GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/04/06

Ez Jainkoa, ez Kristo, ez piztuera
Piztuera Igandea A (2020-04-12)

Aukeratze bitxia

Hauek dira igande honetan Elizak gehienik errepikatzen dituen bi esaldiak: «Kristo piztu da» eta «Jainkoak Jesus piztu du». Itun Berrian gai honetaz gehienik baieztatzen dena laburtzen dute biek.
Halere, igande honetako ebanjeliotzat beste hau hautatu dute: protagonistatzat ez Jainkoa, ez Kristo duena, ez piztuera aitortzen duena. Aipatzen dituen hiru protagonistak gizaki huts dira: Maria Magdalena, Simon Pedro eta ikasle maitea.

2020/04/06

Astea Santua A 2020
«Izan errukitsu zuen Aita errukitsu den bezala»

Kristautasunak dituen menderen ondoren, gaur egun beharrezkoa dugu errukia berreskuratzea, «jarduera praktiko baten printzipio gisa». Ezin muga daiteke uneren batean edo bestean «erruki-egintza batzuk egitera», sufrimendu askoren kausa zuzengabeei erreparatu gabe. Errukiaren dinamikan, lehenik eta behin besteren sufrimendua baitaratu, barneratu, behar dugu, geure eginez. Barneratua dugun sufrimendu horrek erreakzio bat eragingo du; portaera eraginkor eta erantzukizunezko baten abiapuntu bilakatuko da;

2020/04/06

FEDEA BERPIZTUAGAN (Mateo 28,1-10)
Pazko. Piztuera igandea A 2020-04-12

Kristauok ez genuke ahaztu behar, Jesu Kristo berpiztuagan sinestea kredoko formula bati «bai» esatea baino asko gehiago dela. Askoz gehiago, duela bi mila urte inguru Jesus hilari gauza harrigarri bat gertatu zitzaiola baieztatzea bera ere baino.

Berpiztuagan sinestea, Kristo orain bizi dela sinestea da, indartsu eta kreatzaile, biziari bere azken zoriraino eragiten ari dela eta gizadia liberatzen, behin betiko nahas-mahasean eror ez dadin.

Berpiztuagan

2020/04/01

San Mateok dakarren Nekaldiari iruzkina (Erramu igandea 2020-04-05)

Segidan zer eskaintzen dudan;

Ez da iruzkin deboziozko bat, Joan Sebastian Bach-en San Mateoren araberako Nekaldiaren tankerakoa; hartan, korua eta bakarlariak tartekatuz doaz ebanjelio-testuan beren afektuak eta sentimenduak. Ebanjelioak ez dira idatzi jarrera horrekin, baizik eta egundoko soiltasunez. Nahiz eta gehiegi esatea den Nekaldiaren kontakizunak Jesusen arerio batek idatzia dela ematen duela, ez zaie nabari inoiz ere ebanjelariei sentimentalismoa sustatu edo faboratzeko

2020/03/30

EZ ZION EZERK ATZERA EGINARAZI (Mateo 26,14—27,66)
Erramu igandea A (2020-04-05)

Joan Bataiatzailea hiltzea ez zen izan ezusteko bat. Judu-herrian oso hedatua zen ideia baten arabera, profetaren zoria ulertezina izatea da, ukatua izatea eta, kasu askotan, heriotzara galdua izatea. Segur aski, oso garaiz barruntatu zuen Jesusek beretzat indarkeriazko azken bat.

Jesus ez zen izan suizida bat, ez zen ibili martiritzaren bila. Ez zuen sekula sufrimendua opa izan, ez beretzat, ez beste inorentzat.

2020/03/30

Abiaduraren arriskua bizitzeko modua

Christus vivit agiriaren 277. zenbakian, Frantzisko aita santuak ohartarazi digu, batez ere gazteei, abiadurak eragiten digun zorabio-moduko batez:

«Gaur egun bonbardatzen gaituzten hainbat estimuluren antsiak eta abiadurak barne-isiltasunerako lekurik gabe uzten gaituzte: Jesusen begiratua eta beraren deia entzuteko lekua den hori gabe.
Bitartean, proposapen makilatuak, apainduak, iritsiko zaizkizu, eder eta sakon itxurakoak, baina denborarekin hutsik, akiturik eta bakarrik utziko zaituztenak. Ez dakizula horrelakorik gerta; izan ere, mundu

2020/03/30

Igandea erramurik GABE (2020-04-05)

Koronabirusak lortu du gerla zibilek eta mundukoek aspalditxo honetan lurralde katoliko batzuetan lortu ez zutena: Erramu igandean prozesiorik ez egitea. Igande honetako liturgiako lehen ekintza izan ohi da prozesioa, Jesus Jerusalemen era solemnean (eta suizidan) sartu izana gogoratzen duena. Geza Vermes parafraseatuz: «ausarkeria-egintza unerik desegokienean».

Liturgiaren bigarren zatiak ez du antzeko izaera pozgarri eta jaitsurik. Mateoren araberako Nekaldia irakurtzea du erdigune; beroren zentzua argitu nahi duten bi testu

2020/03/30

EZ ZAITEZ JAITSI GURUTZETIK Mateo 26,14─27,66
Erramu igandea A 2020-04-05

Ebanjelioen kontaerak dioenez, Jesus gurutziltzatuaren aurretik igarotzen zirenek iseka egiten zioten, eta, beraren sufrimenaz barre eginez, bi iradokizun sarkastiko egiten zizkioten: Jainkoaren Semea bazara, «salba ezazu zeure burua» eta «jaitsi zaitez gurutzetik».

Horixe da, zehazki, gure erreakzioa sufrimenduaren aurrean: geure burua salbatu, geure ongizatea bakarrik kontuan hartu eta, ondorioz, heriotza saihestu, bizitza guztian sufriaraz gaitzakeen guztia nola urrunduko ibili. Gu bezalakoa izango

2020/03/24

KEINUAK
(Badira beste zeinu batzuk ere)

Hau poza, ene Jainko, zu aurkitu izateaz!
Baina zeuk ninduzun aurkitu lehenago.
Urrunetik ninduzun ikusi, niri begira gelditu
eta begi-keinua egin zenidan.

Ikusi nuen zure keinua arbolan, arrosan, txorian,
errekaren xuxurlan.
Baina ez nekien zureak zirela keinuak.
Bigarrenez, hirugarrenez keinu egin zenidan
eta zure adiskideek eman zidaten arte misterioaren berri:
«Beraren zeinu dira, Jesusek erakutsi zigun horiei antzematen».

Ikusi nuen zer zuten arbolek barnean,
zer arrosak,

2020/03/24

ERREGUA
Martxoaren 24: San Oskar Romeroren eguna,
San Salvadorreko artzapezpikua eta martiria.
(Romeroren hitzez eta esaldiez ehundua)

Artzaina, egia zeure herriarekin zenuen aurkitu.
eta martirien podiumetik zara ari oihuka.
Elizaren baitara genuen begiratzen
eta ez genuen eraberritzen.
Ireki genituen leihoak, irten ginen kalera,
besarkatu genuen jende pobretua
eta amore eman zuten Elizaren murruek.
Behartsuek zizkiguten belarriak ireki.
Eta piztu zuten txinparta gure begietan,
ikusteko zer zegoen han aurrean:
miseria kolektiboa, zuzengabekeria

Page 49 of 218