Santu Guztiak Festaburua ABESTIAK (2020-11-01)
SARRERA
Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean;
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.
Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.
AINTZA
1.-Aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
aintza, aintza aleluia,
abestu Jaunari.
2.-Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Zortzi ate Jainkoaren Erreinuan sartzeko
Santu Guztien Eguna
Santu Guztien Eguneko jaian, zoriontasunak entzungo ditugu ebanjelioan. Historian barna hainbat eta hainbat gizon-emakume santutasunera eraman izan duen bidea adierazteko modu bat da. Ezin da komentatu zoriontasun horietako bakoitza leku labur batean. Haiek ulertzeko oinarrizko zertzelada bakan batzuk aipatuko ditut.
Zoriontasunak ez dira oztopo-lasterketa bat
Kristau askok, oztopo-lasterketatzat hartzen ditu zoriontasunak, Jainkoaren Erreinuaren helmugara iritsi arte.
Eta lasterketa zail gertatzen bada, etengabe egiten badugu estropezu, hainbat hesi
JESUSEN ZORIONTASUNA (Mt 5,1-12a)
2020-11-01 Santu Guztiak A
Ez da zaila Jesusek ezagutu zuen gizarteko pertsona zoriontsu baten irudia marraztea. Adineko gizonezko bat izango litzateke, sasoikoa, emakume jator eta emankor batekin ezkondua, semedun eta lur aberatsen jabea, erlijio-betetzailea eta herrian itzal handikoa. Zer gehiago eskatzen ahal litzateke?
Dudarik gabe, ez zen hau Jesusek arnasten zuen ideala. Emazterik eta semerik gabe, sororik eta ondasunik gabe, Galilean barna ibiltari eskale gisa, Jesusen biziera ez zen
Santu Guztiak (Hurbiletik)
Zoriontasunak (Mateo 5,1-12)
Pagolaren «Camino abierto por Jesús» liburutik, 56. or.
ZORIONTASUNAK HURBILETIK ENTZUN
Jesus mendira igo eta zoriontasunak aldarrikatzeko eseri denean, jendetza dago ingurune hartan, baina «ikasleak bakarrik hurbildu zaizkio» beraren mezua hobeto entzuteko. Zer entzuten dugu gaur egun Jesusen ikasleok, harengana hurbiltzen bagara?
Zorionekoak «gogoz pobre direnak», ezer gutxirekin bizitzen dakitenak, konfiantza beti Jainkoagan jarririk. Zorionekoa pobrearen arima duen Eliza, problema gutxiago izango baitu, adiago egongo baita premian
JESUSEN ZORIONTASUNA (Mt 5,1-12a)
2020-11-01 Santu Guztiak A
Ez da zaila Jesusek ezagutu zuen gizarteko pertsona zoriontsu baten irudia marraztea. Adineko gizonezko bat izango litzateke, sasoikoa, emakume jator eta emankor batekin ezkondua, semedun eta lur aberatsen jabea, erlijio-betetzailea eta herrian itzal handikoa. Zer gehiago eskatzen ahal litzateke?
Dudarik gabe, ez zen hau Jesusek arnasten zuen ideala. Emazterik eta semerik gabe, sororik eta ondasunik gabe, Galilean barna ibiltari eskale gisa, Jesusen biziera ez zen
PARTAIDE ELIZAREN KONBERTSIO-LANEAN (Mateo 23,1-12
Ez dira gutxi fedetik urrundu direnak, Elizaren jardueraz eskandalizaturik edo desengainaturik, beraien ustez, ez delako leial ebanjelioarekin, ezta koherente ere bere jardueran predikatzen duenarekin. Jesusek ere zorrotz kritikatu zituen buruzagi erlijiosoak: «Ez dute egiten esaten dutena». Baina, kontuz, Jesus ez zen geratu horretan. Guztien bila ja-rraitu zuen eta guztiei dei eginez Jainkoaren aurrean duinagoa eta erantzuleagoa den biziera batera.
Urtetan barna, neuk ere ezagutu ahal izan dut
Bi adibide txar eta on bat (Mateo 23,1-12)
Urteko 31. igandea A (2020-11-01)
Hiru irakurgaietako protagonistak (gaur bigarrena ere kontuan izango dut), elkartearen zerbitzura egon beharko luketen pertsonak dira. Batzuek oker jokatzen dute Jainkoarekin eta lagun hurkoarekin; Paulok, berriz, buru-belarri eskaini die bere burua bere kristauei.
Apaizen etsenplu txarra (1. irakurgaia: Malakias 1,14b−2,2b.8-10)
Lehen irakurgaiak Judara garamatza, K.a. IV. mendean. Garai hartan, pertsiar inperioaren mende zeuden juduak. Ez zuten erregerik, soilik gobernari bat zuten,
DIOTENA EZ DUTE EGITEN (Mateo 23,1-12)
Urteko 31. igandea A (2020-11-01)
Haserre profetikoz mintzo da Jesus. Beraren hitzaldia, jendeari eta bere ikasleei zuzendua, Israelgo buruzagi erlijiosoei egindako kritika zorrotza da. Mateok laurogeigarren urte inguruan jaso du hori, kristau Elizaren gidariak antzeko jokabidean eror ez daitezen.
Ekar ote genitzake gaur gogora Jesusen akusazio horiek bakez, konbertsio-jarreraz, polemika antzuetarako gogorik gabe? Jesusen hitzak gonbita dira, gotzainek, apaizek eta eliz erantzukizunen bat dugun guztiok geure jarduerari
Urteko 30. igandea A (2020-10-25)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Gaurko 2garren irakurgaian, gaur egungo Grezian zegoen eta dagoen Tesalonikako kristauei mintzo zaie Paulo: pertsona esklabo bihurtzen duen mentalitate batetik, askatzaile den mentalitate batera igaro direla esaten die; idoloak gurtzetik, egiazko Jainkoa gurtzera igaro direla.
Hain zuzen, pagano zirenean, nori bere burua aurkitzea eragozten zion pentsaeraren eta erlijio desberdinen esklabo zirela esan nahi zien. Aterabidetzat, Paulok ez die proposatzen erlijio berri bat, baizik eta bizitzeko estilo
Urteko 30. igandea A ABESTIAK 2020-10-25
SARRERA (Meza Abestiak, Jaunaren Deia, Garizum… (antifona 32. or.; ahapaldia 33. or.)
Elkar maita / dezagula, / zuk maitatu bezala.
Agindu berri bat ematen dizuet:
elkar maita dezazuela,
nik maite izan zaituztedan bezala,
dio Jaunak.-R/.
AINTZA
“AINTZA, AINTZA, ALELUIA” (3)
ABESTU JAUNARI.
Ekar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.
SALMOA
Erruki hutsa dugu Jauna,
errukia ta
Page 28 of 218