GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/09/18

Urteko 25. ig A ABESTIAK 2020-09-20

SARRERA

Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Erruki hutsa dugu Jauna, / errukia ta maitasuna.

Egun oro zaitut bedeinkatuko,
zure izena menderen mende dut goretsiko.
Handi da Jauna guztiz goresgarri,
haren handitasuna ez daiteke igarri.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Ireki iezaguzu,

2020/09/18

Urteko 25. igandea A (2020-09-20)

Lurjabe aluaren parabola (Mt 20.1-16)

Gaztelaniazkoaren OHARRA: Gaztelania aberasten duten irain-termino askotatik, «cabrón» terminoa da Bibliatik (Ezekiel) hartua den bakarra. Ondorioz, ez bedi eskandalizatu inor nik hemen erabiltzeaz; halere, ez da beharrezko gehitzea: «Jainkoaren Hitza». ”.

Ikasleen formazio-aldian, Mateoren ebanjelioak dakarrenez, ematen du, Jesus gustura sentitzen dela bere ideiekin ikasleak nahasirik ikustean: ezkontzaz, haurren garrantziaz, aberastasunez mintzo delarik. Baina nahasmenduaren gailur-punta, ordea, parabola honekin jo du, egindako

2020/09/18

EZ DESITXURATU JAINKOAREN ONTASUNA

Urteko 25. igandea A 2020-09-20

Bere ibilbide profetikoan barna, behin eta berriz azpimarratu du Jesusek nola komunikatu behar dugun berak Jainkoaz duen esperientzia: «atzeman ezineko ontasun-misterio» bezala, alegia; gure kalkulu guztiak hausten dituena bezala. Haren mezua hain iraultzailea da, non, hogei menderen ondoren ere, kristau batzuk ez baitira gai hura seriotzat hartzeko.

Jainko On horretaz izan duen esperientzia hori gizon-emakume guztiei kutsatzeko, mahasti-jabe baten jokabide harrigarri batekin konparatu du

2020/09/18

JAINKOA ONBERA DA GUZTIEKIN (Mateo 20,1-16)

Urteko 25. igandea A 2020-09-20

Dudarik gabe, Jesusen parabolarik harrigarrienetakoa da eta zirikagarrienetakoa. «Mahastiko langileen parabola» deitu ohi zitzaion. Baina mahastiaren jabea da protagonista. Ikertzaile batzuek, gaur egun, «guztientzat lana eta ogia nahi zituen ugazabaren parabola» deitzen diote.

Gizon hau, bera irten da plazara askotariko langile-taldeekin hitzartzera. Lehenengoekin goizeko seietan hitzartu da, beste batzuekin bederatzietan, beranduago eguerdian eta arratsaldeko hiruretan. Azkenik bostetan, lanaldia bukatzeko ordubete bakarrik falta

2020/09/18

URTEKO 25. IGANDEA A 2020-09-20

SARRERA

Anai-arrebok, gaurko ebanjelioa mahastiko langileez mintzo zaigu. Ordu desberdinetan joan dira lanera; halere, soldata bera jaso dute denek.
Zer esan nahi du horrek? Esanahi sakon-sakona du: Jainkoa ez da merkataria, ez tratularia; Jainkoa maitasun hutsa da; ez dago gizakiak zer egingo zain; doan eskaintzen digu bere maitasuna, bere onginahia, bere salbazioa.
Ebanjelioa askotan modu probokatzailean mintzatu ohi zaigu; beti zirika: giza ikuspegitik ikusita zentzurik ez

2020/09/12

Urteko 24. igandea A 2020-09-13
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lehen irakurgaiak eta ebanjelioak batak besteari barkatzera eragiten digute.

Lehen irakurgaia, Kristo aurrekoa da, Itun Zaharrekoa. Halere, barkazioaren beharra ikustera iritsia da. Hona esaldi mamitsu hau: «Barkatu zuk lagun hurkoak egindako iraina, eta barkatuko dizkizu Jainkoak zeureak, eskatzen diozunean». Eta galdera hau dakar: «Nola gorde dezakezu gorrotorik, eta Jaunari osasuna eskatzera jo?»

Ebanjelioan, Jesusek urrats bat gehiago egin du salbatzeko jarreraren fintasunean. Batetik, Pedroren galderari erantzunez, Jesusen

2020/09/11

URTEKO 24. IGANDEA A 2020-09-13

SARRERA

Gaurko ebanjelioa joan den igandekoaren jarraipena da. Hartan jakintzat ematen zen barkazioaren beharra. Gaur barkazioa bera da gai nagusia. Barkaziorik gabe, ezinezkoa izango litzateke edozein elkarte. Hau da, ordea, garrantzizkoena: nolatan ukatu norbaiti barkazioa eta alde berean Jainkoari barkazioa eskatu? Nolatan ukatu barkazioa kalterik handienagatik, Jainkoak hainbeste eta hainbeste barkatu dugunean? Nolatan ukatu barkazioa ehun denario zor digun lagun bati, Jainkoak hamar mila talentu barkatu

2020/09/10

2020/09/09

Urteko 24. igandea A ABESTIAK 2020-09-13

SARRERA

Gurutze santua / kristau egin gaituzu,
Kristoren itzalpean / babestu gaitzazu.

R/.- Kristauak garela / aitortu dezagun
Elizan, lanean, / igande ta astegun.

Maitasuna dugu / kristauok ezaugarri,
eta aldareko Jauna / maitasun-lokarri.-R/.

AINTZA, zeruan, aintza zeruan

Aintza zeruan, aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari.
Eta bakea, eta bakea
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Erruki hutsa / dugu Jauna, / errukia (e)ta maitasuna.

Ene arima, goretsazu Jauna, / nire barne osoak

2020/09/09

BARKATZEAK ON EGITEN DIGU (Mt 18,21-35)
Urteko 24. igandea A 2020-09-13

Psikoterapia-eskola handiek ez dute aztertu, esateko, barkatzearen indar sendatzailea. Duela gutxi arte, psikologoek ez zioten aitortzen zerikusirik nortasun sano baten hazkunderako. Uste zuten ─eta uste izaten jarraitzen dute─, oker, barkazioa jarrera erlijioso hutsa dela.

Bestetik, kristautasunaren mezua sarritan murriztu izan da jendeari barkazioa eskuzabal eman dezan aholkatzera; portaera horren oinarritzat Jainkoak eskaintzen digun barkazioa emanez; eta beste ezer irakatsi gabe, bihotzez

Page 32 of 218