GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/10/23

Urteko 30. igandea A 2020-10-25

SARRERA

Anai-arrebok, urteko hogeita hamargarren igandea ospatzen dugu gaur. Nola lehenengo irakurgaia, hala ebanjelioa, maitasunaz mintzo dira biak. Lehenengoa, lagun hurkoa maitatzeaz; eta ebanjelioa, Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzeaz. Baina ez hori bakarrik: baita nork bere burua maitatzeaz ere.
Mateok eta Markosek Jesusek lurrean bizi izan duen azken astean kokatzen dute gaurko pasadizo hau. Israelgo botere guztiekin Jesusek izan duen polemika handiaren testuinguruan. Jesusek airoso ihes

2020/10/19

EZ AHAZTU FUNTSEZKOA Mateo 22,34-40

Urteko 30. igandea A 2020-10-25

Ez zuten izan batere erraza Jesusen garaikideek beren erlijioaren muinaz ikuspegi argi bat lortzea. Jende xumea erdi galdurik sentitu ohi zen. Lege-maisuak legeko seiehun eta hamahiru aginduz mintzo ohi ziren. Nola norabidetu halako agindu eta debeku-sare korapilatu batean? Halako batean, Jesusengana iritsi zen arazoa: zer da garrantzizkoena eta erabakitzaileena? Zein da agindurik nagusiena, gainerakoei zentzurik ematen ahal diena?

Jesusek ez zuen izan burua

2020/10/18

Ikasi nola salba zaitezkeen hogeita hamar segundoan (Mt 22,34-40)

Urteko 30. igandea A urtea (2020-10-25)

Zein da agindu nagusia? Katoliko askok erantzungo luke: «Igandean meza entzutea». Uste hori dutenak, igande honetan ez dira joango segur aski mezara. Beste uste bat izan eta igande honetan mezara joango direnek gustukoa izango dute Jesusek uste zuena gogoratzea.

Jesusen garaikideen problema

Gaurkoaren aurreko igandeetan, talde erlijioso desberdinak jarri zaizkio Jesusi aurrez aurre, eta ez dira oso onik

2020/10/18

MAITASUNEAN USTEA IZAN (Mateo 22,34-40

Urteko 30. igandea A (2020-10-25)

Kristau-erlijioa sistema erlijioso nekosoa iruditzen zaio jende ez gutxiri; batez ere, Jainkoaren aurrean bizi ahal izateko, lege-sare nahasiegia. Ez ote diogu kristauok geure arreta eskaini behar, beste ezeri baino lehen, kristau-esperientziak duen gauzarik funtsezkoenari?

Ebanjelioek Jesusen erantzun hau jaso dute, Legearen agindurik nagusiena zein den galdetu dion fariseu-talde bati emana. Hona nola laburtu duen Jesusek gauzarik funtsezkoen hori: «maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa,

2020/10/17

Urteko 29. igandea A 2020-10-18 (DOMUND)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurkoaren aurreko igandeetan ikusi eta bizi izan ditugu, Jesusek bertako apaizekin eta agintariekin izan dituen tirabira batzuk. Gaur beste bat dakarkigu Mateoren ebanjelioak. Gaurkoan fariseuak eta Herodesen alderdikoek eraso diote azpikeriaz: «Zilegi al da Zesarri zergak ordaintzea?»

Gogora dezagun. Zesar hori Erromako enperadorea zen. Juduak erromatarren menpe zeuden. Zergak ordaintzeaz iritzi desberdinak zituzten. Fariseuak eta Herodesen aldekoak ordaintzearen alde ageri ziren. Beste batzuek, ordaindu beste

2020/10/16

Urteko 29. igandea A ABESTIAK 2020-10-18

SARRERA

Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Gure bihotz barruan, / piztu zure argia;
gaitezen gu munduan / argi Jainkoz betia.-R.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, / eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, / eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

Zoazte mundu guztira, / eta hots egin berri ona.

Goretsazue Jauna, atzerri guztiak, / goraipa ezazue, herri guztiak.-R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

2020/10/16

URTEKO 29. IGANDEA A 2020-10-18 (Domund)

SARRERA

Anai-arrebok, judu-agintariek ez dute amore eman nahi. Jesus nola garbituko dabiltza, haren hitza eta egintzat gogaikarri zaizkie. Gaurkoan, beste galdera bat egin diote, azpikeriaz. Zilegi al da Zesarri zergak ordaintzea?
Erantzutean, haiek ez bezalako maila batean jarri da Jesus. Esan nahi die: monetaren kasua badaezpadakoa da; pertsonak, berriz, erabateko balioa du; gizakia Jainkoaren irudira egina da. Hori da inporta duena: Jainkoaren irudi hori gordetzea, munduko

2020/10/13

BIZITZA JAINKOARENTZAT BAKARRIK DA Mateo 22,15-21

Urteko 29. igandea A 2020-10-18

Gaur egungo biblia-exegesiak ez du duda-izpirik. Bizia da Jesusentzat lehenengo gauza, eta ez erlijioa. Aski da beraren jardueraren ibilbideari erreparatzea. Beti, gizarte hartan, bizitza sanoago eta duinago bat sustatu eta garatzeko kezkaturik ageri da.

Ekar dezagun gogora nola jokatu duen gaixoen munduan: beren bizitza murrizturik, mehatxupean eta koloka bizi dutenengana hurbildu ohi da, beraiengan bizitza beteago bat iratzartzeko. Ekar dezagun gogora

2020/10/12

JAINKOARENAK DIRA POBREAK (Mateo 22,15-21)

Urteko 29. igandea A (2020-10-18)

Jesusek jakin gabe, akordio batera iritsi dira fariseuak, hari behin betiko tranpa jartzeko. Ez datoz berak Jesusekin egotera. Beren ikasle batzuk bidali dizkiote, Herodes Antipasen aldeko batzuekin. Agian, ez dira falta izan azken hauen artean, Erromako zerga-biltzaile boteretsuren batzuk.

Ondo pentsatua dute tranpa: «Zilegi al da ala ez Zesarri zergak ordaintzea?». Ezetz erantzuten badu, Erromaren kontrako matxinotzat sala dezakete. Zerga-ordainketa hori zuzentzat ematen

2020/10/11

Urteko 29. igandea A (2020-10-18)

Jainkoari Jainkoarena (Mateo 22,15-21) eta gutunik antzinakoena

Bi jarrera Zesarri eman beharreko zergaz

Jerusalemgo tenpluaren atarian jarraitzen dugu, talde desberdinek Jesusen aurka dituzten aurkaritzen artean. Oraingo honetan, fariseuek eta herodestarrek kinka serios baten aurrean jarri dute Jesus, erromatar enperadoreari ordaintzeko zergaren zilegitasunaz galdetzean. Garai hartan, bidesari, aduana, ondare- eta salmenta-tasengatik ordaintzen zituzten zergez gain, Zesarri ere zerga bat ordaindu behar izaten zioten juduek, harekiko mendetasunaren seinalerik behinena.

Fariseuek eta

Page 29 of 218