GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/08/28

URTEKO 22. IGANDEA A (2020-08-30)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko hogeita bigarren igandea ospatzen dugu gaur. Jesusen ikasleei asko kostatu zitzaien Jesusen biziera, bizitzeko era, mezua, ulertzea. Jesusek, Mateoren arabera, lau aldiz iragarri zien ikasleei Jerusalemen hilko zutela. Iragarpen haietako batean, Pedrok kontra egin zion Jesusi: «hori ezin gerta dakizuke». Eta Jesusek gogor erantzun zion.
Pedroren hitzak tentazio handi izan ziren Jesusentzat: bere egitekoa alde batera uzteko eskatu zion Pedrok Jesusi. Jesusek baino lehen,

2020/08/28

GALTZEN IKASI (Mateo 16,21-27)

Urteko 22. igandea A 2020-08-30

Esapide hori ebanjelio guztiek jaso dute eta sei aldiz errepikatu: «Norbaitek bere bizia salbatu nahi badu, galdu egingo du, baina nigatik galduko duenak aurkituko du». Jesus ez da mintzo gai erlijioso batez. Biziaren egiazko balioa zein den ari zaie planteatzen ikasleei.

Era paradoxikoan eta zirikatzailean adierazia da esapidea. Bizia orientatzeko bi era oso desberdin dira: batak salbaziora zarama, besteak hondamendira. Gogorrena eta gustagarritasun txikiena

2020/08/28

2020/08/27

2020/08/24

Urteko 22. igandea A (2020-08-30)

Pedro, Satanasen bozemaile,
eta maletatxoaren eta bitxi-kutxatilaren parabola

Abuztuko azken aste honek, Espainian bederen, ez du ematen unerik egokiena den sakontasun teologikoetarako. Jenderik gehienaren kezka beste hauetan gihartuko da: oporren bukaera, lanera itzultzea, koronabirusaren zabalagotzea, irakaskuntzak aurre egin behar dien problemak… Testuinguru honetan, ez du ematen gauza erraza izango den erdigunea eskaintzea Jesusi jarraitzeari eta beronek eskatzen digunari. Halaz guztiz, Jesusen etsenplua gogora ekartzeak aipatu arazo horiei

2020/08/24

JESUSENGATIK DENA ARRISKATU (Mateo 16,21-27)
Urteko 22. igandea A 2020-08-30

Ez da erraza Jesusen barnera begira jartzea; halere, esperientzia bikoitza suma dezakegu beraren bihotzean: nola egiten duen bat azkenak direnekin eta nola duen guztizko konfiantza Aitagan. Alde batetik, sufrikario ditu hainbat jendek jasaten dituen zuzengabekeria, ezbeharrak eta gaixotasunak. Bestetik, erabateko konfiantza du Jainko Aitagan, eta jabeturik da ezen Aita horrek ez duela nahi ezer ere seme-alaben bizitzatik gaizkia eta sufriarazten dion

2020/08/22

Urteko 21. igandea A 2020-08-23
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioaren ideia nagusia, dudarik gabe, Jesusek ikasleei egin dien galdera da: «Ni nor naizela dio jendeak?» «Ni nor naizela diozue zuek?»

Gauza jakina da, Euskal Herriak paraje ikusgarriak ditu. Halere, zenbat jendek ezagutzen ditu paraje horiek? Edota, hobeto esateko, jende askok zenbateraino ezagutzen ditu paraje horiek? Esaera aski arrunta da: Euskal Herria ezagutu ez, eta urrunera joan behar izaten du jende askok paraje ikusgarrien bila.

Ez

2020/08/22

URTEKO 21. igandea A oharpenak (2020-08-23)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko 21garren igandea ospatzen dugu gaur. Bi gai nagusi planteatzen dizkigute irakurgaiek.
Batetik, guri dagokigu gaur, duela 2 mila urte ikasleei egin zien galdera: Eta zuek, nor naizela diozue? Maitasunez eta konfiantzaz egindako galdera: Horrenbeste denbora daramazue nirekin; zergatik hasi zineten nire ondoren?, zer ikusi zenuten nigan? Eta gaur, zergatik jarraitzen duzue nire ondoren?, zer ikusten duzue gaur nigan?
Bigarren gaia, Pedrori emandako misioa

2020/08/21

Urteko 21. ig. A ABESTIAK 2021-08-23

SARRERA

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Jaunari kanta ona baita,
hain du handia / bere betiko errukia.

Benetan garai da Jauna, umilari dio begiratzen;
harroa, berriz,

2020/08/21

Page 34 of 218