GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/07/17

GAUZA TXIKIEN GARRANTZIA (Mateo 13,24-43)

Urteko 16. ig A 2020-07-19

Kristautasunari kalte handia egin izan dio mendetan barna triunfalismoak, botere-egarriak eta etsaien aurrean oilar izan nahiak. Bada oraindik Eliza baten botere-mina bizi duenik, elizak beteko lituzkeen, kaleak bere egingo lituzkeen, bere erlijioa mundu guztiari ezarriko liokeen Eliza baten mina.

Irakur ditzagun bi parabola labur. Haietan Jesusek argi uzten du, bere jarraitzaileen eginbeharra ez dela erlijio boteretsu bat eraikitzea, baizik eta Aitaren egitasmo gizatiartzailearen

2020/07/17

Urteko 16. igandea A ohar 2020-07-19

SARRERA

Senideok, urteko 16garren igandea ospatzen dugu gaur. Bi irakurgaiek, lehenak eta ebanjelioak, hau dute abiapuntu: Jainkoak ez duela nahi inor galtzerik; aitzitik, pazientzia handia duela gurekin, maitasunezko pazientzia; denbora nahikoa eta gehiago ematen digula bide zuzenera itzultzeko; are gehiago, modu batean edo bestean deika ari zaigula, eskua luzatzen, bide zuzenera itzul gaitezen; gizon edo emakume bete izatera eramango gaituen bidera itzultzeko, deika eta deika ari

2020/07/13

BIZITZA IKUSTEN DENA BAINO GEHIAGO DA (Mateo 13,24-43)

Urteko 16. igandea A 2020-07-19

Eskuarki, zerbait handios eta mirarizko batean bilatu nahi izaten dugu Jainkoa. Eta ez gauza txiki eta ezdeusetan. Horregatik, nekoso gertatzen zitzaien galilearrei Jesusi sinestea, Jainkoa jada munduan ekinean ari dela esaten zienean. Non sumatzen ahal zuten haren ahalmena? Non zeuden idazle apokaliptikoek aipatzen zituzten «seinale harrigarri» haiek?

Jesusek irakatsi beharra izan zien Jainkoaren presentzia salbatzailea beste era batean hautematen. Bere

2020/07/12

Urteko 16. igandea A (2020-07-19)

Krisialdi baterako parabolak (2. zatia) (Mateo 13,24-43)

Mateok, beraren elkarteak lehen mendearen azken aldera jasan zuen krisialdia bost galderaz laburbildu du eta zazpi parabolaz erantzun. Joan den igandean ikusi genuen lehena, zergatik ez dute onartzen guztiek Jesusen mezua?, zeini ereilearen parabolaz erantzun baitzion. Igande honetan beste bi galdera atera ditu, zeini hiru parabolaz erantzuten baitie. Bietan lehena (garia eta iraka) ulertzea gauza zailtzat hartu bide zuen Mateok;

2020/07/11

2020/07/11

Urteko 15. igandea A 2020-07-12

Anai-arrebok!

Gaurko lehen irakurgaiak eta gaurko ebanjelioak, lotura handia dute elkarrekin. Hau da mezu nagusia bietan: batetik, Jainkoaren hitzak indar handia du, ez da geldituko fruiturik gabe, aitzitik fruitu handia emango du; bestetik –hau ebanjelioari dagokio era ageriagan− hitz hori ez da mugatuko jende-multzo batera, baizik era guztientzat hitz egin du, egiten du eta egingo du Jainkoak. Azken batean, arrakasta handia iragartzen digu ebanjelioak, batez ere, eta

2020/07/10

Urteko 15. igandea A ABESTIAK 2020-07-12

SARRERA

Eskerrak, Jauna, / damazkizugu
guregana / zarelako,
bai eta ere / zeure biziaz
bizitu gai / tuzulako.
Eman zaguzu / goiko indarra
gu zurekin / bat egoteko,
senideak di / tugun pertsonak
maite ahal i / zateko,
Zuk erakutsi / dizkiguzunak
gizartean / betetzeko.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.

R/.-Aintza, zuri, Jauna, / eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora

2020/07/10

Urteko 15. Igandea A (2020-07-12)

SARRERA

Senideok, beste behin elkartu gara: Jainkoaren Hitza entzun, hausnartu eta geure bizi egiteko; Eukaristia ospatzeko; Jainkoaren seme-alaba maite garela entzun eta bihotzean sakontzeko.
Gaurko ebanjelioan, ereilearen parabolaz mintzo zaigu Jesus. Gauzak adierazteko modu erraza da, bai Jesusen garaiko jendearentzat, bai guretzat. Jesusek bere esperientziatik atera dituen adibideak dira parabolak.
Gaurko ebanjelioan bi ideia nagusi ageri dira. Bata: ereileak hazi ona ereiten du, eta ugari, eta

2020/07/09

2020/07/06

EBANJELIOAREN INDAR EZKUTUA (Mateo 13,1-23)

Urteko 15. igandea A 2020-07-12

Ereilearen parabola esperantzarako gonbita da. Ebanjelioa ereiteak, askotan alferrik egina izan arren askotariko oztopo eta aurkariengatik, eustezineko indarra du. Oztopo eta zailtasun guztiak gorabehera, eta, emaitzak desberdinak izanik ere, haziak azkenean uzta oparoa eman ohi du, beste porrot asko ahazteko modukoa.

Ez genuke konfiantza galdu behar Jainkoaren ageriko ahalmen eskasa dela eta. Beti ematen du «Jainkoaren arazoa» beherantz doala eta ebanjelioa gauza ezdeus

Page 40 of 218