GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/11/05

Urteko 32. igandea B ABESTIAK (2021-11-07)

SARRERA

Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakea, zer bakea!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.

Jaunari diot: / “Nire babesa zure baitan;
bihotz guztiaz nago / Jaunaren eskuetan”.

AINTZA (Gora Jainkoa-7, 14. or.)

Aintza zeruetan / Jainkoari,
bakea lurrean / gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu,
bedeinkatua Zu, / eskerrak zuri.-R/

2.-Jainko Jauna, / zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna, / gorespen zuri.- R/

3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna, /

2021/11/02

EITBk gaur eman digu albistea. Benetan izugarria. Beti esan izan digute eta esan izan dugun hobea dela erruduna gaitzetsi gabe gelditzea errugabe bat gaitzestea baino. Baina iritzia hankaz gora jarri dute, nonbait, gaur egun. Hona albistea: Román García, periodista del diario asturiano La Nueva España, ha destacado que el juicio por el crimen de Javier Ardines se realizará con jurado popular, algo que en su opinión, marcará el veredicto, ya

2021/10/29

SANTU GUZTIAK (2021-11-01)

SARRERA

Senideok: jai handia ospatzen dugu gaur, poz-pozik ospatu ere: Santu Guztien Eguna. Milaka urtetan barna, gizon-emakume askok eta askok bizi izan ditu munduan fedea, esperantza eta maitasuna. Haietako batzuk ezagunak ditugu beren santutasunari dagokionez, eta eredutzat ditugu; eta otoitz ere egiten diegu. Haietako beste asko ezezagunak ditugu santutasunari dagokionez; halere, beste guztiekin batean ospatzen ditugu gaur, Aitaren altzoan direla uste dugulako. Horiek guztiek esperantzaz bizitzera eragiten digute; gainera,

2021/10/29

Santu Guztiak 2020-11-01
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko lehen irakurgaia jende-multzo handi batez mintzo zaigu: zeruko Aitaren etxera iristen ari dira, bizitzan sufrimendu handia jasan ondoren. Marka bat dute guztiek bekokian: Jainkoaren marka.

Gaurko jaia eta biharkoa, batak bestea osatzen duten jaiak dira. Santuen Komunioa edo Elkartasuna esan ohi duguna osatzen dute. Oroitzapena, solidaritatea elkartasuna adierazten dute, mundu honetatik jada joanak direnen eta oraino mundu honetan jarraitzen dugunon arteko elkartasuna, elkartasun misteriozkoa, baina benetako

2021/10/29

Urteko 31. Igandea B 2021-10-31
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandean, Jerikon Bartimeo itsua sendatu izana gogoratu genuen. Markos ebanjelariak, pasadizo haren segidan, Jerusalemen aurkeztu digu Jesus: lur honetan bizi izan duen azken astea izango da: Mesias bezala sartu da Jerusalemen, Tenplua profanatu izana leporatzen die bertako apaizburuei, eta hauek eta lege-maisuek kontuak eskatu dizkiote: «Zein aginpidez jokatzen duzu horrela?» galdetu diote. Betiko bizian sinesten ez duten saduzearrek ere galdera egin diote azpikeriaz

2021/10/29

Urteko 31. Igandea B ABESTIAK 2021-10-31

SARRERA

Argiaren lehen xirrinta
Zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta Zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia;
kantuz jaiki, mundu guztia,
Jauna baitan pozkaria.

AINTZA

Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan.

Goresten zaitugu Zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.-R/

SALMOA

Zu zaitut, Jauna / neure indar.

Maite zaitut, Jauna, nire indar,
Jauna, nire harkaitz,
gaztelu eta salbatzaile.

2021/10/29

URTEKO 31. IGANDEA B (2021-10-31)

SARRERA

Senideok, urteko 31garren igandea ospatzen dugu gaur. Gaurkotik hasita, hiru igandeetan Jesus Jerusalemen ikusiko dug, lurreko bere azken astean.
Gaurko ebanjelioan lege-maisu batekin ari da hizketan Jesus. Lehen eta oinarrizko agindutzat biok aurkeztu dizkio Jesusek lege-maisuari, eta gaur guri: Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzea. Behingoz, lege-maisu hori ere bat dator Jesusekin.
Lehen irakurgaia, Deuteronomio liburukoa, ere Jainkoa maitatzeaz ari da. Jainko bakartzat aitortuz.
Bigarren irakurgaiak, berriz,

2021/10/25

Zortzi ate Jainkoaren Erreinuan sartzeko
Santu Guztien Eguna (2021-11-01

Santu Guztien Eguneko jaian, zoriontasunak entzungo ditugu ebanjelioan. Historian barna hainbat eta hainbat gizon-emakume santutasunera eraman izan duen bidea adierazteko modu bat da. Ezin da komentatu zoriontasun horietako bakoitza leku labur batean. Haiek ulertzeko oinarrizko zertzelada bakan batzuk aipatuko ditut.

Zoriontasunak ez dira oztopo-lasterketa bat

Kristau askok, oztopo-lasterketatzat hartzen ditu zoriontasunak, Jainkoaren Erreinuaren helmugara iritsi arte.

Eta lasterketa zail gertatzen bada, etengabe egiten badugu estropezu,

2021/10/25

ZERUA SINETSI
Santu Guztien Eguna 2021-11-01

Santu Guztien kristau-jai honetan hau agertu nahi dut: betiko biziaz dudan fedearen ezaugarri batzuk nola hartzen ditudan eta nola ahalegintzen naizen haiek bizitzen. Kristo ezagutzen eta hari jarraitzen dionak ulertuko dit, nik uste.

Zerua sinestea niretzat, uste hau ezin onartu ahal izatea da: bizitza hau gutako bakoitzarentzat bi hutsune izugarri handiren arteko parentesi koxkor bat besterik ez dela. Jesus sostengutzat hartuz, barruntatzen dut, sumatzen dut, desiratzen

2021/10/25

MAITASUNA IKASI EGITEN DA Markos 12,28-34
Urteko 31. Igandea B 2021-10-31

Kasik inork ez du uste, maitasuna pixkana ikasiz joan beharreko zerbait dela, bizitza osoan barna ikasi ere. Jenderik gehienak jakindakotzat ematen du gizakiak berez dakiela maitatzen. Horregatik hauteman daiteke hainbeste errore eta hainbat anbiguotasun maitasunaren mundu misteriotsu eta erakargarri horretan.

Bada uste izaten duenik, maitasuna funtsean maitatua izatean datzala eta ez maitatzean. Horregatik ematen dute beren bizitza egin ahalak egiten, norbaitek

Page 4 of 218