GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/04/27

JAUNA DUT ARTZAIN

Artzain adoretsua, artegitik ateratzen gaituzu
eta bidean jartzen zeurekin
beste larre eta iturri batzuen bila.
Doktrina potoratuak (kontserba ontziratuak) zapuztera garamatzazu,
erritu behin eta berriz errepikatuak eta zentzurik gabeak bazter uztera;
eta dioskuzu: Joan bihotzak zaramatzaten lekurantz.
Zu zara artzain ona.
Zurekin, mendetasunetik
fede gozagarri eta pertsonalera igarotzen gara,
artaldekeriatik elkartasunera,
ikaratik askatasunera,
bakoiztasunetik solidaritatera,
beldurretik seme-alabatasunera.
Zurekin, etena dugu isiltasuna
eta ausardia dugu ahots ozenerako,
salaketarako eta

2020/04/27

BAZKOKO LAUGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Bihotz berritzerako deia eta lehen bataioak)

Apostoluen Egintzetarik 2,14.36-41

Mendekoste egunean,
14 Petrik, hameka Apostoluen artean xutik, ozenki erran zuen:
36 “ Jakin beza segurki Izrael herri osoak:
zuek gurutzefikatu duzuen Jesus hura,
Jainkoak Jaun eta Kristo egin du.”
37 Hitz hauek bihotza hunkitu zioten entzuleeri,
eta Petriri eta beste apostolueri erran zioten:
“ Anaiak, zer egin behar dugu? ”
38 Petrik ihardetsi zioten:
“ Bihozberri zaitezte,

2020/04/27

Jauna eta Mesias, eredua, artegiko atea (Joan 10,1-10)
Pazkoaldiko 4. igandea A (2020-05-03)

Etxeraturik jarraitzen dugu, ez juduen beldurrez, ikasleak bezala, baizik eta koronabirusaren beldurrez. Baina igande honetako irakurgaiak lagungarri izango ditugu itxialdia esperantzaz bizitzeko.

Hasierako lau titulu hauek laburbiltzen dute 4. igande honetako irakurgaiek Jesusez esan dutena: Jauna eta Mesias dela dio Pedrok Eginak liburuan (1. irakurgaia); sufrimena jasateko orduan eredu proposatu digu Pedroren lehen gutunak (2. irakurgaia); artegiko atea delako

2020/04/27

JESUS DA ATEA Joan 10,1-10
Pazkoaldiko 4. igandea A 2020-05-03

Jesusek kontaera metaforiko bat proposatu dio fariseu-talde bati, Israelgo gidari erlijiosoak gogor kritikatuz. Artzain-bizitzatik hartua du eszena. Artaldea bildurik dago artegian, hesi eta murru txiki batek inguratuan, zaindari batek sarrera begiratzen duela. Jesusek, hain juxtu, ardietarako bide den «ate» horri erreparatu dio.

Bi era daude artegira sartzeko. Bakoitzak artaldearekin zer egin nahi duen da kontua. Norbait artegira hurbildu eta «atetik sartzen ez

2020/04/20

2020/04/20

2020/04/20

Romano Guardinik gaixotasun luze baten ondoren jaulki zuen: «Gogoeta egin dut, ikusteko, ea hitz bat topa litekeen adierazteko giza jarrera egoki bat biziaren aurrean, eta ez dut topatu bat besterik: Esperantza – Konfiantza. Konfiantza, zertan? Bizian? Existentziari dagokionean? Uste dut, abstrakzio oro errakuntza bat izango litzatekeela. Aitzitik, mundua kreatu duen harenganako konfiantza da, zentzu goren-gorenekoan mundua gidatzen eta kudeatzen duen harenganako konfiantza. Alde erabakitzailea Jainkoaren onginahia da, errotik onbera da

2020/04/20

«Eta esperantza, dio Jainkoak,
hori bai dela gauza harrigarria,
neu ere harriturik nauka,
hori bai dela zerbait
zinez harrigarria.
Jende gizajo honek ikustea
nola ari diren gauzak gertatzen
eta uste izatea bihar dena hobe izango dela,
hori bai dela txundigarria
eta da, askoz ere,
gure graziaren mirarik handiena.
Neu ere txunditurik nauka horrek»
Peguy (aipatua in Vida Nueva nº 3062, 9-15/12/2017, 26. or.)

2020/04/20

HARRERA EGIN EBANJELIOAREN INDARRARI (Lukas 24,13-35)

Pazkoaldiko 3. igandea A (2020-04-26)

Jesusen ikasleetarik bi Jerusalemdik kanpora doaz. Triste eta lur jota. Bihotzean itzali egin zaie Jesusengan jarria zuten esperantza, gurutzean hiltzen ikusi baitute. Halaz guztiz, hartaz gogoeta egiten jarraitzen dute. Ezin ahaztu hartaz. Amets hutsa izan ote da guztia?

Bizi izan duten guztiaz hizketan eta eztabaidan ari direla, Jesus hurbildu zaie eta bidelagun dute. Alabaina, ikasleek ez diote antzeman. Halako konfiantza eskaini zioten

2020/04/20

BI ESPERIENTZIA GILTZARRI Lucas 24,13-35

Pazkoaldiko 3. igandea A 2020-04-26

Hainbat urteren ondoren, berez harrotu zen arazoa, egiazkoa benetan, kristau-elkarteetan. Pedrok, Maria Magdalenak eta gainerako ikasleek esperientzia oso «bereziak» bizi zituzten, heriotza ondoren bizirik agertu zitzaien Jesusekin topo eginez. Jesus berpiztuagan «sinestera» eragin zien esperientzia haiek. Baina jarraitzaileen taldera geroago hurbildu zirenek, nola esnatu eta elikatu behar zuten fede hori bera?

Hauxe dugu gaur egun geure arazoa ere. Guk ez ditugu bizi izan

Page 47 of 218