GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/12/03

Andre Maria ABESTIAK 2020-12-08

SARRERA

Goiz arrats eta eguerditan,
Ama, goresten zaitugu,
aingeruaren hitzak berak
guk ere esaten ditugu.

Aingeru batek Mariari dio:
“Graziaz betea”,
Jaungoikoaren Semeari
emango diozu sortzea.-R/.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza / betetzen gabiltza.

Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu Jaunari.

SALMOA Bened 719. or.

Kanta Jaunari kantu berri, / egin baititu hainbat

2020/12/03

2020/12/03

ANDRE MARIA SORTZEZ GARBIA 2020-12-08

SARRERA

Andre Maria Jesusen ikasle handia da, Jesusen jarraitzaile bizia. Gauza jakina da, honetan datzala bekatua: gizakiak jainko izan nahi izatean; benetako Jainkoa baztertu nahi izatean: norberaren jarrera, norberaren jokabidea, norberaren biziera direla medio.
Jarrera hori gainditzeko, dohain bereziak, grazia berezia, eman dizkio Jainkoak Andre Mariari. Graziaz betea da Maria. Eta ondo asko baliatu da Maria grazia horretaz. Bete-betean aitortu du Jainkoa: «gerta bekit zuk esana» erantzun

2020/12/03

Andre Maria guztiz garbia 2020-12-08.- ANDRE MARIAZ DEKALOGOA
(Jose Maria Conget Arizaletaren, 1990etik 2002an hil arte Jakan gotzain izanaren, dekalogoan inspiratua da testu hau.)
1.-Andre Maria ohoratu Jainkoaren Ama bezala. Herriko emakume bat da Maria; miraririk handienak egin zituen Jainkoak harengan, eta hura bizileku bihurtuz etorri zen gugana Jainkoa Jesu Kristogan.
2.-Andre Maria kontenplatu bere handitasun betean. Errugabea da eta onginahiz betea, Birjina eta Ama, zerura Jasoa eta aintzatua, gure

2020/12/01

2020/12/01

Jesu Kristo
Zeruko Ihintza

Egunsentiko eguzkia bezala etorriko da munduaren salbatzailea
eta Andre Mariaren sabelera jaitsiko,
belardira ihintza bezala. Aleluia.

Goizeko ihintza
Bibliako esapiderik ederrenetakoa eta poetikoenetakoa da,
Jainkoak munduan dagiena adierazteko.

Ihintzaren irudi hori ulertu nahi badugu,
imajina dezagun Palestina udako galda batean.
Jasanezina izan ohi da han beroa egunez.

Baina gaua iristean,
eta inor konturatu gabe,
ihintza eratzen da landareen hostoetan,
loreen petaloetan,
baita mendiko harri gainean ere.

Ihintz-tanta dira,

2020/12/01

ABENDUALDIKO PREGOIA

Hona. Hastera goaz abendualdia.
Begira gora, igurtzi begiak, arakatu zeruertza.
Har kontuan une hau. Zorroztu entzumena.
Atzeman oihuak eta xuxurla, haizea, bizitza…

Abendualdia hastera goaz,
eta beste behin birjaio da esperantza zeruertzean.
Amaian, argituz, Eguberriak.
Eguberri soseguzkoa, barnekoia, bakezkoa,
senidezkoa, solidarioa, haragitua,
baita azalekoa ere, urratua, indarrezkoa…;
alabaina, beti, esperantzarekin esposatua.

Abendualdi da esperantza-haur hori,
guztiok daramaguna, jakin gabe, geure erraietan;
gar dardaratia, itzalezina,
zeharkatzen duena aldien loditasuna;
solidaritate-aldia, ondo korritua;

2020/11/30

Hiru bide Jesusenganantz (Markos 1,1-8)

Abendualdiko 2. igandea B (2020-12-06)

Bide poetikoa (Isaiasen irakurgaia)

K.a. 540. urte inguruan, juduek kasik berrogeita hamar urte zeramatzaten erbestean, Babilonian. Urte gogorrak, sufrimendu handikoak, askatasun eta aberrira itzultzeko antsian. Albiste on hori die hots egiten Isaias profetak. Baina bidearen luzeak, askotan zona babesgabetan barna, jende asko izuaraz dezake, desanimatu ere bai bideari ekitetik. Orduan, ahots misteriotsu batek agindua eman du, ezin jakin nori emana den, Jaunaren bidea

2020/11/30

JESUSEKIN ZERBAIT BERRIA HASI DA (Markos 1,1-8)
Abendualdiko 2. igandea B (2020-12-06)

Urte liturgiko berri honen joan-etorrian, Markosen ebanjelioa irakurriko dugu kristauek. Titulu honekin hasten da liburu hori: «Jesu Kristo Jainkoaren Semearen Berri Onaren hasiera». Hitz hauek iradokitzen digute jada, kontakizun horretan aurkituko dugun zerbait.

Jesusekin zerbait berri «hasi da». Horixe da Markosek argi jarri nahi duen lehenengo gauza. Aurreko guztia iraganeko gauza da. Zerbait berriren eta nahastezinen hasiera da Jesus. Kontakizunean,

2020/11/30

ZIRRIKITUAK Markos 1,1-8
Abendualdiko 2, igandea B 2020-12-06

Aski lagun dago jadanik Jainkoagan ezin sinetsi duenik. Ez dute ukatzen, ez. Gertatzen zaie, ez dakitela zein bide hartu harekin topo egiteko. Eta, halaz guztiz, Jainkoa ez dago urrun. Ez dago bizitzaren barnean berean gordea. Jainkoak hurbiletik jarraitzen die gure urratsei, batzuetan erratu edo etsi dutenak badira ere; beti ere, maitasun begirunezkoz eta era diskretuan. Nola sumatu haren presentzia.

Profetak basamortuan bota duen aldarria

Page 24 of 218