GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/07/05

ERREINUKO HAZI

Erreinuko hazi zarete,
historian ereindako hazi.
Onak zarete eta samur,
biziaz beteak.
Neure eskuan zaituztet,
neure sehaskan, maite-maite.
Ez beldur izan,
ez ekaitzen, ez lehorteen beldur,
ez zapalduak izatearen, ez laharren beldur.
Edan pobreengandik
eta blaitu zaitezte nire ihintzaz.
Ernaldu, lehertu,
ez gelditu lur azpian.
Loratu eta eman fruitu.
Utzi haizeak dantzaraz zaitzaten.
Bidean den orok,
bidean nahiz bidezidorrean,
bila edo galdurik,
zuek ikustean
senti dezala zirrara
eta maitatu

2020/07/05

EREIN Mateo 13,1-23

Urteko 15. igandea A 2020-07-12

Ereilearen parabolaren kontakizuna bukatzean, dei hau egin du Jesusek: «Entzuteko belarririk duenak, entzun dezala». Parabola arretaz entzuteko esan nahi digu. Baina zertaz behar dugu egin gogoeta? Ereileaz? Haziaz? Lur-mota desberdinez?

Tradizioz, hazia hartzen duten lur-alorrei erreparatu izan diegu, kasik bakarrik; ebanjelioa entzutean, zein jarrera izan ohi dugun aztertzeko. Halaz guztiz, garrantzizkoa da ereileari eta ereiteko moduari erreparatzea.

Hau dio lehenik eta behin kontakizunak: «Irten zen ereilea

2020/07/05

Urteko 15. igandea A 2020-07-12

Krisialdi baterako erantzunak

Krisialdi bat, bost galdekizunekin eta zazpi parabolekin (Ebanjelioa: Mt 13,1-23)

Mateoren ebanjelioko une honetara iristean (13. kap.), zeruertza lausotzen hasia da. Oso ondo hasia zen guztia: lau ikasleren segimena, Mendiko Hitzaldia entzutean jendea gogotsu, ondoren hamar mirari; pixkana, ordea, aldatuz joan da ingurumena. Egia da: Jesusen inguruan jende xumearen taldetxo bat eratu da, legearen zamak estu hartua duen jendearena, Jesusengan eta haren mezuan atsedena sumatu

2020/07/04

Urteko 14. igandea A 2020-07-05

HOMILIA

Anai-arrebok!

Pozik nago berriro zuekin izateaz. Lehenik koronabirusak, gero ebaketak: biek behartu naute fisikoki zuengandik urrun bizitzera. Baina, egia esan, bihotzez antsia handia bizi izan dut, elkarrekin eukaristia ospatzeko. Eskerrak Jesus Jaunari eta Andre Mariari, eta eskerrak zuei, otoitzean gogoan izan nauzuelako.

Gaurko irakurgaiek pozik bizitzera gonbidatzen gaituzte. Bai Zakarias profetak, bai Jesusek. Zoragarria da gaurko ebanjelioa: Jesusek eskerrak damazkio Jainko Aitari. Zergatik? Gauza hauek guztiak jende xume

2020/07/03

URTEKO 14. IGANDEA A 2020-07-05

SARRERA

Senideok, gaurko irakurgaiek pozik bizitzera eta poza agertzera eragiten digute. Itun Zaharrean berean, dei hori nabarmen ageri da askotan. Baina zergatik poztu?
Poz hori bizitzera gonbidatzen gaitu gaurko lehenengo irakurgaian Zakarias profetak.
Eta ebanjelioan, Jesus gonbit eta erregu horien oihartzun egingo da: zeruko Aitari eskerrak eman dizkio, gauza hauek jende xumeari agertu dizkiolako.
Beraz, poz izateko arrazoia, Jainkoak gugana Mesias, Salbatzailea, Askatzailea bidali izana da. Baina

2020/06/29

JENDE XUMEAGANDIK IKASI (Mateo 11,25-30)

Urteko 14. igandea A 2020-07-05

Jesusek ez zuen izan arazorik herriko jende xumearekin. Bazekien ulertzen ziotela. Jesus kezkatzen zuena beste hau zen: beraren mezua ulertuko ote zuten egunen batean lider erlijiosoek, Legean adituek, Israelgo maisu handiek. Bistakoagoa zen egunetik egunera: jende xumea pozten zuenak beste hauek axolagabe uzten zituela.

Gosearen eta lurjabe handien kontra nola defendituko bizi ziren landa-jende hark oso ondo ulertzen zion Jesusi: Jainkoak zoriontsu ikusi

2020/06/28

Urteko 14. igandea A ABESTIAK 2020-07-05

SARRERA

Goazen elkarturik, / piztuta fedea,
argitan zabalik / maitasun-bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren hitza,
bere hitzetan gure egia,
gure indarra, gure bizia.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan / Aintza zeruan
Aintza zeruan / Jaunari!
“eta bakea / eta bakea
lurrean gizonari” (2).

SALMOA

Jauna, zure maitasuna
abestuko dut betiren beti.

Goratuko zaitut, / ene Jainko, ene Errege,
bedeinkatuko dut / zure izena beti ere.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Egin otoitz eraso / egiten

2020/06/28

JESUSEN HIRU DEI

Urteko 14. igandea A (2020-07-05)

Mateoren ebanjelioak Jesusen hiru dei jaso ditu. Haren jarraitzaileok arretaz entzun beharrekoak. Izan ere, eraldatzen ahal baitute gure elkarteetako sektore batzuetan arnasten den giroa, etsipen, neke, asperraldizko giroa.

«Zatozte nigana nekaturik eta larri bizi zareten guztiok. Nik neuk lasaituko zaituztet».

Hauxe da lehenengo deia. Erlijioa zama astun bezala bizi dutenentzat da. Ez dira gutxi beren kontzientziak estuturik dituen kristauak. Ez dira bekatari handi. Soil-soilik, honela hezi

2020/06/28

Hobe xume izan jakintsu baino (Mateo 11,25-30)

Urteko 14. igandea A (2020-07-05)

Ebanjelioaren testuingurua

Gaurko honen aurreko hiru igandeetan (11—13), Jesusek apostoluei zuzendutako diskurtsoaren zati bat irakurri dugu, misiora bidali dituenean (Mateo 10). Mateok ez digu adierazi, ez ikasleen itzulera, ez beraien jardueraren emaitza. Segidako kapituluetan (Mateo 11—12 kap.), pasadizo oso desberdinak datoz; Jesusen irudia zehazten lagunduko digute; gainera, Jesusek berak eta beraren jarduerak eragin dituen erreakzioak deskribatzen dituzte.

Benetan al da Jesus espero

2020/06/23

Urteko 13. igandea A 2020-06-28

SARRERA

Anai-arrebok! Uda hasi dugu. Jainkoaren Hitzak ez du deskantsurik. Gaurko ebanjelioa eskakizun handia dakarkigu. Eta komentaristaren batek are gogorrago jarri ote digun nago. Horregatik, ebanjelioari erreparatu aurretik, honako hau gogoan har dezazuen gonbidatu nahi zaituztet: Edozertan eta edonon ari garela, geurekin izango dugu Jauna, modu ezkutuan eta isilean bada ere. Ez gara sekula bakarrik biziko. Jauna ikusten eta berari entzuten jakin behar.
Elizkizun honetan modu berezian

Page 41 of 218