GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/10/10

Urteko 28. ig A 2020-10-11
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko parabolarekin, hirugarren aldiz saiatu da Jesus apaizak eta fariseuak konbentzitu eta bide onera ekartzen, Tenpluan.

Gonbidatuen parabola kontatu die. Errege batek bere semearen ezteiak ospatu nahi izan ditu. Bidali ditu zerbitzariak maite-maitea duen jende bat gonbidatzera. Bi aldiz bidali ditu. Baina, alferrik. Gonbidatuek uko egin diote jaiari.

Esker txar hori ikusirik, berriro bidali ditu zerbitzariak; baina oraingoan beste jende batengana: bidean eta bazterretan ikusiko dituzten guztiengana.

2020/10/08

URTEKO 28. IGANDEA A (2020-10-11)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko 28garren igandea ospatzen dugu gaur. Aurreko bi igandeetan eta gaurkoan, hiru parabola berezi dakarzkigu liturgiak. Duela 15 egun, hau zen parabola: seme batek «bai» esan eta «ez» egin; beste semeak «ez» esan eta «bai» egin. Joan den igandean, mahastiko langileek mahastiaren jabe bihurtu nahi izan zuten; gaur, berriz, gonbidatuek ez dute joan nahi eztei-otordura.
Parabola horien jatorrian, juduek Jesusi egindako galdera dago, Jesusek tenplutik

2020/10/08

Urteko 28. ig. ABESTIAK 2020-10-11

SARRERA

Zure erreinua oihukatzen dugu, Jauna,
zure erreinua, zure erreinua, Jauna.

Zuzentasun (e)ta / bakearen erreinu,
bizitza eta egiaren erreinu. –R/.

Maitasun eta / graziaren erreinu.
gu guztiongan bizirik den erreinu.-R/.

Munduko ez, ta / munduan den erreinu,
indarra bide iristen den erreinu.-R/.

Kristorengandik / sorturiko erreinu,
eta amairik inoiz ez duen erreinu.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan
Jaunari.
Eta bakea,
eta bakea
lurrean gizonari (2).

EDO

Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria!

2020/10/05

ZOAZTE BIDEGURUTZEETARA Mateo 22,1-14
Urteko 28. igandea A 2020-10-11

Jesusek oso ondo ezagutzen zuen landa-jendearen biziera latz eta aspergarria. Bazekin nola egon ohi ziren larunbata iritsi zain, lanetik «liberatzeko», arnasa hartzeko. Jaietan eta ezteietan gozatzen ikusi ohi zituen. Zein esperientzia gozoagorik jende harentzat, jai-otordu batera gonbidatua izan, auzokoekin eseri eta eztei-jai bat partekatzea baino?

Jainkoaz zuen esperientziak eraginik, Jesus hitz egiten hasi zitzaien era harrigarri batean. Bizitza ez da lan-bizitza hau bakarrik,

2020/10/05

GONBITA Mateo 22,1-14
Urteko 28. igandea A (2022-10-11)

Jesusek oso ondo zekien, Galileako landa-jendeak asko gozatzen zuela herrixketan ospatzen ziren ezteietan. Dudarik gabe, bera ere partaide izan zen haietako batean baino gehiagotan. Zer esperientzia hobeagorik jende harentzat ezteietara gonbidatua izatea baino?, eta auzokoekin mahai berean esertzea baino ezteietan elkarrekin parte hartzeko?

Txikitan bizi izandakoaren oroitzapen honek ondo asko lagundu zion kasuren batean, Jainkoarekin izandako bere esperientzia era berri eta harrigarri batean komunikatzeko.

2020/10/05

Akabera txarra izan duen eztei-otordu bat (Mateo 22,1-14)
Urteko 28. igandea A (2020-10-11)

Joan den igandean, mahasti-langile hiltzaileen parabola, mahastia «bere fruituak emango dituen beste herri bati emango diola» jabeak (43. txatala) esanez bukatu zen. Antzeko zerbait dio gaurko parabolak ere, eztei-otordura gonbidatuenak, Mateoren eta Lukasen eskutik iritsi zaigunak. Mateoren ikuspegia edo fokapena ulertzeko, funtsezkoa da kontuan hartzea, ez Isaiasen testua bakarrik, baita Lukasena ere.

Abiapuntua: janari gozo bikaineko jai-otordu bat

2020/10/03

Urteko 27. ig A ABESTIAK 2020-10-04

SARRERA

Igandean du sortarazia
Jaun zerukoak argia.
Igandean du maitez egina
munduko lehen eguna.

“Denek batean eskerrak eman
zeruan eta lurrean” (2).

Igandean du Kristok hasia
piztu beharren Bizia.
Zu-e-i bake! Zuekin nago,
munduak mundu dirauino.-R/.

AINTZA

Aintza, aintza, aleluia (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza / betetzen gabiltza.- R/.

SALMOA

R/.-Jauna, zure onginahia /

2020/10/03

Urteko 27. igandea A 2020-10-04
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandeko parabolak, gaurkoak eta datorren igandekoak batasun bat eratzen dute. Gogoan dugu joan den igandekoa: aitak bi semeei mahastira lanera joateko esan die, eta biek erantzun desberdina eman diote. Gaurkoan, errenteroek ez diote ordaindu nahi mahasti-jabeari uzta-zatia. Datorren igandekoan, eztei-otordura gonbidatuak izan direnek ez dute joan nahi izan.

Hiru parabola bat datoz «ez» esatean: seme batek «ez» esan dio aitari, errenteroek «ez» esan diote

2020/10/02

URTEKO 27. IGANDEA A (2020-10-04)

SARRERA

Gaur, urteko 27garren igandea ospatzen dugu. Ebanjelioan, joan den igandeko testuinguru bera ageri da. Gogora dezagun joan den igandekoa: Jesusek, lurreko bere azken egunetan, Jerusalemgo Tenplua garbitu nahi izan zuen, handik merkatariak kanpora botaz; orduan, apaizek eta gainerako agintariek galdetu zioten, haserre: «zein aginpidez egiten duzu hori?»
Beren artean, esanahiari dagokionez, aski antzekoak diren hiru parabolen bidez erantzun zien Jesusek. Lehena joan den igandean entzun genuen:

2020/09/29

URTEKO HOGEI TA ZAZPIGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

(Mahastiak ez dio fruitu onik eman Jaunari )

Izai profetaren liburutik 5,1-7

1 Nere adiskidearen izenean noa kantatzera
adiskidearen eta haren mahastiaren kantua.
Nere adiskideak bazuen mahasti bat, mendi-hegal jorian.
2 Aitzurtu zuen, harriak kendu, mahats bat hauta landatu.
Erdian dorrea eraiki zuen eta dolarea egin.
Mahats ona igurikatzen zuen, eta basak eman ziozkan.
3 Orai, Jerusalendar eta Judako jendeak,
zuek juje, nere mahastiaren eta

Page 30 of 218