GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/07/19

Urteko 17. igandea A ABESTIAK 2020-07-26

1.SARRERA
1.-R/.-Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona! / Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona, / gu geraden guztia.-R/.

2.AINTZA

2.1.-(Apaizak)Aintza zeruetan / Jaungoikoari.

Aintza, zuri, Jauna, / eta eskerrak zuri.

2.2- Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur, / eskerrak zuri.-R/.

2.3.-Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna,

2020/07/19

ERABAKIRIK GARRANTZIZKOENA (Mateo 13,44-52)

Urteko 17. igandea A 2020-07-26

Gaurko ebanjelioak Jesusen bi parabola labur bildu ditu, mezu bera dutenak. Kontakizun bietan, protagonistek altxor bana aurkitu dute: batak egundoko balioa duen altxorra; besteak kalkulaezineko balioa duen perla. Biek modu berean erreakzionatu dute: duten guztia pozik, zirt eta zart saldu, eta altxorraz nahiz perlaz jabetu. Jesusen arabera, erreakzio hori bera izan ohi dute Jainkoaren erreinua aurkitzen dutenak.

Ematen du, Jesus beldur dela jendeak interes

2020/07/19

PARABOLAK KRISIALDIRAKO (azkena)

Urteko 17. igandea A (2020-07-26)

Gaurko honen aurreko bi igandeetan, parabolaz egindako diskurtsoak antzinako kristau-elkarteak egiten zituen hiru galderei erantzun zien; gaur ere egiten ditugunei:
1.-Zergatik ez dute onartzen guztiek Jesusen mezua? (ereilearen parabola: Mt 13,18-23).
2.-Zer egin onartzen ez dutenekin? (garia eta iraka: Mt 13,24-30).
3.-Ba al du etorkizunik hain txikia den elkarte honek? (mostazaren eta legamiaren parabolak: Mt 13,31-33).

Badira oraino bi galdera, planteatzekoak eta erantzun eske.

Merezi al

2020/07/19

Santiago apostolua ABESTIAK 2020-07-25

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz: bat / poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

AINTZA

“Aintza, aintza, aleluia” (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.- R/.

SALMOA

Malkoz erein bazuten, / Pozez bilduko dute.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden

2020/07/19

SANTIAGO APOSTOLUAREN JAIA
uztailaren 25a

1.-Santiago Joanen anaia zen: biak apostolu, Zebedeoren seme. Boenerges deitzen zieten: trumoi-semeak; hain suhar zirelako. Santiago honi Handia esaten zaio, Santiago Txikiagandik bereizteko.

2.-Ebanjelioetan hainbat aldiz aipatzen da Santiago, Jesus hil aurretik. Ondoren, ez dakigu ezer hartaz, martiri hil zela baizik.

3.-K.o. 41 eta 44 urte bitartean hil zuten, Jerusalemeko kristauek sufritu zituzten pertsekuzioetako batean. Herodes Agripa I.ak, Herodes Handiaren bilobak, hilarazi zuen ezpataz.

4.-Tradizio erlijioso batek dio Compostelako

2020/07/19

SANTIAGO APOSTOLUA (2020-07-25)

SARRERA

Senideok, Santiago apostolu eta martiriaren jaia ospatzen dugu. Dakizuenez, Jesusek, jendaurreko bere bizitza hasi orduko, hainbat jende aukeratu zuen. Era berezian «eskolatu» nahi zituen, laguntzaile berezi izan zitezen. Hamabi apostolu aukeratu zituela esan ohi dugu. Beti bezala, «hamabi» zenbaki hori sinbolikoa da Biblian: Israelgo hamabi leinuak adierazten ditu. Esan nahi du, Israel osoari hots egin behar diotela Berri Ona Jesusen jarraitzaileek.
Jesusen aukeratu berezietako bat, Santiago izan zen;

2020/07/19

ERROMES JOAN

Uztailaren 25a: Santiago Apostolua

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 20, 20-28

Aldi hartan, zebedeotarren ama hurbildu zitzaion Jesusi bere semeekin eta aurrean ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek galdetu zion: «Zer nahi duzu?» Eta hark: «Agindu ezazu nire bi seme hauek, eser daitezela zure erreinuan bata zure eskuinean eta bestea zure ezkerrean». Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen duzuen. Gauza al zarete Nik edan behar dudan kalizatik edateko?» Erantzun zioten:

2020/07/18

Urteko 16. igandea A 2020-07-19
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joseph Moingt jesuitaren esaldi asko gustatu zait: «Kristau izatea, Ebanjelioa elkarte batean irakurtzea da, Ebanjelio geure bizitzan egintza bihurtzeko. Eta XXI. mendeko kristauk bere fedea definituko du, ez hainbeste bere otoitz-bizieraz, baizik bere hiritartasunaz» (Creer a pesar de todo, Mensajero 2017, 140. or.; aipatua Vida Nueva 10-16/06/2017, 42. or.).

Esaldi aberatsa da, hitz gutxitan gauza asko adierazten ditu: «kristau izatea… ebanjelioa elkartean irakurri»; «ebanjelio hori geure

2020/07/17

HAZI BAT ZURE IZENAREKIN

Zeu zara, Jesus, Jainkoaren Erreinuko
lehenengo hazia.
Zeu zara lehenengo arbola, lehenengo legamia.
Zurekin dator Jainkoaren Erreinua.
Zugan sinesten badut, Jainkoaren Erreinu izango naiz neu ere.
Eta haziko naiz.
Eta izango dut lekurik etorriko diren guztientzat.
Eta hartzituko naiz.
Eta hartziaraziko dut ukituko duen guztia.
Haziko da hazia ezkutuan ene baitan,
guztiz seguru!
Eta haziko da ene lagunen baitan.
Eta denok batean dugu ereingo,
zurekin,
hazia;
zure

2020/07/17

Urteko 16. igandea A ABESTIAK 2020-07-19

SARRERA

Argiaren lehen xirrinta / zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil / eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia, / Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia; / Jauna baitan bozkaria.- R/.

AINTZA

“Aintza, aintza, / aleluia” (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.-R/.

SALMOA

Erruki hutsa / dugu Jauna,
errukia ta /

Page 39 of 218