Urteko 34. ig A ABESTIAK Kristo Errege 2020-11-22
SARRERA
Jainko gizon eginari agur, / ospe, onespena;
Jesu Kristo Erregeri, / esker otoitz, maitasuna.
Mundu guztiak bete dezala / Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila, / harek dakarren Argia.-R/
AINTZA
Aintza zeruan, aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari.
SALMOA
Jauna dut artzain, / ez naiz ezeren / beharrean.
Zoriona eta onginahia
URTEKO 34. IGANDEA A (KRISTO ERREGEA) 2020-11-22
SARRERA
Senideok, urte liturgikoan, azken igandera iritsi gara. Kristo Errege eguna ospatzen dugu gaur. Datorren igandean Abendualdia hasiko dugu; Mariagandik jaio den Jesusen etorrerako prestaketa.
Gaur liturgiaren lerro-buruak dio: «Jesu Kristo, Unibertsoaren Erregea»; alabaina, lehenengo irakurgaia artzain onaz mintzo da; ebanjelioa, berriz, mundu honetan behartsu direnei laguntzera eragiten digun Jainkoaz. Esan nahi da, Kristoren Erregetza ez dela mundu honetako erregeena bezalakoa. Zorionez!
Horrenbestez, Kristori errege
GAUZA ERABAKITZAILEA (Mateo 25,31-46)
Urteko 34. ig Kristo Errege (2020-11-22)
Gaurko kontakizuna ez da juxtu parabola, baizik eta herri guztien azken auziaren gogorapena. Elkarrizketa luzea da pasadizo guztia; Jesus berpiztua baizik ez den Epailearen eta bi pertsona-talderen arteko elkarrizketa da; azken hauen artean, batetik, premia handienekoen sufrimendua arindu dutenak daude eta, bestetik, beren laguntza ukatuz bizi izan direnak.
Mendeen joan-etorrian, «Ebanjelioaren laburbiltzerik hoberentzat» eman izan dute kristauek elkarrizketa txundigarri hau, «maitasun solidarioaren laudorio
Bi erregalu, baldintza baten pean (Mateo 25,31-46)
Kristo Erregearen Jaia, Urteko 34. igandea (2020-11-22)
Elizak beti bere bidea egiten du; horrenbestez, datorren larunbatean urte liturgiko honen bukaera izango du, herri-urtearen azkena baino hilabete bat pasa lehenago. Abendu hilabeteko igandeak (abendualdia) Eguberriak prestatzeari eta ospatzeari emango dizkiegu. Orain, dena den, urtea amaitzea dagokigu, eta Kristo Erregearen jai honekin egiten dugu Elizan.
Jai honen zergatia eta zentzua
Ez da oso aspaldiko jaia; Pio XI.ak eratu
AZKEN EZUSTEKOA Mateo 25,31-46
Urteko 34. igandea A Kristo Errege 2020-11-22
Kristauok hogei mende daramagu maitasunaz hitz egiten. Etengabe ari gara errepikatzen ezen maitasuna dela jarrera eta portaera ororen azken irizpidea. Diogu, maitasunetik jaulkiko dela behin betiko epaia pertsona, egitura eta egitate guztiez. Halaz guztiz, maitasunaren hizkuntza eder-eder horrekin, ezkutatzen ari gintezke, sarritan, Jesusen zinezko mezua, askoz ere zuzenekoago, xumeago eta zehatzago den hori.
Harritzekoa da behatzea, Jesusek doi-doi aipatzen duela ebanjelioetan
Urteko 33. igandea A 2020-11-15
HOMILIA
Anai-arrebok!
Liturgi urtearen azken hiru igande hauetan, Mateoren ebanjelioko 25. kapitulua ari gara entzuten: joan den igandean hamar neskatilen parabola, gaur talentuen parabola, datorren igandean Jesus aintzatsuaren etorrera.
Hamar neskatilenak, adi eta azti bizitzeko eskatu zigun; talentuenak, hartu ditugun dohain, abildade eta gaitasunak kementsu erabiltzeko eskatzen digu; Jesus aintzatsu etortzeak, gure bizitza azti eta adi bizitzeak eta gure gaitasunak kementsu erabiltzeak zer ondorio izango duten adieraziko digu;
Urteko 33. igandea A ABESTIAK 2020-11-15
SARRERA
Zeru-lurren egile zeran
Espiritu Santua:
zatoz eta bete bihotzak,
“piztu gugan maite-sua” (2).
Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena.
Nahigabean gure barrengo
poza sortutzen duena” (2).
EDO
R/. Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko Egia, / Jesus, betiko bizia.
Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia.
AINTZA
Aintza zeruan, aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
URTEKO 33. IGANDEA A 2020-11-15
SARRERA
Anai-arrebok, urteko 33garren igandea ospatzen dugu gaur. Datorren igandean, Kristo errege eguna ospatuko dugu; urte liturgikoko azkena.
Lehenengo irakurgaia emazte jatorraz, emazte ariaz, aritzen denaz, mintzo da. Emazte hori Jainkoaren Jakinduriaren sinbolotzat hartzen da, batez ere. Baina ez da sinbolo hutsa. Gainera, emakumea bera goraipatzen du. Biblia ez da esaten den bezain antifeminista, nahiz garaiko giro patriarkala nabari ageri duen.
Ebanjelioa, berriz, jaso ditugun abildadeez,
Erantzukizuna aintzat hartu (Mateo 25,14-30)
Urteko 33. igandea ─A 2020-11-15
Talentuen parabola hau kontaera irekia da, irakurketa desberdinei bide ematen die. Izatez, iruzkingileek eta predikariek sarritan hartu izan dute zentzu alegorikoan, norantz desberdinekoan. Garrantzizkoa da erreparatzea bereziki hirugarren zerbitzariaren jarduerari; berari eskainiak dira parabolan arretarik eta tarterik handienak.
Bitxia da zerbitzari horren jokabidea. Beste zerbitzariak beren nagusiak gomendatu dizkien ondasunei kutsua eta irabazia ateratzen saiatu dira; hirugarren honi, berriz, ez zaio burutik pasatu
Page 26 of 218