GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/06/23

Eta zuk dioskuzu.

Familia ororen gainetik, diosku bihotzak,
eta Zuk dioskuzu:
aita eta ama senarra edo emaztea, eta seme-alabak
ni baino maiteago dituena ez da niretzat gai.

Osasuna, ongizatea, bizitza-kalitatea ororen gainetik, esan ohi dugu,
eta Zuk dioskuzu:
nire gurutzea hartu eta jarraitzen ez didana ez da niretzat gai.

Ordenua, gatazkarik eza, sistema eta legeak errespetatzea
ororen gainetik, diosku geure beldurrak;
eta Zuk dioskuzu:
sua ekartzera etorri naiz lurrera, eta hau gogoa su

2020/06/23

SUFRITZEKO PREST (Mateo 10,37-42)

Urteko 13. Igandea A 2020-06-28

Jesusek ez zuen inor sufritzen ikusi nahi. Txarra da sufrimendua. Jesus ez zen sekula haren bila ibili, ez berarentzat, ez beste inorentzat. Aitzitik, sufrimenduaren eta gaitzaren aurka borrokan eman zuen bere bizitza, jendeari hartarainoko kaltea egiten baitiote batak eta besteak.

Historia-iturburuek beti sufrimenduaren kontrako borrokan aurkeztu digute Jesus: gaixotasunaren, zuzengabekeriaren, bakardadearen, etsipenaren edota erruduntasunaren pean ezkutatzen den horren kontra. Horrela jokatu zuen Jesusek: sufrimendua

2020/06/22

FAMILIA EZ DA UKIEZINA (Mateo 10,37-42)

Urteko 13. igandea A 2020-06-28

Sarritan, fededunek «familia» era abstraktuan harturik defenditu izan dugu; Ebanjelioaren arabera ulertu eta bizi izandako egitasmo familiar baten eduki zehatzaz gogoeta egitera gelditu gabe. Eta, halere, ez da aski familiaren balioa besterik gabe defenditzea; izan ere, familia era oso desberdinetan gauzatzen baita bizitza errealean.

Badira gizartearen zerbitzura irekiak diren familiak, eta badira beren probetxu propiora tolesturik bizi diren familiak. Badira egoismoan hezten

2020/06/22

Eskakizunak eta saria (Mateo 10,37-42)

Urteko 13. igandea A (2020-06-28)

Apostoluei eskainitako diskurtso luzea (11-13 igandeetan laburtua), Jesusen esaldi-sail batekin amaitu da, aldi berean oso zorrotzak eta oso kontsolagarriak. Zorrotzak apostoluei doazkie; kontsolagarriak ikasleak onartzen dituztenei.

Zein ez da Jesusen duin?

Saila hiru esaldirekin hasten da, bukaera bera dutenekin: «ez da nire duin». Lehen biak oso lotuak dira elkarrekin: ez da Jesusen duin, bere aita edo ama hura baino maiteago duena, edota bere seme-alabak

2020/06/16

GURE BELDURRAK (Mateo 10,26-33)
Urteko 12. igandea A (2020-06-21)

Gure bihotza maitasun sendo batek edo fede irmo batek hartua ez denean, erraz gelditzen da gure bizitza geure beldurren mende. Batzuetan, izena, segurtasuna, erosotasuna edo ongizatea galtzeko beldurrak kentzen digu erabakiak hartzeko adorea. Ez gara ausartzen arriskatzera geure gizarte-egoera, geure dirua edo geure zoriontasun-apurra.

Beste batzuetan, onartuko ez ote gaituzten beldurrak zurruntzen gaitu. Bakarrik, jendearen adiskidetasunik gabe edo maitasunik gabe geldituko garen ahalbideak

2020/06/16

JESUSI JARRAITU BELDURRIK GABE Mateo 10,26-33

Urteko 12. Igandea A 2020-06-21

Jesus gurutzean eraila izanaren oroitzapena oso bizirik zegoen artean. Kristau-elkarteetan Jesusen nekaldiaren bertsio desberdinak zebiltzan. Denek zekiten ezen arriskutsua dela hain azken txarra izan duen baten jarraitzaile izatea. Gogoan zuten Jesusen esaldi hau: «Ikaslea ez da beraren maisua baino handiago». Berari Beeltzebul deitu badiote, zer ez dute esango beraren jarraitzaileez? Jesusek ez zuen nahi bere ikasleak ustekerian erortzea. Ezin uste izan

2020/06/14

URTEKO 12. IGANDEA A (2020-06-21)

SARRERA

Ongi etorri, senideok, Jainkoaren Hitza entzun eta Eukaristia, Kristoren eta geure misterio handi hau, ospatzera.
Bere garaiko apostoluei bezala, gaur ere irakaspena ematen ari zaigu Jesus guri; bere mezua gaurko munduari emateko gai izan gaitezen; hogeita batgarren mendean apostolu izan gaitezen. Adierazten digu, zailtasunak eta erasoak izango ditugula; aldi berean, ordea, adorea eta indarra eman nahi dizkigu, Jainkoaren seme-alaba garela esanez eta esperantzaz bizitzeko esanez.

2020/06/14

Beldurrik ez hitz egiteko, beldurrik ez hiltzeko, eta Jesus aitortzeko adorea
Urteko 12. igandea A (2020-06-14)

Corpus jaiaren ondoren, Urteko deitzen dugun aldira itzuli gara, Garizuma aurretik alde batera utzi genuenera. Esan bezala Garizuma aurretik eten genuen Mateo irakurtze hori, Garizuma, Aste Santu, Pazkoaldi, Hirutasun eta Corpuseko bereziak irakurtzeko. Orain, Mateo irakurtzeari berrekitean, zinera berandu joango bagina bezala da, duela asko hasia zen pelikulara.
Zer gertatu da azkenean irakurtzen ari ginen

2020/06/06

HIRUTASUN SANTUA
Urteko 10 ig A 2020-06-07

Senideok, Hirutasun Santuaren jaia ospatzen dugu.

Lehenengo irakurgaiak (Ir 34,4b-6.8-9), Jainkoaren erruki handia agertu digu: errukibera, haserrerako nagi, aberats barkaziorako, bihozbera. Gaur irakurri dugun pasarte horrek, badu entzun gabe utzi dugu zatitxo bat: zintzoentzat onbera MILA belaunalditaraino; errudunentzat zigortzaile HIRUGARREN belaunaldiraino. Kontuan hartu nolako aldea: batean mila bestean hiru. Gainera, Itun Berriaren ikuspegian, inoiz ere ez zigortzaile.

Bigarren irakurgaian (2 Ko 13,11-13), Jesu Kristoren onginahia opa

2020/06/05

Hirutasun txit Santua ABESTIAK 2020-06-07

SARRERA

• Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.
• Bakearen lokarriz / Espiritu bat
bizi behar dugunok, / abestuz aitortzen dugu: R/.-
• Espiritu batean / gorputz bat
garen guztiok, / abestuz aitortzen dugu: R/.-
• Kristorengan / itxaropen
bakar bat bizi behar dugunok, / abestuz aitortzen dugu: R/.-

AINTZA

(Apaizak) Aintza zeruetan Jaungoikoari.
R/.-Aintza zuri, Jauna, / (e)ta eskerrak

Page 42 of 218