GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/02/21

URTEKO 7. IGANDEA A 2020-02-23

SARRERA

Anai-arrebok, Jesusen Mendiko Hitzaldia entzuten jarraitzen dugu: maitasuna ala gorrotoa? Adiskidea maitatu eta kalte egin diguna gorrotatu?
Gure munduari begira jarririk, gauza ikaragarria da gertatzen ari dena. Komunikabideek aipatzen ez dutena, momentuz, alde batera utzirik, zer ikusten dugu? Istiluak han eta hemen. Gerla toki askotan. Manifestazioetan ere hildakoak. Eta milioika haur goseak hiltzen. Etabar luze bat.
Hau guztia kontuan harturik, zertan da Jesusen mezua? Maita ezazu

2020/02/17

DEI ESKANDALAGARRI BAT (Mateo 5,38-48)

Urteko 7. igandea A (2020-02-23)

Maitasunerako deia liluragarria izan ohi da beti. Segur aski, jende askok onartu zuen Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzeko Jesusek egindako deia. Legearen sintesirik hobena zen dei hura. Baina imajinatu ez zutena izan zen, behin batean arerio edo etsaiak maitatzeko eskatuko ziela.

Alabaina, horixe eskatu zien Jesusek. Bibliako tradizioaren inolako sostengurik gabe, bere herriaren otoitza elikatzen zuten mendekuzko salmoetatik urrunduz, bere ingurunean arnasten zen

2020/02/17

URTEKO ZAZPIGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Maita zure aldeko laguna, ni saindua bainaiz )

Lebitarren liburutik 19,1-2.17-18

1 Jaunak erran zion Moisi:
2 “ Mintza zaite Izraelen semeen biltzar guziari; eta erran:
Izan zaitezte saindu,
ni, Jauna, zuen Jainkoa, saindua bainaiz.
17 Ez izan bihotzean herrarik zure haurridearentzat.
Erraitekoak erran dudarik gabe zure lagunari,
ez dezazun har zure gain haren bekatua.
18 Ez egin mendekurik,
ez izan aiherkunderik zure herritarrarentzat.
Maita zure hurko

2020/02/17

Urteko 7. igandea A (2020-02-23)

Mendekutik maitasunera

Joan den igandean, Jesusen bi baliabide ikusi genituen lege-maisuen legalismoari aurka egiteko: legea beraren azken ondoriotara eraman (hilketa, adulterioa) eta indarrean den legea desegin (dibortzioa, zin egitea). Igande honetako ebanjelioak beste baliabide bat gehituz bukatu nahi du gaia: arau bat jarri beste baten ordez. Mendekuaz eta hurkoarekiko harremanez hitz eginez gauzatu du asmo hori.

Eskuzabaltasuna mendekuaren ordez

Bosgarren kasuak talio-legea hartu du abiapuntutzat («begia begi truk, hortza

2020/02/17

ETSAIAK BERAK ERE Mateo 5,38-48

Urteko 7. Igandea A 2020-02-23

Ezin ukatua da egoera paradoxiko batean bizi garela. «Eskubideak hankapean hartzearen edo indarkeriazko zuzengabekeriaren aurkako sentiberatasuna gero eta handiagoa den bitartean, are handiagoa ari da bihurtzen beste sentimendu hau: antsiatzen diren aldaketa sakonak gauzatu ahal izateko, indarkeria kirten eta neurrigabera jo behar izatearen sentimendua». Horixe zihoen, duela urte batzuk, bere azken Agirian, Jesusen Lagundiko Probintzia-buruen Batzar Orokorrak.

Ematen du problemak konpontzeko indarkeriara jo

2020/02/15

Urteko 6. igandea A 2020-02-16

HOMILIA

Anai-arrebok!

Atzo, larunbata, irakurgaien otoitzaldian irakurri dut, bihotza ukitu didan esaldi hau: «Zergatik, anai-arrebok, kezkatzen gara hain gutxi bata bestearen salbazioaz; zergatik ez gara saiatzen batak bestea laguntzen laguntzaren premiarik handiena dugun hartan, batak bestearen zama eramanez, anai-arreba arteko espiritu edo bihotzez?» (Beato Isaak ”, Stella Monasterioko abadea, in urteko 5. larunbata, in Liturgia de las Horas III)

Halere, Jesusen garaian bezalaxe, jende asko laguntza hori hartzeko

2020/02/14

URTEKO 6 IGANDEA A 2020-02-16

SARRERA

Senideok, gaur ere Mendiko Hitzaldiko zati bat entzungo dugu, aurreko bi igandeetan bezala. Gauza harrigarria da hau. Gizakiok, geure bizitzarako, errezetak-edo nahi izaten ditugu, nola jokatu eta nola bizi jakiteko. Jesusek, berriz, ez digu ematen ez arau xehe jakinik, ez lege zehatzik. Azaleko munduan gelditu gabe, pertsonaren izaeraren barruraino doa Jesus: «Maitatu, maitatu», esan digu. «Ez inor hil» esaten digunean ere, ez da gelditu «ez

2020/02/14

Urteko 6. igandea A ABESTIAK 2020-02-16

SARRERA DOHATSU BIHOTZ GARBIAK (Bened 685)

R/. Dohatsu bihotz garbiak, / ikusiko baitute Jainkoa.

1.-Dohatsu / bihotz barnez / pobreak: / haiena baita / zeruetako / erreinua.
Dohatsu / otzan eta / eztiak: / agindutako / lurraz baitira / jabetuko. R/.

4.-Dohatsu / errukior / direnak:
ziur baitute / lortuko haiek / errukia.
Dohatsu / garbi diren / bihotzak:
haiek baitute /Jaun zerukoa / ikusiko.- R/.

AINTZA

Aintza

2020/02/10

EZ GEURE ARTEKO GERLARI (Mateo 5,17-37)

Urteko 6. igandea A (2020-02-16)

Juduak harro mintzo ohi ziren Moisesen Legeaz. Tradizioaren arabera, Jainkoak berak eman zion Lege hori bere herriari. Harengandik hartu zuten gauzarik onena zen. Lege horretan dator egiazko Jainko bakarraren gogoa. Hor aurkitzen ahal dute behar duten guztia, Jainkoari leial izateko.

Jesusentzat ere garrantzizkoa da Legea, baina ez da jada erdigune. Beste esperientzia bat bizi eta komunikatu du Jesusek: gainean da Jainkoaren erreinua;

2020/02/10

EZ, GURE ARTEKO GERLARI (Mateo 7,17-37)

Urteko 6. igandea A 2020-02-16

Juduak harro mintzo ohi ziren Moisesen Legeaz. Tradizioaren arabera, Jainkoak berak eman zion erregalu Lege hori bere herriari. Beragandik hartu zuten gauzarik hobena zen. Lege horren baitan zegoen egiazko Jainko bakarraren nahia. Hor aurkitzen ahal zuten Jainkoari leial izateko behar zutena.

Jesusentzat ere garrantzizkoa da Legea, baina ez da jada ardatz. Beste esperientzia bat bizi du eta komunikatu du Jesusek: iristear da

Page 53 of 218