GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/07/27

Loiolako Ignazio Santua ABESTIAK 2020-07-31

SARRERA
1.-Argiaren seme eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu / bihotzean.

AINTZA zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) (Bened 88)

2.1.-Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.
2.2.-Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako, / gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak Zuri.
2.3.-R/.- Aintza

2020/07/27

LOIOLAKO SAN IGNAZIO (2020-07-31)

SARRERA

Senideok, Loiolako Ignazio santuaren eguna ospatzen dugu gaur. Loiolatik atera eta ibiltari ibili ondoren, Parisen egonkortu zen neurri batean. Han lagun batzuk egin zituen. Tartean Xabierko Frantzisko. Iñigo izena utzirik, Frantzisko izena hartu zuen.
Egonkortu egin zela esan dugu, neurri batean. Baina urrats gehiago egin behar izan zuen Erroman erabat egonkortu arte. Han gauzatu zuen bere bizitzako egintzarik handiena. Jesusen Lagundia sortu zuen.
Mila bostehun eta berrogeita

2020/07/27

Pandemia eta eukaristia (Mateo 14,13-21)

Urteko 18. igandea A 2020-08-02

Pandemiaren hilabete hauetan, jende asko gertatu da jaunartu ezinik. Igande honetan irakurgaiak lagungarri izan ditzakete halakoek eukaristiaren dohaina hobeto ulertzeko eta hobeto balioztatzeko.

Doako janari bat asetzen ez duten beste janari garesti batzuen aurrez aurre (1. irakurgaia: Isaias 55,1-3)

«Gose edo egarri al zara? Sar zaitez eta erosi ordaindu gabe». «Ez zaitez joan aurreko denda horretara; bertako produktuak garestiak dira, eta ez dute elikatzen».

2020/07/27

Loiolako Ignazio santua
XXI. mendeko kristau mistikoaren eredu bizia

1.- Kristau-bizitzan biak dira elkarren osagarri: Kristori atxikitzea eta, Kristoren izenean, munduari atxikitzea, mundua Jainkoaren erreinu bihurtzeko. Nabarmen dakusagu hori Loiolako Ignaziogan. Gaurkoz, lotu gakizkion, nagusiki, Jainkoak, Kristok, Ignazio nola liluratu duen ikusteari.
2.-Loiolan Iruñeko zauriez sendatzen ari dela, bi liburu irakurri ditu. Amesten zituen zalduneriako beste liburuek ez bezala ukitu eta hunkitu dute: Zergatik ez nik egin Domingo santuak eta Frantzisko

2020/07/27

ANAI-ARREBA ARTEKOTASUNA SORTU (Mateo 14,13-21)

Urteko 18. igandea A 2020-08-02

Ekialdeko esaera zahar batek dio ezen «profetaren hatzak ilargia erakusten duenean, ergela hatzari begira gelditzen dela». Antzeko zerbait esaten ahal litzateke gutaz, soilik Jesusen mirarien izaera handiosari erreparatzen diogunean, horrelako gertakariek adierazten duten mezua kontuan hartu gabe.
Zeren eta Jesus ez baitzen izan mirarigile bat, propagandarako ikusgarriak egiteari emana. Haren mirariak, aitzitik, zeinu dira, bekatuzko mundu honetan urradurak egin eta jo puntu

2020/07/24

ERROMES JOAN
Uztailaren 25a: Santiago Apostolua

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 20, 20-28

Aldi hartan, zebedeotarren ama hurbildu zitzaion Jesusi bere semeekin eta aurrean ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek galdetu zion: «Zer nahi duzu?» Eta hark: «Agindu ezazu nire bi seme hauek, eser daitezela zure erreinuan bata zure eskuinean eta bestea zure ezkerrean». Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen duzuen. Gauza al zarete Nik edan behar dudan kalizatik edateko?» Erantzun

2020/07/24

SANTIAGO EGUNA (2020-07-25)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Santiagoren eguna ospatzen dugu gaur. Joanen anaia zen Santiago. Santiago Handia esaten diogu, apostoluen artean beste Santiago bat ere izan zelako: Jesusen anaia, Jerusalemeko gotzaina; hau ere martiria.

Izaera berezia agertu zuten bi anaiek, Santiagok eta Joanek, ebanjelioan. Odolbero ziren. Arrantzale. Jesusek dei egin zienean, berehala utzi zituzten, bai familia, bai lanbidea, Jesusi jarraitzeko.

Halere, kostatu zitzaien Jesusen mezua ulertzea. Behin batean, Samariatik igarotzean, bertakoek ez zioten ostaturik

2020/07/23

URTEKO 17 IGANDEA (A) 2020-07-26

SARRERA

Senideok, urteko 17. igandea ospatzen dugu gaur. Lehen irakurgaiak mezu miresgarri bat adierazten digu, Salomon erregearena. Jaunak ametsen esan dio: «Eskatu nahi duzuena eta emango dizut». Zer eskatu duela uste duzue Salomon erregeak? Ba, hauxe: «Ni gaztea naiz, eta herri handi bat neure aurrean. Emadazu hura gobernatzeko jakinduria». Bigarren irakurgaian, berriz, hona zer dioskun San Paulok: «Bere Semearen irudi izateko egin gintuen Jainkoak». Ebanjelioan, geure

2020/07/20

ZORIONEKOA ZUREKIN TOPO EGITEN DUENA

Zorionekoa zurekin topo egiten duena.
Zorionekoa zu aurkitzen eta topatzen zaituena.
Edozein izkinatan, edozein bidegurutzetan, lekurik ustekabeenetan,
topo egiten duzu harekin eta ustekaberik handiena ematen diozu.
Zuk liluratzen duzu, eta, zu eskura izateko, dena saltzen du.
Zorionekoa gizon hori! Zorionekoa emakume hori!
Zorionekoa bertakotzen ez dena, eta behin eta berriz zure bila dabilena.
Egunero, edozein ordutan…
Ikusten zaitu eta ezagutzen, harridura sentitzen du lehenengo aldian bezala.

2020/07/20

JAINKOAREN EGITASMOA AURKITU Mateo 13,44-52

Urteko 17. igandea A 2020-07-26

Ez zen erraza Jesusi sinestea. Batzuentzat erakargarri ziren haren hitzak. Beste batzuei, aldiz, aski duda-muda sortzen zitzaien. Arrazoizkoa al zen Jesusi jarraitzea ala zorakeria hutsa? Gauza bera gertatzen da gaur egun: merezi al du bizitza gizatiartzeko haren egitasmoan konprometitzea?, ez al da gauza praktikoagoa nor bere ongizateaz arduratzea? Bitartean, bizitza joaten ahal zaigu inolako erabakirik hartu gabe.

Bi parabola labur kontatu ditu Jesusek.

Page 38 of 218