GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/03/23

ATE BAT ZABALIK Joan 11,1-45
Garizumako 5. igandea A 2020-03-29

Harrapatuegi gauzka «honakoago» ” hartaz arduratu ahal izateko. Nahasten eta esklabotzen gaituen bizi-erritmoak mendean harturik, eguneroko albisteen eta gertaeren informazio itogarriak josirik, garapen teknikoak eskura jartzen dizkigun erakargarritasunez liluraturik, ematen du, ez dugula mugitzeko leku dugun «bizitza hau» baino zeruertz zabalagoren beharrik.

Zertan pentsatu «beste bizitza batean»? Ez ote da gauza zentzuzkoagoa, gure indar guztiak mundu honetan geure bizitza ahalik hobekien antolatzen

2020/03/23

HORRELA NAHI DUT NIK HIL
Garizumako 5. Igandea A (2020-03-29)

Jesusek ez du ezkutatu sekula Betanian bizi diren hiru anai-arrebekiko maitasun beroa. Segur aski, Jerusalemera igotzen den guztietan etxean hartzen dutenak dira. Behin batean, Jesusek enkargu bat jaso du: «Gure neba Lazaro, zure adiskidea, gaixo dago». Handik gutxira, herrixka hartarako bidea hartu du Jesusek.

Iritsi denean, Lazaro hila da. Jesus ikusi duenean, Mariak, ahizpa gazteenak, negarrari eman dio. Ezin kontsolatu du inork.

2020/03/23

Fedea bizitzan koronabirusaren aldian (Joan 11,1-45)

Garizumako 5. igandea A (2020-03-29)

Migel Unamunok esan zuen: «Arrazoiz, arrazoi gabe edo beraren aurka, gertatzen da ez dudala hiltzeko gogorik». Jenderik gehiena egongo litzake prest hitz horiek sinatzeko, batez ere pandemiaren garai honetan. Baita laugarren ebanjelioa ere, nahiz eta beronen idazlea ez duen heriotzak obsesionatzen, baizik eta biziak.

Hitzaurrean Jesus agertu digu, Jainkoaren Hitza, biziaren nagusi bezala. Geroago, hitzaldi programatikoan, Lazaroren piztuera aurreratuz, esan du Jesusek:

2020/03/17

martes, 17 de marzo de 2020
Otoitz sarea josi daigun

Eguerdiko 12etan parrokiko kanpaiak joko dabe. Ordu horretan, etxean ala lanean egon, bakarrik ala familian, danok egin otoitz bat. Parrokia itxita egonda be, danok bat egin otoitzean. Orma bako eleizea osatzen dogu.

Atzo ” hasi genduan Otoitz sarea josi daigun eta hainbat partehartzaile izan ditu. Hiru sugerentzia jaso doguz:
1.- Zergaitk ez egin danok ordu berean.
2.- Edadeko jende askok ez daiela

2020/03/16

2020/03/16

BAZTERTUENTZAT (Joan 9,1-41)
Garizumako 4. igandea A (2020-03-22)

Jaiotzez da itsua. Ez berak, ez gurasoek dute inolako errurik, baina bere zoria markatua du betiko. Jainkoak zigortu duen bekataritzat hartu du jendeak. Ikasleek galdetu diote Jesusi ea zeinena den bekatua: itsuarena berarena ala haren gurasoena.

Beste era batean begiratu dio Jesusek. Ikusi duen momentutik, hura bere zoritxarreko eskale-bizitzatik ateratzea erabaki du, jende guztiak gutxiesten badu ere, bekataritzat hartuz. Jainkoaren deia sentitzen du Jesusek:

2020/03/16

Espirituzko komunioa
(Raymond Centène jauna, Vannes-ko (Frantzia) apezpikuak moldatua; Dionisiok egokitua):

Jesus Jauna, sinesten dut hor zirela egiaz Eukaristiako sakramentu sainduan. Maite zaitut guztiz gainetik eta arima guztiaz desiratzen zaitut.

«Jainko, ene Jainkoa, zure egarriz daukat arima, zure antsiaz gorputza, lur idor, egarri, urgabe iduria.» (62 salmoa).

Gaur hartu nahi zintuzket Andre Mariaren amodio guztiarekin, sainduen bozkario eta kartsutasunarekin.

Sakramentuz ezin hartu zaitudanaz geroz, zatoz espirituz bederen nire arima sustatzerat.

Garizuma garai honetan, derrigorrezko

2020/03/16

2020/03/16

BEGI BERRIAK (Joan 9,1-41)

Garizumako 4. igandea A 2020-03-22

Siloeko itsuaren kontaeraren egiturak kontraste bortitz bat du giltzarri. Dena dakitela uste dute fariseuek. Ez dute ezeren dudarik. Beren egia ezarri ohi dute. Itsu izandako gizajoa sinagogatik kanporatzeraino iritsi dira: «Guk badakigu Moisesi Jainkoak hitz egin ziola». «Badakigu sendatu zaituen gizon horrek ez duela larunbata gordetzen». «Badakigu bekatari dela».

Aitzitik, Jesusek sendatu duen eskaleak ez daki ezer. Soilik, bere esperientzia kontatzen die aditu nahi

2020/03/16

Kondenatua den lekukoaren kasua

Garizumako 4. igandea A (2020-03-22)

«Nire semeari lekuko izateko dei egin zioten, bi ordutik gora egin zioten galdaketa eta erruduntzat kondenatu zuten azkenean. Entzun al duzu ezer horrelakorik». Jaiotzez itsua den baten aitak galdetu dit, ahots apal, agintarien beldurrez. Jerusalem hiria, kasu hau dela eta, zirrarak joa dago jai nagusiaren egun hauetan.

Joan den larunbatean hasi zen guztia, jaiotzez itsu zen mutiko bati Jesus izeneko galilear batek itsutasunetik libratu

Page 50 of 218