldarrikatuz, esperantza-kantu dira zoriontasunak, gizarteak eta jendetza erlijiosoak zokoraturik dauzkala sentitzen duten guztientzat: Jainko Erregeak bere

2020/02/01

MEZA JAUNAREN AURKEZPENA (2020-02-02)

SARRERA

Goazen elkarturik,
piztuta fedea
Argitan zabalik
maitasun bidea
Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza,
bere Hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.

BEDEINKAZIOA

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe. R/.

Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari,
dei egin haren / izenari.- R/.

GLORIA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,

2020/02/01

Otsailaren 2a Jaunaren Aurkezpena 2020-02-02
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesusen Aurkezpena ospatzen dugu. Dena gaurko ebanjelioak dakarren bezala gertatu ote zen? Segur aski, ez. Baizik eta Jose eta Maria beste juduek egiten zuten bezala joango ziren tenplura: Mariaren garbikuntza (garai hartan uste zuten bezala) egitera eta Jesus, lehen semea (Legeak eskatzen zuen bezala) eskaintzera.

Ebanjelariak, aukera edo parada horretaz baliatuz, katekesi bat eskaini nahi izan digu. Hitz gutxitan esateko, hauxe; ideia-multzo berriak eskaini dizkigu,

2020/01/27

JAUNAREN AURKEZPENA TENPLUAN A (2020-02-02)

SARRERA

Senideok, Jesus Tenpluan aurkeztu izana ospatzen dugu gaur. Garrantzizkoa da jaiaren izena. Ekialdeko Elizan, Topo Egitearen Jaia deitzen diote. Garai batean, gure artean, Mariaren Garbikuntza esaten zitzaion edota Kandelaria eguna, kandelekin egindako prozesioa zela-eta.
Gaur, esan bezala, Jaunaren Aurkezpena deitzen diogu. Epifania egunean bizi izan genuen sinbolismoa bera du gaurko honek ere: Jesus Jauna gizon-emakume guztien argia dela ospatzen dugu.
Bizi gaitezela bihotza irekirik, argi hori

Page 54 of 218