GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/05/11

Poza, esperantza, maitasuna Joan 14,15-21
Pazkoaldiko 6. igandea A (2020-05-17)

Joan den igandean komentatu nituen Elizaren hiru egoerekin jarraitzen dute irakurgaiek: Eliza jaioberri, Eliza sufrikario-jasaile, Eliza sinesle.

Eliza jaioberria: elkarte berri baten eredu (Lehen irakurgaia: Eginak 8,5-8.14-17)

Diakonoen erakundea antolatu ondoren, haietako baten jarduera dakarkigu Lukasek: Feliperena, Samariako elkartea fundatzen. Honetaz baliatu da, edozein elkarte berrik izan beharko lituzkeen ezaugarriak adierazteko.
1) Ez du inor baztertu behar. Felipe Samariara joan da, juduentzat eskualderik mespretxatuena

2020/05/11

JESUSEN EGIAN BIZI Joan 14,15-21
Pazkoaldiko 6. igandea A 2020-05-17

Ez da bizitzan hain esperientzia misteriotsu eta sagaraturik nola den agur egitea heriotzaz harago doan pertsona maite bati. Horregatik, Joanen ebanjelioak Jesusen azken agurrean beronen testamentua gorde nahi izan du: behin ere ezin ahaztua.

Gauza bat du oso argi ebanjelariak. Munduak ezin ahalko du, ez «ikusi», ez «ezagutu» Jesusengan ezkutuan dagoen egia. Askorentzat, mundu honetan ezer gertatu ez balitz bezala bizi izango

2020/05/10

2020/05/06

2020/05/04

Pazkoaldiko 5. igandea A
KOINONIA 2014-05-18

Joanen ebanjelioak jaioberri den kristau-elkarteak bizi duen egoera kritikoa islatzen du, garatzen ari den ingurugiro etsai eta arriskutsuak eragindako egoera. Jesus, zimentarria ez ezik, bidea, egia eta bizia da. Ikasleak nahasturik-edo daude Jesusen Hitzekin. Gaurko pasartearen aurreko txataletan Jesusek bi hauek iragarri ditu: Judasen saldukeria eta Pedroren ukoa. Pasadizo honek, beraz, ikasleen krisi-egoera islatzen du, ez baitute ulertzen Jesusen bide hori zer den. Jesusen

2020/05/04

BIDEA

Zuloz eta harri-kaskarrez betea den arren
eta bihurgune asko izan,
aldapak eta ordekak zeharkatzen dituen arren
eta pendiz ugari izan,
estua eta berdegunerik ez duen arren,
batzuetan hautsak hartua,
besteetan lokatzak,
handik noake zure arrastoari jarraituz,
utopiak amestuz,
gerizaren bila,
helmugaren gura,
esperientziaz gozatuz.
Eta Zu, aurretik zoazela,
agertzen zatzaizkit eta eskaintzen egunero
Bidea, Egia eta Bizia bezala. (Ulibarri, Fl.)

2020/05/04

Pazkoaldiko 5. igandea A (2020-05-10)
Eliza jaio berri, sufrikario-jasaile, sinesle

Joan den igandean esan nuenez, Pazkoaldiko igandeetako hiru irakurgaiak Elizaren jatorriaz mintzo zaizkigu, Elizaren kontrako pertsekuzioez eta Jesusekin dugun erlazioaz.

Eliza jaio berria (Lehen irakurgaia: Eginak 6,1-7)

Lehen irakurgaiak diakonoen eratzea dakarkigu, eta hasiera hartako kristau-elkartearen ugaltze hazkorra, apaizak ere atxiki zitzaizkiola azpimarratzen duelarik.

Jerusalemgo elkartea, hebreera hizkuntzako juduek eta greziera hizkuntzako juduek (segur aski, jatorriz atzerritarrek, Diasporakoek) osatzen zuten. Bazituzten orduan ere hizkuntza-arazoak,

2020/05/04

BIDEA (Joan 14,1-12)
Pazkoaldiko 5. igandea A (2020-05-10)

Azken Afaria bukatzean, ikasleak sumatzen hasi dira, Jesus ez dutela jada berekin luzerako izango. Judas presaka irtetea, Pedrok laster ukatuko duela iragartzea, Jesusen hitzak laster joango dela esanez: horrek guztiak utzi ditu koloka eta larri. Zer izango da beraiez?

Jabetu da Jesus haien tristuraz eta nahasmenduaz. Bihotza hunkitu dio horrek. Bere buruaz eta datorkionaz ahazturik, ikasleei bihotz ematen ahalegindu da: «Ez dadila larritu zuen

2020/05/04

EZ ZAITEZTE GELDITU JESUS GABE Joan 14,1-12
Pazkoaldiko 5. igandea A 2020-05-10

Azken afari bukaeran, bereei agur egiten hasi da Jesus: jada ez da luze egongo beraiekin. Ikasleak uste galdurik geratu dira eta harriturik. Garbi hitz egin ez badie ere, guztiek sumatu dute herioak eramango duela Jesus laster beren artetik. Zer atarramendu orduan beraiek?

Lur jota dakuski Jesusek. Beraiek fedean sendotzeko garaia du, Jainkoagan beste era batean sinesten irakatsiz: «Ez dadila dardaratu

2020/04/27

BESTE HARREMAN BAT JESUSEKIN (Joan 10,1-10)
Pazkoaldiko 4. igandea A (2020-05-03)

Kristau-elkarteetan beste harreman bat behar dugu bizi Jesusekin, harekiko harremana biziberrituz. Deliberatuki jarri behar dugu bera geure bizitzaren bihotzean. Ohikeriazko moduan aitortutako Jesus batetik, bizigiroan onartutako Jesusengana igaroz. Joanen ebanjelioak garrantzizko hainbat iradokizun egiten ditu ardiek beren Artzainarekin bizi behar duten harremanaz hitz egitean.

Lehenengoa da, «haren ahotsa entzutea», beraren freskotasun eta jatortasun betean hartuz. Nahastu gabe tradizioekiko errespetuarekin edota modaren

Page 46 of 218