GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/09/09

Urteko 24. igandea A (2020-09-13)
Bihotzez barkatu (Mateo 18,21-35)

Joan den igandean, batak bestea anai-arreba bezala zentzarazteaz, batak besteari bide onera eragiteaz, mintzatu zitzaien Jesus ikasleei. Gaur, maila pertsonalean barkatzeaz ari zaigu; jenderik gehienari dagokion arazoa da.

Barkatzeko arrazoiak (lehen irakurgaia: Eklesiastikoa 27,33−28,9)

Lehen irakurgaia Eklesiastiko edo Ben Sirak liburutik hartua da; Itun Zaharreko liburu guztien egileetarik, honena bakarrik ezagutzen dugu: Jesus ben Sirak (K.a. II. mendea). Gizon kulturaduna eta ikertzailea da; bizitzako

2020/09/09

BARKATUZ BIZI (Mateo 18,21-35)
Urteko 24. igandea A (2020-09-13)

Egundoko gauzak esaten entzun diote ikasleek Jesusi: etsaiak maitatzeaz, pertsegitzaileentzat Aitari otoitz egiteaz, kalte egiten dietenei barkatzeaz. Dudarik gabe, mezu miresgarria iruditu zaie hori guztia, baina errealismo eskasekoa eta oso problematikoa.

Pedro, oraingoan, planteamendu praktikoago eta zehatzago batekin hurbildu zaio Jesusi: adieraz diezaiela nola konpondu beren artean sortzen zaizkien arazoak: errezeloak, bekaizkeriak, aurkaritzak eta gatazkak. Nola jokatu behar dute beraren jarraitzaile diren familia

2020/09/05

Urteko 23. igandea A 2020-09-06
HOMILIA

Anai-arrebok!

Bada interneten kontu edo istorio bat: emakume bat mespretxatu egiten zuten auzoko emakumeek. Emakume hori goizero irten ohi zen bere etxe-ataria garbitzera. Eta goizero zaborra edo simaurra aurkitzen zuen atarian. Azkenerako konturatu zen auzoko emakumeen lana zela hura. Pentsatzen jarri eta hona zer egin zuen: gau batean, ordu txikitan, etxetik irten eta auzoko emakumeei lore-ontzi bana utzi zien atarian. Ontzi bakoitzean idazkitxo bat: daukanetik ematen

2020/09/04

Urteko 23. igandea A ABESTIAK 2020-09-06

SARRERA

1.- Bihotz batez elkarturik, / zugana gatoz, Jauna,
zugana gatoz, Jauna.

R.- Emaguzu zure argi, / grazi ta maitasuna.
Entzun, arren, Jauna.

2.-Emaguzu zure sena: / dezagun elkar maita,
dezagun elkar maita.-R/

AINTZA

Gloria! Gloria! in excelsis Deo! (bis)

1.-Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu, / bedeinkatua zu.
Gorespen zuri, / ahuspez agur, / eskerrak zuri.
Jainko Jauna, / zeruko Errege
Jaungoiko

2020/09/04

URTEKO 23. IGANDEA A 2020-09-06

SARRERA

Senideok, Jaun Berpiztuak deitzen gaitu, beste behin, bere heriotza eta piztuera ospatzera. Kristo da gure fedearen oinarria, gure indarraren iturburua, bidean argi egiten digun argia.
Kontuan har dezagun, alabaina, Jaunak deitzen gaituela bere misterio nagusia ospatzera, ez bakarka, baizik elkartean. Gaurko irakurgaiek, lehenak eta ebanjelioak, elkartearen garrantzia azpimarratzen digute; baita guztiok eta bakoitzak dugun erantzukizuna ere, elkarte hori benetakoa izan dadin.
Gizon-emakumeon artean, batak bestea

2020/08/31

GURE ARTEAN DAGO (Mateo 18,15-20)
Urteko 23. igandea A 2020-09-06

Jesusen hitzak, Mateok dakartzanak, joan-etorri handikoak dira kristau-elkarteen bizitzarako; halaz guztiz, arreta txikia eskaintzen diete askotan iruzkingileek eta predikariek. Hona Jesusen promesa: «Nire izenean bi edo hiru lagun elkartuko diren lekuan, han nagoke ni haien artean».

Jesusek ez ditu buruan ospakizun jende-jendetsuak, Erromako San Pedro plazakoak bezalakoak. Bi edo hiru bakarrik badira ere, han dagoke bera haien artean. Ez da beharrezkoa han

2020/08/31

Urteko 23. igandea A (2020-09-06)
Zein erraza den kritikatzea, zein zaila zentzaraztea! (Mateo 18,15-20)

Ikasleen formazioa

Nekaldi-piztueren lehen iragarpenetik eta Pedroren aitorpenetik, Jesusek ikasleak formatzeari ekin dio buru-belarri. Ez hitzaldi batez bakarrik, 18. kapitulukoa bezalakoaz adibidez, baita gertatzen ari diren gertaeren bidez ere. Gaiak hiru ataltxotan sailka ditzakegu:

1.-Ikaslearen arriskuak:
* handinahia (18,1-5)
* eskandalua (18,6-9)
* axolarik eza txikienez (18,10-14)
2.-Ikaslearen eginbeharrak:
* anai-arreba arteko zentzarazpena (18,15-20)
* barkazioa (18,21-35)
3.- Ikaslearen

2020/08/31

JESUSEK KREATUTAKO EREMU BATEAN BIZI (Mateo 18,15-20)
Urteko 23. igandea A 2020-09-06

Ematen du, lehen kristau-belaunaldiei gutxi axola zitzaiela kopurua. Lehen mendearen azken aldera, hogeiren bat mila ziren, Erromatar Inperio tzarrean barreiaturik. Gutxi ala asko ziren? Berek eratzen zuten Jesusen Eliza, eta haren Espirituaz bizitzea zuten garrantzizko gauza. Etengabe gonbidatzen ditu Paulok bere elkarte txikietako kideak «Kristogan bizitzera». Laugarren ebanjelioak «harengan iraun dezaten» erregutzen die bere irakurleei.

Mateok, berriz, bere aldetik hitz

2020/08/29

Urteko 22. igandea A 2020-08-30
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lehen irakurgaiak, profeta baten eredua aurkeztu digu: Jeremias profetarena. Barruak, alde batetik, bere lana uzteko eskatzen zion; izan ere, lan horrek bere herritarren burla, mespretxua eta pertsekuzioa besterik ez zekarkion; bestetik, ordea, bere barru horretan sua sentitzen zuen: bere lanari eutsi beharra.

Ebanjelioan, Jesusek gogor egin behar izan dio Pedrori. Honek bere lana uztera eragin nahi dio Jesusi. Eta honek esaten dio: gizon-emakumeek bezala pentsatzen duzu

2020/08/28

Urteko 22. irakurgaia A ABESTIAK 2020-08-30

SARRERA

R/. Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, / eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, / eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

Zure egarriz, / daukat gogoa,
/ ene Jainkoa.

Jainko, neure Jainko zaitut, / goizetik bilatzen zaitut,

Page 33 of 218