GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/09/29

KRISI ERLIJIOSOA (Mateo 21,33-43)

Urteko 27. igandea A (2020-10-04)

Jainkoak bere herri aukeratuarekin bizi izan duen historia adierazi nahi digu Jesusek «Mahasti-langileen» parabola honetan, ezaugarri alegoriko batzuez baliatuz. Historia tristea da. Jainkoak, hasieratik, maitasun osoaz zaindu zuen bere herri hori. Bere «mahasti kutuna» zuen. Herri eredugarri bihurtu nahi izan zuen, zuzentasunaren eta leialtasunaren eredu. «Argi handi» izango zen herri guztientzat.

Alabaina, herri horrek uko egin die eta hil egin ditu, bata bestearen ondoren,

2020/09/28

Urteko 27. igandea A (2020-10-04)

Maitasun-kantutik hilketa-kantura (Mateo 21,33-43)

Lehen ekitaldia: Jerusalemeko tenpluaren ataria. K.a. 735. urte inguruan.

Murmurioa isilduz doa. Isiltasuna egin denean, bildua den jendeari hitz egiten hasi zaio Isaias: «Maitasun-kanta bat abestuko dut. Nire adiskideak mahastiari dion maitasunaz». Jendetzak irribarre egin du,ezin sinetsiz Ez du imajinatzen profeta hori maitasun-kanta bat abesten. Gauzarik ohikoena berak salatzea du eta deitoratzea.

Isaiasen adiskideak mahasti bikain bati eskaini dion gogobeteko lanaz ari da kanta:

2020/09/28

JAINKOARI HUTS EGITEKO ARRISKUA Mateo 21,33-43

Urteko 27. igandea A 2020-10-04

«Mahastiko langile eraileen» parabola biziki gogorra da, eta kristauok nekez uste izan dezakegu gurekin zerikusirik duen oharpen honek, Jesusek bere garaiko gidari erlijiosoei zuzendu zien honek.

Kontaera nekazari batzuez mintzo da, nagusiak bere mahastia lantzeko zeregina eman die. Alabaina, mahatsa biltzeko garaia iritsi denean, gauza harrigarri eta ezusteko bat gertatu da. Nekazariek uko egin diote uzta nagusiaren esku jartzeari. Eta nagusiak ez

2020/09/26

Urteko 26. igandea A ABESTIAK 2020-09-27

SARRERA

Zu zara Jainko /salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri / zaren harkaitza
aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

Gorets beza lur / osoak Jauna,
kanta harek egin lana.
Bai harrigarri / dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, / eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, / eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Ez egon, Jauna, nigandik urrun;
zeurea nauzu,

2020/09/26

Urteko 26. igandea A (2020-09-27)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko bi irakurgaien, lehenengoaren eta ebanjelioaren, gai nagusia, esan genezake, BEREIZMENA dela; aukera askoren artean egokia zein den erabakitzea; bihotz-gogoeta egitea, une honetan Jainkoak niri zer eskatzen didan bilatzea; hitz batean, nire aukera Jainkoaren alde eta Jainkoarekin batean egitea. Bereizmena. Aukera askoren artean bat aukeratzea, egokiena, gizakoiena. Honek, jakina, gizakiak barne-askatasun handia izatea eta askatasun handiz bizitzea eskatzen du. Bereizmenak askatasuna eskatzen du.

Lehen irakurgaiak, Ezekiel

2020/09/26

MEZAKO OHARPENAK
URTEKO 26. IGANDEA A (2020-09-27)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko 26garren igandea ospatzen dugu gaur. Urtekoa! Aspaldi samar utzi genuen atzera Pazkoaldia; esateko modu bat da hori; izan ere, Eukaristian igandero ospatzen dugu Pazkoa: Jesusen misterio handia: heriotza eta piztuera. Bai. Baina Pazkoaldiaren ondoren, Urtekoa esaten dugun aldia ari gara bizitzen. Igandero-igandero, apurka-apurka, Jesusen ebanjelioa irakurtzen eta entzuten ari gara. Eta zergatik ez esan? Entzuteaz aparte, bizitzen ari gara Jesusen ebanjelioa.

2020/09/21

GAUZAK EZ DIRA BETI EMATEN DUTEN BEZALAKO
(Mateo 21,28-32)

Urteko 26. igandea A 2020-09-27

Argienetakoa da parabola eta soilenetakoa. Aita bat bere bi semeei hurbildu zaie, mahastira lanera joan daitezen eskatzera. Lehenak biribilki erantzun dio ezetz: «Ez dut nahi». Gero, ordea, pentsatzen jarri eta lanera joan da. Bigarrenak menekotasun nabari-nabariz erreakzionatu du: «Jakina, joango naiz, jauna». Baina dena hitz huts geratu da, ez da joan mahastira.

Parabolaren mezua ere agerikoa da, eta

2020/09/21

Urteko 26. igandea A (2020-09-27)

Aste Santua irailean (Mateo 21,28-32)

Pandemiak, aurten, haur askori eragin dio Lehen Jaunartzea ospatzera, ez maiatzean, baizik eta irailean. Izan ere, Eliza Katolikoak ez du inolako birusen beharrik gertakizunen hurrenkera aldatzeko. Urte liturgikoa hemendik bi hilabetera bukatuko dugu (azaroaren 22an); horregatik, gaurko igande honetan hasita Jesusen azken irakaspenak entzuteari ekingo diogu, Astelehen Santu deitu ohi dugunean barna.

Hiltzerainoko borroka tenpluan

Bezperan, garaipentsu sartu da Jesus Jerusalemen, tenplua garbitu du,

2020/09/21

GURE AURRETIK (Mateo 21,28-32)

Urteko 26. igandea A (2020-09-27)

Behin batean, hitz latz hauek bota zizkien Jesusek bere herriko gidari erlijiosoei: «Ziur esan nahi dizuet, zerga-biltzaileek eta emakume prostituituek aurrea dizuetela Jainkoaren erreinurako bidean». Duela urte batzuk egiaztatu nuen Jesusen hitz hauek ez direla ahoberokeria bat.

Lurralde desberdinetako emakume prostituituren talde batek, Ahizpa Oblata batzuk lagun zituztela, gogoeta egin zuten Jesusez; «Jesus. Hurbiltze historikoa» izeneko nire liburua zuten laguntzaile. Oraino hunkiturik nauka, arima

2020/09/19

Urteko 25. igandea A 2020-09-20

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioa ulertzeko argibide hau dakarkigu gaurko lehen irakurgaiak: «Zuen asmoak ez dira nire asmo; zuen bideak ez dira nire bide». Hori bera zehazten du Jesusek gaurko ebanjelioko parabolarekin: ordu bat bakarrik lan egin dutenei, egunsentitik ilunabarrera lan egin dutenei bezala ordaindu die: denario bana. Eskandalagarria orduko eta gaurko gizon-emakumeontzat. Baina horrelakoa da Jainkoa: ez da merkatari bat, ez da salerosketa dabilen pertsona bat, ez da

Page 31 of 218