GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/04/19

Desilusiotik gogo-berotasunera Lukas 24,13-35

Pazkoaldiko 3. igandea A (2020-04-26)

Pandemia eta esperantza (aurretiazko oharpena)

Israelgo profetak haize kontra jardun ziren beti. Ikuspegi politiko, sozial eta ekonomikotik, egoerak ona zela ematen zuenean, zuzengabekeria eta ustelkeria erlijiosoa saltatu ohi zituzten. Den oker zebilenean, Babiloniako erbestaldiaren ondoren, adibidez (K.a. VI. mendean), esperantza eta kontsolamendu-mezua hots egin zioten herriari.

Dakiguna ahaztu beharra (ebanjelioa: Lukas 24,13-35)

Emausko ikasleen kontaera ulertu ahal izateko, ahaztu egin behar da iragan egunetan, larunbat Gaubeilatik,

2020/04/13

ERRUKI-EGINTZAK
(ikus Mateo 25,31-46)

Tradiziozko erruki-egintzak:
Jaten eman gose denari
Edaten eman egarri denari
Jantzi biluzik dena
Gaixoak bisitatu
Presoak askatu
Erromesari ostatu eman
Hildakoei lur eman.

Zazpi hauei, Elizaren tradizioak beste zazpi errukizko egintza espiritual gehitu dizkie:
Irakatsi ez dakienari
Aholku ona eman behar duenari
zuzendu erratu duena
barkatu irainak
kontsolatu triste dagoena
jasan pazientziaz hurkoaren akatsak
erregutu Jainkoari bizidunen eta hildakoen alde.

Gaur egun, beste batzuk gehitu genitzake:
Aterpetuek harrera

2020/04/13

JESUSEK DU ELIZA SALBATUKO (Joan 20,19-31)
Pazkoaldiko 2. igandea A (2020-04-19)

Jesus indarrez hil izanaz izuturik, etxe ezagun batean babestu dira ikasleak. Berriro elkarrekin dira, baina Jesus ez dute berekin. Inork bete ezin duen hutsune bat da elkarte horretan. Jesus falta zaie. Nori jarraitu orain? Zer egin hura gabe? «Iluntzen ari du» Jerusalemen; baita ikasleen bihotzean ere.

Etxe barruan dira, «ateak itxirik». Jada ez misiorik ez jomugarik ez duen elkartea da, bere

2020/04/13

POZA ETA BAKEA Joan 20,19-31
Pazkoaldiko 2. igandea A 2020-04-19

Ikasleei ez zitzaien erraza gertatu bizitzen ari zirena adieraztea. Narratzeak eskaintzen dituen baliabide-mota guztietara jotzen dute. Muina, halere, bat bera da izan beti: Jesus bizi da eta berekin dute berriro. Hau da funtsezkoa eta erabakitzailea. Bizi-bizirik berreskuratu dute Jesus.

Dei egin dienarekin egin dute topo ikasleek, kinka batean alde batera utzi duten harekin. Emakumeek beraien duintasuna defenditu duen hura besarkatu dute, adiskidetzat

2020/04/13

Pazkoaldia A urtea 2020-04-19
Geure begiak baikor egin esperantza berreskuratzeko

Nola berreskuratu esperantza? Laguntzen ahal zaio pertsona bati esperantza berreskuratzen? Zer eta zein izan daiteke laguntza du? Zein bide hartzen ahal dugu konpromisoa hartua dugunok Jesusen Berri Ona hots egin eta kutsatzeko?

Esperantzarik gabeko pertsona, bere problema (dena delakoa) gauza ezkor bailitzan ari ohi da bizitzen. Okerrena, ordea, beste hau dateke: problema horretatik abiatuz, beraren esperientzia ezkor hori hedatuz joatea apurka-apurka, olio-txorrota

2020/04/13

Tomas sinesgabea eta elkarte sinestuna
Pazkoaldiko 2. igandea A (2017-04-23)

Jesus berpiztuaren agerpen guztiak dira bereziak. Gaurkoa kontatzean ere desberdin dira ebanjelariak: Markosentzat hiru dira hilobira joan diren emakumeak (Maria Magdalena, Maria Kleofasena eta Salome); Lukasenean ere hiru dira, baina beste batzuk (Maria Magdalena, Joana eta Maria Santiagorena); Mateogan bi dira (bi Mariak), eta Joanengan, berriz, bakarra da (Maria Magdalena, nahiz eta, ondoren, pluralean mintzo den: «ez dakigu non ezarri duten»).

2020/04/06

2020/04/06

Victimae Paschali laudes

Pazkotako Bildotsari
kantuz has, fededunak;
Ardientzat bildotsa,
bekatorentzat Kristo
hil da gu baketuz Aitarekin.
Hiltze ta biziaren
gudu miresgarria :
bizien Nausia hilik, bizi.
Errazu, Maria,
non zer duzun ikusi.
Piztu denaren hobia,
eta piztu Kristoren loria.
Aingeruak eta
hil-oihalak lekuko.
Piztu da Kristo, pitz gaiten :
Galilean zuen beha (zain) dago.
Zinez Kristo

2020/04/06

Ostegun Santua: muina (2020-04-09)
(Baionako Elizbarrutiko web orritik hartu eta egokitua)

Kontzilioak egun santuei beren pazko izatea eman dienetik, ostegun santuak bere egiazko nortasuna bereganatu du, gure fedearen erdi-erdian dena ospatzea : heriotzatik piztuerara «pasatzea» (Pazkok hori esan nahi du). Heriotza, heriotza libratzailea lehen irakurgaian erakutsia da : Juduek ospatzen zuten askatasua, bildots bat sakrifikatzea zen. Bildots hura kristoren aitzin-irudia zen, bekatua kentzen duen Jainkoaren bildotsa, bide berez egiazko libertatea ematen

2020/04/06

GALILEARA ITZULI (Mateo 28,1-10)
Pazko igandea A (2020-04-12)

Ebanjelioek hiru emakume miresgarriren oroitzapena gorde digute: Jesus hobiratua izan den hilobira hurbildu dira hirurak larunbat egunsentian. Ezin ahaztu dira Jesusez. Beste inor baino gehiago maite dute. Gizonezkoek, aldiz, ihes egin dute, eta ezkutatu egin dira, agian.

Hilobira iristean emakumeek entzun duten mezuak aparteko garrantzia du. Ebanjeliorik zaharrenak dio: «Nazareteko Jesusen bila zabiltzate, gurutziltzatua izan denaren bila? Ez da hemen. Piztu da». Oker handia

Page 48 of 218