GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/05/25

BUZTINA ESPIRITUAK ARNASTUA (Joan 20,19-23)
Pazkoaldiko 8. ig. A Mendekoste 2020-05-31

Joanek asko zaindu nahi izan du Jesusek ikasleei gomendatutako misioa dakarren eszena. Garbi utzi nahi du zer den funtsezkoa. Jesus elkartearen erdian dago, denei bakea eta poza ematen. Baina ikasleei eginkizun bat dagokie, misio bat. Jesusek ez ditu deitu berarekin goza dezaten bakarrik, baizik eta bera munduan presente egin dezaten.

Jesusek «bidali egin ditu». Ez die esan zehazki norengana joan behar

2020/05/25

2020/05/24

Mendekoste igandea A (2020-05-31)

Mezako liturgiak ez dio eman tratu batere onik Espiritu Santuari. Aintza-n, Aitaz eta Semeaz luze aritu ondoren, azkenean, kasik beharturik bezala, hona zen gehitu duen: «Espiritu Santuarekin, Jainko Aitaren argitan». Eta Credo-an, «Jauna eta bizi-emailea» aitortzen duen arren, garrantzi handiagoa ematen dio jainkozko beste bi pertsonekin duen erlazioari («Aitagandik eta Semeagandik dena») eta Itun Zaharrera mugatzen du beraren egintza («profeten ahoz hitz egin zuena»). Zorionez, testu biblikoek

2020/05/24

2020/05/24

2020/05/24

2020/05/23

Pazkoaldiko 7. igandea A IGOKUNDEA 2020-05-24
HOMILIA

Anai-arrebok! Zorionak, pazko-zorionak! Jesu Kristo, gu bezala gizon egina, zerura joan da. Aintzaturik. Goratu egin du Jainkoak, gizakiok ezikusiarena egin geniona; gizakiok mespretxatu genuena; gizakiok erail genuena. Gizon bat jainkoturik! Bera hasikina. Egun batean gu ere jainkoturik izango garenaren bermea. Zorionak, beraz, eta poztu gaitezen.

Baina jainkotze horretara iristeko, Jesusek egin zuen bidea jarraitu eta egin behar dugu gure Lur honetan. Gure egitekoa honela zehaztu

2020/05/22

PAZKOALDIKO 7. IGANDEA A IGOKUNDEA 2020-05-24

SARRERA

Senideok, Jesusen zerura igotzea ospatzen dugu gaur. Baina, zer esan nahi du zerura igotzeak?
Gaur egun infernua eta zerua ez ditugu hartzen, ez lekutzat, ez tokitzat. Zerua ez da leku bat. Bizitzeko era bat da zerua. Pertsonaren izaera berezi bat. Tokirik ez du, lekurik ez. Espirituala da Jesusen eta gizakion zerua. Jainkoaren izaera du gizaki berpiztuak: ikusten ez dena, ukitzen ez dena, baina beste ezer

2020/05/18

Igandea 2020-05-17 Arratiako eliza. Jose Mari Kortazar
Laudato Si’ 5 urte, 5 ale: otoitz bat

5 urte bete dira Laudato Si’ Gora Zu Jauna entziklika kaleratu zela. Hori dela eta, Aita Santuaren deiari jarraituz, asteon, 5 ale argitaratuko doguz gai honen gainean: otoitz bat, liburu bat, bideo bat, aldizkari bat eta entziklika bera. Holakoak erderaz asko dagoz eta onak. Guk euskeraz egingo dogu gure ekarpen txikia.

Jaungoiko Aita, biziaren adiskidea,
mundu osoan

2020/05/18

Irten, adiskideok!
Joan beldurrik gabe.
Nire lekuko zarete zuek munduan.

Irten, adiskideok!
Joan beldurrik gabe.
Izan biziaren Jainkoaren samurtasunaren adierazpen.
Samurtasun zeuen aurpegian,
samurtasun zeuen begietan,
samurtasun zeuen irribarrean,
samurtasun zeuen hitzetan,
samurtasun zeuen egiteetan,
samurtasun zeuen borrokan.

Irten, adiskideok!
Joan beldurrik gabe.
Kanpoan dituzue zain hiritarrak eta auzotarrak.

Nire esku zarete zuek
mundu berri bat eraikitzeko:
haurridetasun-, askatasun eta zuzentasun-mundu bat.

Nire ezpain zarete zuek
hots egiteko pobreei eta marjinatuei
askatasunaren eta ugaritasunaren

Page 44 of 218