GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/11/09

Urteko 33. igandea A (2020-11-15)

Enplegatu beldurtia eta emakume enpresari ereduzkoa (Mateo 20 25,14-30)

Joan den igandeko parabolak (hamar neskatilenak) pertsona azti eta begiratu izateko eskatu zigun. Gaurkoak ekintzaile izateko eskatzen digu, Jainkoagandik hartutako dohainei kutsua ateratzen saiatzeko. Jesus lehentxeago, beste parabola batean, nagusiaren eta beronen enplegatuen irudiaz baliatu da. Berriro hartuko du irudi bera, baina kultura hiritar eta aurre-kapitalistako testuinguruan jarriz. Oraingoan, jaunaren aberastasuna ez datza lur, soro eta abere eta

2020/11/09

Luzatu eskua pobreari. Pobreen IV. Mundu Eguneko Mezua (ARRATIAKO elizatik jasoa)

Pobreen IV. Mundu Eguna 2020ko azaroaren 15ean ospatuko da (Denbora Arrunteko XXXIII. domeka) eta goiburua izango dau Luzatu eskua pobreari (cf. Sir 7,32). Jarraian argitaratzen dogu Aita Santuak egun horretarako idatzi dauan mezua.

“Luzatu eskua pobreari (cf. Sir 7, 32). Antxinako jakituriak, esaldi honetan, bizitzan jarraitu beharreko kode sakradu bat jaso dau. Berbok esanahi guztia daukie gaur, begiradea jarri daigun

2020/11/09

BILAKETA SORTZAILEA (Mateo 25,14-30)

Urteko 33. igandea A 2020-11-15

Itxurazko bere xalotasuna eta guzti, talentuen parabolak karga lehergarri handia du. Harrigarria da ikustea, hirugarren morroia gaitzetsia dela inolako ekintza txarrik egin gabe. Bere oker guztia ezer ez egina du: ez du arriskatu bere talentua, ez dio fruiturik emanarazi, osorik gorde du leku seguru batean.

Argia da Jesusen mezua. Ez kontserbatismoari, bai sormenari. Ez bizitza antzu bati, bai Jainkoari emandako erantzun eginkorrari. Ez segurtasun-obsesiboari,

2020/11/07

Urteko 32. Igandea A 2020-11-08
HOMILIA

Gaurko ebanjelioak eta datozen bi igandeetakoek munduaren azkenari egiten diote erreferentzia. Gaurko bigarren irakurgaian ere, guztiok gozatuko dugun piztueraz mintzo da.

Batek baino gehiagok sentituko du larria munduaren azkena aipatzean. Ez da Jesusen asmoa inor estu eta larri jartzea. Batzuek santu bati aplikatzen diote, eta beste batzuek beste bati. Gerora santu deklaratu duten hori, jolasean omen zebilen behin, beste askotan bezala; lagun batek galdegin omen zion:

2020/11/06

URTEKO 32. IGANDEA A 2020-11-08

SARRERA

Senideok, urteko hogeita hamabigarren igandea ospatzen dugu gaur. Hiru igande gelditzen dira, gaurkoa barne, 2019-2020 urte liturgiko hau bukatzeko.
Mateoren ebanjelioaren arabera, Jesusen predikua bukatzeko, hiru parabola gelditzen dira: hamar neskatxena (gaurkoa), talentuena (gaur zortzi) eta azken auziarena (gaur hamabost). Horiek izango dira azken hiru igande hauetako irakurgaiak.
Prediku honek guztiak oharpen hau dakar: egon erne, hartu kontuan denbora, fruitu emanarazi hartu dituzuen talentuei.
Testuinguru honetan

2020/11/02

PIZTU FEDE AHITUA (Mateo 25,1-13)

Urteko 32. ig A 2020-11-08

Lehen kristau-belaunaldia konbentziturik bizi izan zen Jesus, Jaun berpiztua, laster batean itzuliko zela biziaz blai. Ez zen, ordea, horrelakorik izan. Pixkana, Jesusen jarraitzaileek prestatu beharra izan zuten luzaro zain-zain bizitzeko.

Ez da zaila irudikatzea buruan sortuko zitzaizkien galderak. Nola eutsi bizirik hasiera hartako espirituari? Nola bizi esna Jauna etorri arte? Nola elikatu fedea itzaltzen utzi gabe? Eztei batean gertatuaz Jesusek esandako kontakizun batek

2020/11/02

Azken azterketa prestatzen (Mateo 25,1-13)
Urteko 32. igandea A (2020-11-08

Hurbil da ikasturte bukaera

Urte liturgikoaren bukaerara hurbiltzen ari gara; azaroaren 22an amaituko da. Ikasturtearen bukaera balitz bezala da, azterketa bat egitera gonbidatuko bagintu bezala; sakon eta garaiz presta gaitezen nahi du Elizak. Horretarako, azken hiru igande hauetan (32., 33. eta 34. igandeetan), hiru parabola entzungo ditugu, bata bestearen osagarri: hamar neskatxak, talentuak, Azken Auzia. Parabola hauek Mateok bakarrik dakartza, eta helburu

2020/11/02

BERANDU IZAN BAINO LEHEN (Mateo 25,1-13)
Urteko 32. igandea A 2020-11-08

Jesusen ikasleentzat oso kritikoa zen kinkan idatzi zuen Mateok bere ebanjelioa. Kristoren etorrera luzatzen ari zen. Jende ez gutxiren fedeak epeltzera joa zuen. Premiazko zen lehen konbertsio hura biziberritzea, Jesusen parabola gogoratuz.

Eztei-jai batez mintzo zaigu kontaera. Poz-pozik, neska-talde bat «senarraren zain egotera irten da». Ez doaz denak prestaturik. Batzuek berekin dute olioa, kriseiluentzat; besteei ez zaie otu ere horrelakorik. Uste

2020/10/31

Santu Guztiak 2020-11-01

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko lehen irakurgaia jende-multzo handi batez mintzo zaigu: zeruko Aitaren etxera iristen ari dira, bizitzan sufrimendu handia jasan ondoren. Marka bat dute guztiek bekokian: Jainkoaren marka.

Gaurko jaia eta biharkoa, batak bestea osatzen duten jaiak dira. Santuen Komunioa edo Elkartasuna esan ohi duguna osatzen dute. Oroitzapena, solidaritatea adierazten dute, mundu honetatik jada joanak direnen eta oraino mundu honetan jarraitzen dugunon arteko elkartasuna, elkartasun misteriozkoa, baina elkartasuna fededunontzat: oroitzapena

2020/10/30

SANTU GUZTIEN EGUNA 2020-11-01

SARRERA

Anai-arrebok! Santu guztien jaia ospatzen dugu gaur. Esperantza-eguna. Bizi-emailea. Poztekoa.
Urteen joan-etorrian gizon-emakume asko bizi izan da ondradu, jator, zintzo, zuzen, adiskidetsu. Horietako askok Jesusen Ebanjelioaren Berri Ona ezagutu dute, eta haren arabera bizitzen saiatu dira. Beste asko, Ebanjelio hori ezagutu gabe, gizon eta emakume bizitzen saiatu dira; beren barnean Espirituak eragiten zien moduan: apal eta zerbitzari.
Guztiek bizi izan dituzte, nork bere moduan, fedea, esperantza eta

Page 27 of 218