GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/08/17

Urteko 21. igandea A (2020-08-23)
Pedro, Jainkoaren eta Satanasen artean (Mateo 16,13-20)

Igande honetako ebanjelioak eta datorren igandekoak banaezineko diptiko bat eratzen dute. Gaurko honetan, Pedrok Jainkoaren agerpen bat jaso du eta egiteko bat, misio bat. Datorrenekoan, Satanasen bozemaile bihurtuko da Pedro. Horrela, Mateok argi utzi du, ezen eta inporta duen gauza jasotako eginkizuna dela, eta ez hartzailearen santutasuna. Gaurko ebanjelio honek hiru zati ditu: 1) jendeak Jesusez uste duena; 2)

2020/08/17

ETA GUK ZER DIOGU (Mateo 16,13-20)
Urteko 21. igandea A 2020-08-23

Behin batean ikasleei egin zien galdera bera digu egiten Jesusek gaur guri: «Eta zuek, ni nor naizela diozue?». Ez digu galdetzen, haren nortasun misteriotsuaz zer erantzungo bakarrik, baizik eta berarekiko gure harremanei berrikusi bat ematera eragin nahi digu. Zer erantzuten al diogu geure elkarteetatik?

Egunetik egunera hobeto ezagutzen al dugu Jesus, ala betiko «geure eskema zahar aspergarrietan hesiturik» daukagu bera? Elkarte

2020/08/17

JESU KRISTORI BIZIKI ATXIKI Mateo 16,13-20
Urteko 21. igandea A 2020-08-23

Ez da erraza Jesusen galderari egiati erantzuten saiatzea: «Eta zuek, nor naizela ni diozue?» Benetan, zein da Jesus guretzat? Jesusen irudia hogei mendetan barna irudi eta formula bidez iritsi zaigu, debozio, esperientzia eta kultura-interpretazio… bidez, aldi berean haren aberastasun ezin atzemana azaldu eta ezkutatu digutelarik.

Baina, gainera, gutako bakoitzak geu garen hartaz birjantzi ohi dugu Jesus. Eta geure desirak, ametsak, interesak

2020/08/15

Urteko 20. igandea A 2020-08-16
HOMILIA

Anai-arrebok!

Emakume atzerritar baten fedeak harriturik utzi du Jesus. Emakume hau Palestinaz kanpo bizi zen; gaur egungo Libanon. Esan dio Jesusek: «Andrea, bai handia dela zure fedea: bete dadila nahi duzun hori». Behin baino gehiagotan harritu izan da Jesus, judu ez diren batzuek agertu izan dioten konfiantzagatik. Zer pentsatua eman beharko liguke honek txikitatik kristau-giroan bizi izan garen kristauoi: Nolakoa da gure fedea?, nolakoa Jesu Kristorekiko

2020/08/14

Andre Maria Zeruratua 2020-08-15
HOMILIA

Anai-arrebok!

Andre Mariaren zeruratzea ospatzen dugu. Andre Mariaren piztuera. Andre Maria, orduaz gero, Kristorekin erabat eta betiko bat eginik bizi da. Kristo bezala, mundu honetako gure arazoetan partaide bizi da. Ebanjelioak esaten digu, Jainko Aitaren asmoa bere-bere egin zuela Kristok; horregatik zeruko Aitak piztu egin zuela Kristo. Era berean esan behar dugu Mariaz ere: bere Semearen asmoa bere-bere egin duelako, piztu egin du Maria zeruko Aitak bere

2020/08/10

Urteko 20. igandea A ABESTIAK 2020-08-16

SARRERA

R/. Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / (e)ta bat Jainko (e)ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz
Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

O Jerusalem, zure Jaunari / kantuz ekin.

Poztu bitez kantari atzerritarrak,
zuzenbidez baitaramazu izadia;
zintzo baitituzu gidatzen herriak;

2020/08/10

GUZTIENA DA JESUS (Mateo 15,21-28)
Urteko 20. igandea A 2020-08-16

Emakume pagano batena da ekimena: Jesusengana jo du, judu-herrikoa ez den arren. Estutasunak joa den ama bat da, «deabruak oinazetua den» alaba sufritzen ikusten du. Bidera atera zaio Jesusi, oihuka: «Erruki zaitez nitaz, Jauna, Daviden Semea».

Ustekabekoa izan da Jesusen lehen erreakzioa. Ez da gelditu ere hari entzuteko. Oraino ez da iritsi paganoei Berri Ona eskaintzeko ordua. Emakumeak amore ematen ez duelako,

2020/08/10

Urteko 20. igandea A (2020-08-16)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko 20. igandea ospatzen dugu gaur. Liturgiako aro nagusietan –abendualdia, eguberrialdia, garizuma, aste santua, pazkoaldia– salbamen-historiako misterio nagusiak ospatu genituen. Urtekoa deitzen dugun aldi honetan, berriz, Jesusen Ebanjelioa hari gara bizitzen, igandez igande, dosi txikiak hartu, hausnartu eta biziz.
Gaurko honetan, beste behin, paganoa den emakume baten ahotik, fede-aitorpen handi bat entzungo dugu. Jesus bera ere txunditurik utzi duen fede-aitorpena da: «txakurkumeek ere jaten

2020/08/10

Andre Mariaren zeruratzea ABESTIAK 2020-08-15

SARRERA

Abestu dezagun denok / misterio handiena:
garaiturik heriotza, / piztu da Jesus Jainkoa.

Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan, aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari.

SALMOA

R/.-Gure+erregina / zure+eskuinean / dago zutik.

Erregeen alabak bidera datozkizu,
Erregina, Ofirko urrez apaindurik,
zure eskuinean dago zutik.-R/.

ALELUIA

Aleluia aleluia aleluia.

Maria zeruetara jasoa izan

2020/08/10

Andre Maria zeruratzea 2020-08-15 OHARPENAK

SARRERA

Anai-arrebok, Andre Mariaren zeruratzea ospatzen dugu gaur. «Zeruratze» hori ez da hartu behar, fisikoa den mundu honetatik fisikoa izango litzatekeen zerura joatea edo eramana izatea bezala. «Zeruratua» esatea, hitz egiteko modu bat da. Aintzatua izan dela esateko modu bat. Jainkoak berpiztu egin duela esateko modu bat. Andre Maria bere izatearen bete-betera iritsi dela esateko modu bat. Zerua ez da toki edo leku fisiko bat. IZAN. Aditz

Page 35 of 218