GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/06/01

IREKI GEURE BIHOTZA JAINKOAREN MISTERIOARI Joan 3,16-18
Hirutasun santu-santua 2020-06-07

Mendeetan barna, teologoek ahalegin handia egin izan dute Jainkoaren misteriora hurbiltzeko, eta kontzeptu-eraikuntza desberdinak eratu dituzte Hirutasunaren baitan jainkozko hiru Pertsonek dituzten loturak eta aldeak azaltzeko. Ahalegin, egia esateko, bidezkoa, Jainkoaganako maitasunetik eta desiratik jaioa.

Jesusek, ordea, ez du jo bide horretatik. Jainkoaz duen bere esperientziatik, Jainko Aitarekin konfiantzazko harremanak izatera gonbidatu gaitu bere jarraitzaileok, eta beraren, haragi egin den Jainkoaren Semea

2020/05/31

Hirutasun Santua
Enrique Diaz Diaz, monsinorea
(San Cristobal de las Casas, Chiapas, Mexiko)
(Zenit 2014-06-12)

Irteera 34,4-6.8-9: «Neu naiz Jauna, Jainko Jauna, bihozbera eta errukiorra».
Daniel 3: «Bedeinkatua zu, Jauna, beti eta beti».
2 Korintoarrei 13,11-13: «Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Aitaren maitasuna eta Espiritu Santuaren elkartasuna izan daitezela zuekin».
San Joan 3,16-18: «Jainkoak bere Semea bidali zuen mundua salba dadin».

Jende askori iraultzailea iruditu zaio Frantzisko aita santuaren «Ebanjelioaren Poza» aholkamendua;

2020/05/31

JAINKOAREN BARNETASUNA (Joan 3,16-18)
Hirutasun Santua (2020-06-07)

Ezinezko batez, egunen batean, Elizak Jainkoa ez dela Hirutasun esango balu, aldatuko al litzateke zerbaitetan fededun askoren bizitza? Segur aski, ez. Horregatik, txunditurik gelditzen da bat P. Varillon-en aitorpen honekin: «Uste dut, Jainkoa Hirutasun ez balitz, ni segur aski ateo izango nintzatekeela ”. Nolanahi den, Jainkoa Hirutasun ez bada, nik ez dut jada ezer ulertzen».

Kristaurik gehienek ez dakite ezen Jainkoa Hirutasun bezala adoratzen dugunean,

2020/05/31

2020/05/31

Hirutasun txit Santua A (2020-06-07)

Urte liturgikoa Abendualdi eta Eguberrialdiarekin hasi ohi dugu, ospatuz, Jainko Aitak bere Semea bidali duela mundura. Segidako igandeetan Jesusen jarduera eta mezua gogoratzen ditugu. Zerura igotzean bere Espiritua bidali digu; joan den igandean ospatu genuen hori. Eta gaur hor ditugu Aita, Semea eta Espiritu Santua. Prest gaude hirurak jai bat berean, Hirutasunaren jaian, ospatzeko.

Jai hau aski berandu sortu zen, 1334an, eta Joan XII.a aita santuak eratu

2020/05/29

PAZKOALDIKO 8. Ig. A MENDEKOSTE 2020-05-31
HOMILIA

Anai-arrebok!

Mendekoste eguna ospatzen dugu gaur. Espiritu Santua Jesusen ikasleen gainera etorri izana. Ikasleen artean, jakina, ikaslerik handiena ere han zegoen: Andre Maria. Eta, ebanjelioak aipatzen ez baditu ere, Magdalena eta beste. El Greko pintoreak ederki irudikatu du eszena hau; bada hor xehetasuna bat garrantzizkoa: Andre Mariaren ondoan Maria Magdalena ageri da. Esan nahi du, Espiritu Santua ez dela jaitsi Hamabien gainera bakarrik, baita Andre

2020/05/29

Mendekoste igandea A ABESTIAK 2020-05-31

SARRERA

Zeru-lurren egile zeran / Espiritu Santua,
zatoz eta bete bihotzak / “piztu gugan maite-sua” (2).

Behartsuen Aita zaitugu, / lanpean atsedena.
Nahigabean gure barrengo / “poza sortutzen duena” (2).

AINTZA Aintza zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) Bened 88.

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

R/.- Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora Zu, bedeinkatua Zu, / gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak

2020/05/26

MENDEKOSTE IGANDEA A 2020-05-31

SARRERA

Anai-arrebok, Mendekoste igandea ospatzen dugu gaur. Espiritu Santua ikasleen gainera etorri izana. Baita gure gainera ere.
Lehen ikasleek oso gogoko zuten Jesusi Jauna deitzea. Jesusi izen hori ematean, garaiko paganoen kontra ari ziren. Paganoek sasi-jainkoei ematen zieten jauna izena. Baita enperadoreari ere. Kristauentzat Jesus da Jaun bakarra.
Baina hori guztia sakon eta bihotzez ulertzeko, beharrezkoa zuten eta dugu Espiritu Santua. Jesusek esana da. Joango naizenean, neure Espiritua

2020/05/26

2020/05/25

JAINKOA NORK BERE BARNETIK BIZI (Joan 20,19-23)
Mendekoste igandea A (2020-05-31)

Duela urte batzuk, alemaniar teologo handi bat, Karl Rahner, ausartu zen esatera ezen gaur egungo Elizak «bere eskastasun espirituala» duela bere arazorik nagusiena eta premiazkoena. Hona haren hitzak: Elizaren benetako arazoa da «gero eta neurri handiagoan etsirik eta asper-asper eginik jarraitzen duela eskastasun espiritual baten ohiko bideetan barna».

Arazoa larritu besterik ez da egin azken hamarkada hauetan. Ezer gutxirako izan dira

Page 43 of 218