GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/11/28

Abendualdiko 1. ig B ABESTIAK 2020-11-29

SARRERA Bakea ta justizia (Bened 157)

Bakea ta justizia / bidali mundura, Jauna.
Zure jaiotzak gugana / bekar poza, zoriona.

R/.-Zatoz, Jauna, / zatoz lurrera / zure herri hau / salbatzera.

Okerretatik zuzendu, / gaitz bidetatik aldendu,
gure kateak apurtu, / bide ilunak argitu. R/.

Erbestetuei herria, / gose direnei ogia;
salba ezazu ludia, / agertu zeure errukia. R/.

SALMOA

Jauna, zure onginahia / erakuts iezaguzu,
zure salbamena / emaguzu.

Ezagutarazi du

2020/11/27

ABENDUALDIKO 1. IGANDEA B 2020-11-29

SARRERA

Senideok, Abendualdia hastera goaz. Zain egoteko aldia da. Era bizian, zain eta erne egoteko aldia. Jauna etorri zain: bai eguneroko geure bizitzan, bai gutako bakoitzaren lur honetako bizitzaren azkenean, bai munduaren azkenean. Jauna etorri dator beti; etorrera hori ezin nabarituko dugu, geure kaskoa beste mila gauzatan murgildua badugu. Modu berezian etorriko da, gutako bakoitza Aitaren altzora eramateko etorriko denean. Baina ez da hura etorrera

2020/11/27

Abendualdiko 1. ig B 2020-11-20
HOMILIA

Anai-arrebok!

Abendualdia, gure esperantza den Jesusen zain-zain egotea da. Jakina, zain egotea, esperantza izatea, ez da besoak gurutzaturik egotea. Gure esperantza, Jesusen utopia da, Jainkoaren Erreinua da: maitasunaren, solidaritatearen, errukiaren Erreinua.

Ebanjelioari egindako oharpenean, Bloch filosofo ateoarena entzun dugu: «oraindik izan ez, baina izatera iristeko eginahalak egitea». Ez da gutxiestekoa filosofo horren iritzia. Baina kristauok gauza bat, oso garrantzizkoa, gehitzen diogu: eginahal horretan ez gaude bakarrik, ez

2020/11/23

“Laudato si” entziklikaren bosgarren urteburukari, Egoitza Sainduak (Saint-Siège) 2020eko maiatzaren 24an bidean jarri du urte ekologikoa..

Frantzisko aita sainduak entziklika argitaratu eta bost urte geroago, xedea da egintza bidez bihotzberritze ekologiko bat sustatzea. Huna 2021eko maiatzaren 24an burutuko den “Laudato si” urtearen estrenatzeko emana izan den otoitza :

Jainko maitasunez betea,

zuk kreatu dituzu lurra eta gure ingurumen guzia.

Idek gure izpirituak eta hunki gure bihotzak,

ikus dezagun kreazione horren parte bat girela,

zure dohainaren parte

2020/11/23

Erregua, miresmena, adi bizitzea (Markos 13,33-37)

Abendualdiko 1. igandea B (2020-11-29)

Lau aste Jesusen jaiotzaren oroitzapenerako prestatzeko? Ez. Hori baino zerbait gehiago da Abendualdia. Arazoa ez da iraganeko gertaera bat era erromantikoan gogoratzea; gertatua sakon ulertzea da arazoa, eta Jaunarekin behin betiko topo egitera prestatzea.

Erregua (Lehen irakurgaia: Isaias 63,16b-17.19b; 64,2b-7)

Jesus etorri aurreko bosgarren mende ingurura garamatza lehen irakurgaiak. Garai hartan Israel herriaren egoera guztia beharrekoa zen, alde guztietatik: ikuspegi politikoaren, erlijiosoaren, sozialaren

2020/11/23

ELIZA ESNA BIZI (Markos 3,33-37)

Abendualdiko 1. ig B (2020-11-29)

Jesus Jerusalemen dago, Oliamendin eseria, Tenplura begira eta lau adiskiderekin bakarrik, solasean: Pedro, Santiago, Joan eta Andres. Kezkaturik nabari ditu, aldien azkena noiz izango den. Berari, berriz, besterik zaio axola: nola biziko diren bere jarraitzaileak bera beren artean ez dutenean izango.

Horregatik, beste behin agertu die bere kezka: «Kontu egizue, bizi esna». Ondoren, ikusle apokaliptikoen hizkuntza ikaratzailea alde batera utzirik, parabola labur bat

2020/11/23

BETI IZATEN DA AUKERARIK ERREAKZIONATZEKO

Markos 13,33-37

Abendualdiko 1. igandea B 2020-11-29

Ez da beti etsipena izaten gure esperantza eta egunez egun bizi-bizi jarraitzeko gogoa desegiten dituena. Aitzitik, esan liteke, esperantza hori ia beti isil-isilik joaten dela desegiten eta era doi-doi susmagarrian.

Agian, norbera ohartu gabe, dirdaia eta bizitasuna galduz joan ohi da gure bizitza. Apurka-apurka ematen du, den-dena hasten zaigula astun eta aspergarri bilakatzen. Gutxi-asko, egin beharrekoa egitera mugatzen gara soil-soilik; orduan

2020/11/21

Urteko 34. ig. A Kristo Erregea 2020-11-22

HOMILIA

Anai-arrebok!

Urte liturgikoaren azken igandea da gaurko hau. Dakizuen bezala, igandeko ospakizunari dagokionez, liturgia hiru arotan banatzen dugu: A urtea (Mateoren ebanjelioa irakurtzen dugu nagusiki), B urtea (Markosen ebanjelioa irakurtzen dugu nagusiki) eta C urtea (Lukasen ebanjelioa irakurtzen dugu nagusiki). Ba, urte liturgikoaren azken igandean, hiru aroetan Kristo Errege eguna ospatzen dugu.

Baina, zer gauza bitxia: hiru aro horietan, zein Jesus, nolako Jesus agertzen digute

2020/11/21

2020/11/21

Page 25 of 218