2020eko BAKEAREN ALDEKO MUNDUKO OTOITZ EGUNAKARI
FRANTZISKO AITA SAINDUAREN MEZUAREN ZATI BATZU
Ez dezakegu onartzera utzi gaurko eta ondoko belaunaldiek gertatu denaren memoria gal dezaten, memoriak gaituelarik etorkizun zuzenago eta haurridekorrago bat eraikitzera lehiatzen eta bermatzen.
Oroz gainetik kontzientzia morala da sustatu beharra, berdin nahikari pertsonala eta politikoa. Izan ere, bakeak giza bihotzaren barnenean du bere iturria aurkitzen, eta nahikari politikoa beti akuilatu beharra dago pertsonak eta erkidegoak baketzen eta batzen
Garaipena eta misioa
Jaunaren Igokundea A (2020-05-24)
Zerura igotzea, garaipenaren irudi denez.
Jesus zerura igotzea, artistek maiz irudikatzen duten imajina da. Txikitatik daukagu barneratua. Gainera, gure fede-aitorpenaren gaia da. Norbaitek pentsa lezake, eszena hau lau ebanjelioetan datorrela. Baina ez; Lukasek bakarrik dakar, eta bi kasutan: bere ebanjelioaren bukaeran eta Apostoluen Eginak liburuaren hasieran. Alabaina, alde handiak nabari dira bietan.
• Ebanjelioan, zerura igo aurretik bedeinkatu ditu Jesusek (Eginak liburuan ez).
• Eginak liburuan,
IREKI HORIZONTEA (Mateo 28,16-20)
Jaunaren Igokundea A (2020-05-24)
Ongizaterik handiena berehala lortzeari bakarrik emanik eta nahikunde eta esperantza txikiek erakarririk gabiltzala, arriskua dugu, geure biziaren horizontea pobretzeko, betikotasunaren desioa galdurik. Aurrerapena ote da hori? Errore bat ote?
Badira bi gertaera, duela urte batzuez gero bizi dugun milurteko honetan, egiaztatzeko zail ez direnak. Alde batetik, haziz doa gizartean mundu berriago baten nahia eta gogoa. Ez dugu aski edozein gauza: mundu duinago, gizakoiago eta zoriontsuago
EGIN JENDEA JESUSEN IKASLE Mateo 28,16-20
Pazkoaldiko 7. ig IGOKUNDEA A 2020-05-24
Mateok Jesusen agurra indar-lerroak seinalatuz deskribatu du: horiek izan behar dituzte ikasleek beti orientagarri; horiek izan behar dute Jesusen Eliza markatuko dutenak, bere misioa bete ahal izateko.
Galilea da abiapuntua. Hor dei egin die Jesusek. Piztuerak ez ditu eraman behar Galilean berarekin bizi izan dutena ahaztera. Han entzun die Jainkoaz hitz egiten parabola hunkigarriz. Han ikusi dute sufrimendua arintzen, Jainkoaren
Pazkoaldiko 6. igandea 2020-05-17
Homilia
Anai-arrebok, poz handia eman digu, berriro Jaunaren izenean elkarrekin biltzeko aukera honek. Elkartze honek aukera ematen digu: batetik, bizi dugun egoerari, labur-labur bada ere, begiratu sakon bat emateko; bigarren, Jainkoaren Hitzaren argipean egoera horretaz azterketa eta interpretazio labur bat egiteko aukera; hirugarren, beti ere Jesusek gaurko ebanjelioan hitzeman digun Espirituaren argipean, zer egin hausnartzeko aukera.
Horiek horrela, Martxoaren 13an. igandeko mezak alde batera uzteko erabakia hartu genuen Lazkaon.
Pazkoaldiko 6. ig A 2020-05-17 ABESTIAK
SARRERA
Abestu dezagun denok / misterio handiena:
garaiturik heriotza, / piztu da Jesus Jainkoa.
R/. Aleluia, aleluia! / Hilobitik piztu da Jauna!
Aleluia, aleluia! / Hilobitik piztu da Jauna!
AINTZA
1.-Aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
abestu Jaunari.
2.-Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.-R/
SALMOA
Lur osoa, / egiozu irrintzi Jainkoari.
Lur osoa egiozu irrintzi Jainkoari,
egin
PAZKOALDIKO 6. IGANDEA A 2020-05-17
SARRERA
Senideok, pozgarria da, Jesusen Azken Afaria ospatzeko, berriro ere elkartu ahal izatea. Martxoan 13an Lazkaon segidako igandean Mezarik ez genuela emango erabaki zenean, norbaitek esan zuen, neurri drastikoa zela. Bizi izan duguna ikusirik, esan daiteke, egoera zela drastikoa, eta ez erabakia.
Eta egoerak larria izaten jarraitzen du. Horregatik kristauon eta guztien jarrerak «drastiko» izaten jarraitu beharko luke. Jakin beharko genuke ez dela berriketan ibiltzeko egoera.
ASKI DA!
ABESLARI ETA ZORO
Espirituak zoro gaitu bihurtuko.
Eta zorotasunak abeslariak ditu eragingo.
Eta mundua dute beteko.
Eta ordenu finkoaren aurka dute oihu egingo,
eta kalkuluen aurka,
eta neurrien aurka,
eta kontuak azken zentimoraino egiten dituztenen aurka.
Abeslariak beste aire bat diote ezarriko munduari,
beste kolore bat,
beste bizitasun bat.
Hilko dute seriotasun puritanoaren herioa,
baita kapitalaren zorroztasun esklabo zalea ere.
Ez dira zoro izateaz lotsa izango.
Jesusen aire freskoa
EGIAREN ESPIRITUA (Joan 14,15-21)
Pazkoaldiko 6. ig A (2020-05-17)
Ikasleei agur esaten ari da Jesus. Triste eta lur jota ikusten ditu. Laster ez dute izango berekin. Nork bete haren hutsunea? Orain arte Jesus da arduratu beraiez, Jesusek ditu defenditu lege-maisu eta fariseuengandik, Jesus izan dute sostengu beren fede makal eta duda-mudazkoarentzat, Jesus aritu zaie Jainkoaren egia agerian jartzen, eta Jesusek dizkie agertu bere egitasmo gizatarraren hastapenak.
Gogotsu mintzo zaie Jesus Espirituaz. Ez
Page 45 of 218