Urteko 33. Igande B 2021-11-14
HOMILIA
Anai-arrebok!
Igandeetako mezularietako batek, Biblian oso aditua den batek, aste honetako komentarioan, hau esan digu: igande honetako bi irakurgaiek, lehenak eta ebanjelioak, fikziozko zientzia-itxura dutela. Halere, berehala gehitu du: hiru ebanjelio sinoptikoek ¬Mateok, Markosek eta Lukasek¬ dakartela gaurko ebanjelioko pasadizo hau, eta horrek esan nahi duela, lehen kristauentzat oso inportantea izan zela.
Pentsatu behar dugu, lehen kristauek ez zirela jende zozoa eta zoroa. Benetan ulertu zuten pasadizoak
URTEKO 33. IGANDEA B (2021-11-14)
SARRERA
Senideok, urteko 33garren igandea ospatzen dugu gaur. Datorren igandean Kristo Errege Eguna ospatuko dugu; gaur hamabost, berriz, Abendualdia hasiko.
Munduaren akaberaz eman izan diren interpretazio haskok ez du balio izan, ez fedearentzat, ez lagun hurkoarentzat eta ez mundu osoarentzat ere.
Jesusek ez du azaldu munduaren azkena noiz izango den; ez zaio axola arazo hori. Munduaren astinaldiaz agertu ohi diren irudiak, hala nola izarrak erortzea, eguzkia eta
JESUSEN HITZAK EZ DIRA IGAROKO Marcos 13,24-32
Urteko 33. Igandean B 2021-11-14
Etsipen-zeinuak ez dira izaten beti guztiz bistako edo ikusgarri; izan ere, esperantza-falta mozorrotzen saiatzen da zenbait jende azaleko baikortasun batez, ekintza zaletasun itsu batez edo ezkutuko pasotismo batez.
Bestetik, aski jendek ez du aitortu nahi izaten beldurra, aspertzea, bakardadea edo etsipena sentitzen duela, zeren eta, gure mundu honetan indarrean dagoen eredu sozialaren arabera, ematen da, bere bizitzan arrakasta duen pertsona
Pertsekuzioa eta esperantza (Markos 13,24-32)
Urteko 33. igandea B 2021-11-14
Urteko azken aurreko igandean gaude. Ematen du, gaurko irakurgaiek fikzio-zientziazko mundu batera eraman nahi gaituztela, aintzat hartzeko zail den mundu batera. Halaz guztiz, hiru ebanjelio sinoptikoek (Mateo, Markos, Lukas) dakarte munduaren azkenaz ari den Jesusen diskurtso hau. Esan nahi du, lehen kristauentzat funtsezko zerbait zela: esperantza eta kontsolamendu-mezu bat dute jasaten ari diren pertsekuzioen artean. Lehen irakurgaia (Daniel 12,1-3) eta ebanjelioa
INORK EZ DU EGUN HAREN BERRI (Markos 13,24-32)
Urteko 33. igandea –B−2021-11-14
Hizkuntza apokaliptikoa, munduaren azkenaz irudi eta baliabide sinbolikoez eraikia den hori, aspaldiko urteetan baino hobeto ezagutzera iritsi gara. Jesusen esperantzazko mezua entzuteko modua ematen digu horrek gaur egun, jendearen bihotzean estutasuna eta izua ereiteko tentazioan erori gabe.
Gizakiak lurrean bizi duen historia zirraragarriak bere azkena joko du egun batean. Horixe da Jesusen konbentzimendu irmoa. Horixe da gaur egungo zientziaren aurreikuspena
Emakume alargun onak eta teologo gaiztoak (Markos 12,38-44)
Urteko 32. igandea B 2021-11-07
Fede handiko emakume alargun bat (1. Irakurgaia: 1 Erregeak 17,10-16)
Kontaera guztiz soila da, Asisko San Frantziskoren «Loretxoak» dakarzkigu gogora. Garrantzizkoa ez da beraren balio historikoa, baizik mezua. Xehetasun batzuk nabarmenduko ditut.
1.-Protagonisten pobretasuna. Antzinako munduan, egitura patriarkala bizi zuen hartan, jenderik zokoratuena emakume alargunak eta umezurtzak ziren; senarra edo aita hiltzeak, kasurik gehienetan, miserian gelditzea esan ohi zuen. Gure
ELIZAKO GAUZARIK HOBENA (Markos 12,38-44)
Urteko 32. igandea B 2021-11-07
Gaurko ebanjelioko pasadizo bien arteko kontrastea ezin gogorragoa da. Lehenengoan, Jesusek jendeari gidari erlijiosoen aurrean azti bizitzeko esan dio: «Kontuz lege-maisuekin!», horien portaera kaltegarri gerta dakizueke. Bigarrenean, ikasleei dei egin die emakume alargun pobrearen keinuari erreparatzeko: jende xumeak Ebanjelioa nola bizi erakusten ahal die.
Harrigarria da Jesusek darabilen hizkuntza gogorra eta segura, lege-maisuen erlijiotasun faltsua agirian jartzeko. Ezin jasan du haien harrokeria
KONTZIENTZIA GAIZTOA Marcos 12,38-44
Urteko 32. Igandea B 2021-11-07
Teoriaz, Jesusentzat izan zirenak berak dira pobre Elizarentzat: lehenetsiak, gure atentzioa eta ardura erakarri behar duten lehenak. Baina hori teoria hutsa da; izatez ez da horrelakorik. Eta ez da ideia-kontua, baizik eta sentiberatasun-arazoa jende ahularen aurrean. Teoriaz, kristau orok esango du pobreen alde dagoela. Arazoa beste hau da: zein leku dute pobreek egiaz Elizaren eta kristau bakoitzaren bizitzan?
Egia da —eta ozenki esan
Urteko 32. Igandea B 2021-11-07
HOMILIA
Anai-arrebok!
Egiaz, mezu miresgarria dakarkigute gaur bi irakurgaiek, lehenak eta ebanjelioak. Mezu miresgarria eta imitatzekoa. Hain erraza ez bada ere.
Lehen irakurgaian, ez dakit zein den protagonista: Elias profeta ala Elias etxean onartu duen emakume alargun pobrea. Biak ere miresgarri.
Elias profeta, K.a. 850. urte inguruan bizi izan zen, Iparraldeko Erreinuan. Esan bezala, Elias Iparraldekoan izan zen profeta.
Lan gogorra egokitu zitzaion Eliasi. Israel herriaren apostasia handiaren aldia zen.
URTEKO 32. IGANDEA B (2021-11-07)
SARRERA
Anai-arrebok, urteko 32garren igandea ospatzen dugu gaur. Liturgi urtearen bukaerara iristen ari gara.
Jesusek bizi izan duen esperientzia bat dakarkigu ebanjelioak, Jerusalemeko Tenpluaren inguruan, lurreko bere azken astean. Emakume alargun pobre bat ikusi du Tenpluko dirutegian bi txanpon botatzen, eskura duen guztia. Alargunaren keinu horretan bere zoriaren aurrekari bat ikusi du Jesusek: egun batzuk barru berari gertatuko zaionaren aurrekaria: emakumeak bizitzeko behar zuena eman du; Jesusek
Page 3 of 218