GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/08/03

KRISIALDIAREN ERDIAN (Mateo 14,22-33)
Urteko 19 ig A 2020-08-09

Ez da zail ikustea Jesusen ikasleen ontzia, olatuek astindua eta kontrako haize bortitzak erasotzen dion hori, gaur egungo Elizaren irudia dela; kontrako mota guztietako indarrek kanpotik mehatxatua eta barnean beldurraren eta fede eskasaren tentazioa jasaten ari den gaurko Elizaren irudia, alegia. Nola irakur genezake ebanjelioko kontakizun hau, Eliza hondoa jotzen ari dela ematen duen krisialdi honetan?

Ebanjelariaren arabera, «Jesus ontzira hurbildu da ur

2020/08/03

GURE EKAITZAK

Jesus, gure lagun zara gure bizitzan, urak bare direnean eta dena harmoniatsu doanean, dena eratsu denean.

Zu are hurbilago izaten zaitugu bat-batean gaixotasun batek, laneko arazo batek, harremanetan liskar batek, desilusio batek, norbaiten heriotzak… jotzen gaituenean.

Zu gure ondoan izaten zaitugu bizitzako ekaitzak beldurra ematen digunean, gure ontzia astintzen duenean eta zure presentziaz eta maitasunaz zalantza sentitzen dugunean.

Zuk ezagutzen dituzu gure ekaitzak, eta zeure maitasunez bil-bil egiten gaituzu, konfiantzaz zure besoetan

2020/08/03

Urteko 19. igandea A 2020-08-09
Jesusek otoitz, ikasleak arraunean, Pedro hondoratu (Mt 14,22-33)

Irudipena al duzu Eliza, parrokia, zure elkarte erlijiosoa, hondoratzera doala? Gustukoa al duzu Jesusengana hurbiltzea, baina beldur al zara hondoak huts egingo dizun? Esperientzia hauek bizi izan zituzten lehen ikasleek. Gaur kontatzen duen honekin eman zien erantzuna Mateok bere elkartekoei.

Ekaitza baretua eta haizea kontra

Badira ebanjelioan bi pasadizo aski antzeko, nahiz oso desberdin izan. Antzeko, eszenatokiari (ontzi bat Galileako

2020/08/03

UR GAINEAN OINEZ (Mateo 14,13-21)
Urteko 19. igandea A 2020-08-09

Jende asko sentitzen da, gaur egun, izarpean bizitzen, krisialdi eta nahasmendu orokor batean bazter utzirik. Tradizioz bere fedearen pilare zituenek astindura bortitza jasan dute beren erro-erroetan. Elizaren aginpidea, aita santuaren hutsezintasuna, gotzainen magisterio edo irakaspena, ezin hartu ditu jada bere konbentzimendu erlijiosoen sostengu. Hizkuntza berri eta nahasgarri bat iritsi zaio belarrietara, ondoeza eta nahasmendua eraginez, lehen inoiz ez bezala.

Egiatasun handiago edo

2020/07/30

Loiolako Ignazio santua 2020-07-31
HOMILIA

Anai-arrebok:

Poz handiz ospatzen dugu gaur Loiolako Ignazio santuaren jaia. Geure artekoa dugu. Hurbil-hurbilekoa.
Batez ere, Ignaziorengan ikusten ditugun gauza bitxi eta zoragarriek eragiten digute poza eta harridura.
Adibidez eta hasteko, zer iruditzen zaizue Ignazioren ateraldi hau? Iruñean, Gaztelako erregearen gudarostean, nafarren kontra ari da borrokan. Utzi dezagun alde batera kontraesan handi hori alde batera: gipuzkoar bat nafarren kontra! Baina ikus dezagun beste gertaera hau. Nafarrek gogor

2020/07/30

Urteko 18. igandea A 2020-08-02

HOMILIA

Jesus, Joan Bataiatzailea hil dutela jakitean, beste leku batera joan da. Alabaina, jendeak nabaritu du nora doan, eta haren ondoren doa.

Honetan, egun osoa joan zaie. Iluna gainean dute. Eta ikasleak arduraturik ageri dira. Jesusek, ordea, berean jarraitzen du: Emaiozue zeuek jaten.

Pasarte hau argitzeko orduan, kontuan izan behar da, ez dela gertakizun historiko bat. Batetik, hor esaten den jendetza biltzeko, inguruko herrixka guztiak hustu beharko ziren. Bigarren,

2020/07/29

Urteko 18. igandea A ohar 2020-08-02

SARRERA

Senideok, urteko 18garren igandea ospatzen dugu gaur. Ebanjelioak ogien mirariaren kontakizuna eskaintzen digu. Ogien ugaltzea deitu izan zaio pasadizo honi. Benetan, ordea, beste zerbait adierazten digu ebanjelio honek. Beti hunkitzen gaituen eta hausnarketa eginarazten digun ikuspuntua da. Galileako aintzira edo lakuaren ondoan gaude. Gainean da gaua. Inguruan pilatu zaion jendeaz arduraturik dabil Jesus. Ordu asko daramatza jende horrek Jesusekin: asko dira eta goseak daude eta,

2020/07/29

Urteko 18 ig A ABESTIKA (2020-08-02)

SARRERA

Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi,
grazi ta maitasuna,
entzun, arren, Jauna.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2)

SALMOA

Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.

Gupidatsua da Jauna
eta errukiorra,
berant-haserre
eta guztiz ona.
Ona da Jauna
guztientzat,
errukior berak egin dituenentzat.

ALELUIA

Aleluia aleluia aleluia.
Gizakia ez ogiz bakarrik bizi,
Jainkoaren ahotik ateratzen den hitz guztitik baizik.
Aleluia aleluia

2020/07/27

Partekatzea ezer ez duenarekin,
baina norberaren eta Jainkoaren begi aurrean
gauza ororentzat duina denarekin.

Partekatzea, ez soilik sobera den hura,
baita ostu dugun hura ere,
eta premiazkoa bera ere.

Partekatzea, zuzentasunagatik,
maitasunagatik, legezkoa denaren gainetik,
kontuan idatzi gabe,
bestea gustura gertatu arte.

Partekatzea, xumeki eta buru-eskaintzaz,
nork bere burua goragotzat edo hobetzat eman gabe,
trukekorik eta eskerrik eskatu gabe.

Partekatzea, ebanjelioaren arabera
aldi orotan, toki orotan, gorabehera orotan,
orain berean jada.

Partekatzea,
edo ahalegintzea gutxienez;

2020/07/27

EMAN ZEUEK JATEN (Mateo 14,13-21)

Urteko 18. igandea 2020-08-02

Jesus okupaturik dago, alde guztietatik dakarkioten jende gaixo eta elikatu gabe hura sendatzen. Haien sufrimenak hunkitu duelako ari da, ebanjelariak dioenez. Bitartean, ikasleak ohartu dira berandutzen ari dela. Oker ulertuz, «ogien ugaltze» izena eman izan zaion pasadizo honen esanahi sakona ulertzeko aukera ona ematen digu ikasleen eta Jesusen arteko solasak.

Ikasleek planteamendu errealista eta arrazoizkoa egin diote Jesusi: «Agur egiozu jendetzari, herrixketara joan dadin

Page 37 of 218