GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/03/02

Ukapenetik garaipenera (Mateo 17,1-9)
Garizumako 2. igandea (2020-03-08)

Hilabete eta apur bat gehiagora, Aste Santua hasiko denean, gure kaleetan Jesu Kristo gurutziltzatuaren askotariko irudiak igaroko dira. Jendeak errespetu handiagoaz edo txikiagoaz begiratuko die. Ez du esango, ordea, inork: «Terrorista zen eta biraogilea. Oso ondo egin zioten hiltzearekin». Baldin eta Jesusen gure irudia, beraren azkena hain tragikoa izan arren, baikorra bada, hein handian gaurko ebanjelioari zor izango diogu.

Igande honetako hiru irakurgaien gai

2020/03/02

BELDURRA ELIZAN (Mateo 17,1-9)
Garizuma 2. Igandea A 2020-03-08

Segur aski, beldurra da Jesusi leial jarraitzean, kristauak gehienik gerarazten dituena. Gaur egungo Elizan bada bekaturik eta ahuldaderik, baina nagusiki arriskuarekiko beldurra dago. Hirugarren milurtekoa kristau-fedearen bizipena berritzeko ausardiarik gabe hasi dugu. Ez da zaila beldur horietakorik seinalatzea.

Beldurra diogu berri den edozeri, «iraganari eusteak». Ebanjelioari leial izatea automatikoki bermatuko balu bezala. Egia da, Vatikano II.a kontzilioak biribil baieztatu zuela Elizan «eten gabe

2020/02/29

Garizumako 1. igandea A (2020-03-01)
HOMILIA

Anai-arrebok:

Garizuma hasi berria dugu, joan den asteazkenetik. Gaurko ebanjelioa Jesusen hiru tentazioez mintzo zaigu.

Lehenik eta behin, zer da garizuma oro har? Labur-labur esango dut.

Garizuma esperantzaren bidea da. Izan ere, Pazkorako prestatzeko aldia da. Gure esperantza da Pazkoa. Berrogeialdi hau Pazkoaren argipean bizi behar dugu. Pazkoa piztuera da. Jesusen eta gure piztuera. Garizuma, penitentzia-aldia ere bada, baina penitentzia ez da helburua, bidea da.

Horrenbestez, on egingo digu

2020/02/28

GARIZUMAKO 1. IGANDEA A 2020-03-01

SARRERA

Senideok, hasia dugu Garizuma, joan den asteazkenetik, hausterre-egunetik. Ez da triste bizitzeko aldia. Ez da jendearen aurrean triste agertzeko aldia. Kontrako zerbait esan digu Jesusek ebanjelioan: barau egiten baduzu, ez agertu jendeari barau egiten ari zarela; limosna egiten baduzu, ez dezala jakin zure ezker eskuak eskuin eskuak egin duen limosnaren berri; otoitz egiten baduzu, ez otoitz egin jendeak ikusiko zaituen lekuan.
Senideok, aldi berezia da

2020/02/24

Garizumako 1. igandea A ABESTIAK (2020-03-01)

SARRERA

Entzun, Jainko, errukiorra,/ bekatarion negarra.

Zuri begira / guztion erosle,
negar ta malko / damuturik gaude.
Oroitu, Jauna, / gaituzula maite.

HAUTSA EZARTZEA

R/.- Damu dut Jauna, bihotz guztitik, / zu nahigabetu izana:
ez, ez, gehiago bekaturikan / nire Jaungoiko laztana.

Minaren minez, Jesus maitea, / daukat bihotza leherturik,
Ikusirikan nire bizitza / dena bekatuz beterik.-R/.

Zure oinetan orain naukazu / begi-bihotzak urtutzen,
barru-barruko negar-saminez / barkazioa eskatzen.-R/.

SALMOA

Erruki,

2020/02/24

GURE TENTAZIO HANDIA (Mateo 4,1-11)

Garizumako 1. igandea A (2020-03-01)

«Jesusen tentazioen» kontakizuna ez genuke hartu behar arin-arin. Hor deskribatzen diren tentazioak ez dira ikuspegi moralekoak. Kontakizunak ohartarazten digu geure bizitza hondatu dezakegula, baldin eta Jesusek hartu duen bidetik desbideratzen bagara.

Lehenengo tentazioa joan-etorri erabakitzailekoa da; izan ere, errotik makurtu eta usteldu baitezake gure bizitza. Itxuraz, Jesusi gauza xume eta on bat aurkeztu diote: Jainkoa gosearen zerbitzura jartzea. «Jainkoaren Semea bazara, agindu ezazu

2020/02/24

Adam, Eva eta Jesus tentazioaren aurrean

Garizuma 1 ig A (2020-03-01)

Garizuma, Pazkoa ospatzeko konbertsio eta prestaera-aldia, hastean, bi jarrera oso desberdin ekarri ohi dizkigu gogora Elizak, tentazioaren aurrean: Adamena eta Evarena, zeinetan geure burua ikus baitezakegu islaturik, eta Jesusena. Lehenengo kasuan, ahuldadea da nagusi, bat-batean erortzea; bigarrenean, aldiz, indarra, probaldiari eutsi ahal izateko gaitasuna. Kontrakotasun honek ez gaitu, ez etsipenera eraman nahi, ez salatu nahi zein ahul eta gaizto garen. Aitzitik,

2020/02/24

GAUR EGUNGO ELIZAREN TENTAZIOAK (Mateo 4,1-12)
Garizuma 1. Igandea A 2020-03-01

Lehen tentazioa «basamortuan» gertatu da

Baraualdi luze baten ondoren, Jainkoarekin topo egitera emanik, gosea sentitu du Jesusek. Orduantxe iradoki dio tentatzaileak zer egin, bere buruan pentsatuz eta Aitaren egitasmoa alde batera utziz: «Jainkoaren Semea bazara, esazu harri hauek ogi bihur daitezen». Jesusek, ahuldurik baina Jainkoaren Espirituaz beterik, erantzun dio: «Gizakia ez da bizi ogiz bakarrik, baizik eta Jainkoagandik datorren hitz guztiez».

2020/02/22

Urteko 7. igandea A (2020-02-23)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko hiru irakurgaiak gizon-emakume guztioi egindako dei honek batzen ditu: «guztiok santu, maitasuna dela bide». Askotan uste izan da, pertsona berezi batzuk bakarrik daudela deituak santu izatera. Liburu santuetan ageri den dei hau indarberritu du Vatikano II.a kontzilioak. Guztiok gaude Jainkoa maitatzera deituak, lagun hurkoa maitatuz.

Duela hiru igande, urteko 4. igandean, Zoriontasunak entzun genituen: Jesusen aldarria edo oihu pobreen alde. Duela 2 igande, urteko 5.

2020/02/21

Urteko 7. igandea A ABESTIAK (2020-02-23)

SARRERA

Jaungoiko Santua,
Jaungoiko indartsua,
Jaungoiko hilezkorra:
“gaitz guztietatik
gorde gaitzazu, Jauna” (2).

AINTZA

Aintza zeruan (3) Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari,
eta bakea eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.

Ene arima, goretsazu Jauna,
nire barren osoak haren izen deuna.
Ene arima, goretsazu Jauna,
eta ez ahaztu hark zuri egina.

Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Kristoren Hitza / betetzen duenagan,
Jainkoaren

Page 52 of 218