GAIA

egunean eguneko liturgia
2020/12/11

ABENDUALDIKO 3. IGANDEA B 2020-12-13

SARRERA

Anai-arrebok, Abendualdiko hirugarren igandera iritsi gara. Gaurko irakurgaien giroa poza eta alaitasuna da. Garai batean, GAUDETE deitzen genion igande honi; hain zuzen, Sarrerako kantua hitz horrekin hasten zen eta hasten da, latinez: «Poztu zaitezte Jaunagan beti! Berriro diotsuet, poztu zaitezte… Hurbil da Jauna» (Flp 4,4-5).
Hona, beraz, poz horren arrazoia: «Hurbil da Jauna». Geure artean dugu Jauna. Noiznahi datorkigu bisitan.
Hona zer dioten hiru

2020/12/10

2020/12/09

Eguberrietarako prestaera hiru ekintzatan

Abendualdiko 3. igandea B (2020-12-13)

Liturgiak abendualdiko hirugarren igandea Eguberritik hurbil ikusten du, eta alaitasunerako deia dagigu. Lehen irakurgaiko protagonistak diosku: «Pozez gainez dagit Jaunarekin eta alai nago Jainkoarekin». Paulo santuak eskatzen die tesalonikarrei: «bizi beti pozik». Joan Bataiatzailea gizon seriosagoa da alaitasunaz hitz egiteko, baina mundua blaituko duen argiaren lekuko egin da; hori ere pozteko arrazoia dugu. Datu komun honetaz gain, irakurgaiak ulertzeko erarik hobena, guztia hiru

2020/12/09

JAINKOARI IREKIRIK BIZI (Joan 1,6-8.19-28)

Abendualdiko 3. ig B (2020-12-13)

Jende askorentzat esperientzia problematiko bihurtu da fedea. Ez dakite, juxtu, zer gertatu zaien azken urte hauetan. Baina gauza bat dago argi: jada ez dute sinetsiko haurtzaroan sinetsi zuten hartan. Hartaz guztiaz, sineskizun batzuk bakarrik gelditu dira, inguru-ertz aski lausokoak. Nork bere barne mundua eraiki du, askotan ezin saihestu dituzte duda-muda eta galdekizun larriak.

Pertsona hauetako gehienek bakarrik eta kasik sekretuan egiten dute beren

2020/12/09

2020/12/07

ARGIAREN LEKUKO Joan 1,6-8.19-28

Abendualdiko 3. igandea B 2020-12-13

Gauza bitxia da nola aurkezten digun laugarren ebanjelioak Joan Bataiatzailearen irudia. «Gizon» bat da, beste nolakotasunik eta zehaztasunik gabeko. Ez digu ezer esaten beraren jatorriaz, ez gizarte-izaeraz. Bataiatzaileak berak ere badaki ez dela garrantzizko pertsona. Ez da Mesias, ez Elias, ezta guztiek espero duten Profeta ere. Honela dakusa bere burua, soil-soilik: «basamortuan oihu hau egiten duen ahotsa: Zelaitu bidea Jaunari». Alabaina, «argiaren testigu»

2020/12/05

Abendualdia, etorriko denaren zain egotea

Betiko galdera da: nola ospatu aurten Eguberriak. Kezka interesgarria; baina arrisku bat duena: abendualdiaren zentzuaz, hein batean, ahaztea.

Abendualdiak bi xede edo helburu ditu: batetik, urtean urteko Eguberriak prestatzea; bestetik, gure kristau-kredoan esaten dugun hau prestatzea: Jauna berriro etorriko da; ez lehenengoan bezala gorputz hilkorrean eta apal-apal, baizik eta aintzatsu, biziak eta hilak epaitzera.

Zer esan nahi du juzkatzera etorriko delako honek? Hauxe: gauza guztiak argi jartzea.

Zer espero

2020/12/05

Abendualdiko 2. igandea B 2020-12-06
HOMILIA

Anai-arrebok!

Abendualdiko 2. igandea. Kristo aurreko 540. urte inguruan, erbestean zeuden judu asko eta asko, Babilonian. Bizitza latza bizi zuten. Hontan, profetak hots egin die: bukatua dute erbestealdia. Baina gauza bat da Ziro errege pertsiarrak askatasuna ematea beren aberrira itzultzeko. Beste gauza bat etxerako bide luze hori nola egin: pentsa Babiloniatik Palestinara! Berehala, beste ahots batek hots egiten du: prestatu bidea, zelaitu mendiak.

Dei hori beretzat hartu

2020/12/04

Abendualdiko 2. ig B ABESTIAK 2020-12-06

SARRERA

Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera dator Jainkoa.

Jainko zuzen, zintzo,
gutaz, arren, erruki:
agindu zenu(e)n Salbatzailea,
zure seme-alaboi,
arren, bidali.-R/

SALMOA

Jauna, zure onginahia
erakuts iezaguzu,
zure salbamena
emaguzu.

Entzungo dut Jaunak dioen Hitza:
“Bakezkoa da Jainkoaren Hitza”.
Hurbil zaie haren beldur direnei salbamena:
gure lurrean haren aintza biziko da.R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Urra ezazue bidea Jaunarentzat,
zuzendu haren bidexkak;
eta ikusiko dute guztiek
Jainkoaren salbamena.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten

2020/12/04

ABENDUALDIKO 2. IGANDEA B 2020-12-06

SARRERA

Joan den igandeko irakurgaiek zain-zain bizitzeko eskatu ziguten, adi eta esna-esna egoteko. Jarrera hori modu berezian bizi izan duten batzuez mintzo zaizkigu gaurko irakurgaiak: profetez. Beren burua garatu samartu dute eta beren betera hurbildu dira; hala, gai izan dira profeta horiek herri baten bizimoduak hondamendia edo zoriona dakarrela sumatzeko. Gaurko egoerara zerk ekarri gaitu?
Abendualdian, irudi edo pertsona giltzarri ditugu profetak. Ez aspaldiko haiek

Page 23 of 218